25. ALDIZKARIA - 2003ko otsailaren 26a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Ebazpenaren jakinarazpena

Ekonomia eta Funtzio Publikoko zinegotzi delegatuak 2002ko urriaren 18an eman ebazpena (19/EC) ezin izan denez jakinarazi, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean ematen da argitara, Administrazio Prozedurari buruzko Legean eta gainerako lege aplikagarrietan xedatutakoa betetzeko. 7980-BDY matrikulako ibilgailuagatik trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergaren 2002ko kuota ez ordaintzearen ondoriozko premiamendu errekargua deuseztatzeko eskaera ezetsi da ebazpen horren bidez.

"Ikusirik José Luis Pagola Ascunce jaunak aurkeztutako erreklamazioa non eskatzen baitu 7980-BDY matrikulako ibilgailuagatik trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergaren 2002ko kuota ez ordaintzearen ondoriozko premiamendu errekargua deuseztatzeko, ez batzuen jaso, berak dioenez, zerga ordaintzeko jakinarazpena; eta ikusirik Errenten Departamentuak emandako txostena, erabaki dut eskaera ezestea, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legeko 86.3 artikuluan xedatua aplikatuz; izan ere, errekurritutako likidazioa ediktu baten bidez jakinarazi zen, 2002ko maiatzaren 1eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuta. 7980-BDY ibilgailua matrikulatzeko 2001ean pagatutako ordainagirian, noski, trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga ordainarazteko zentsu fiskalean ibilgailuari alta emateko likidazioa sartzen da, eta ondorengo likidazioak modu orokorrean jakinarazten ahal dira, banan-banako jakinarazpena egin gabe".

Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetariko bat aurkezten ahal da, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, hura jakinarazi eta biharamunetik.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, ebazpena jakinarazi ondoko hilabetean.

Iruñean, bi mila eta hiruko urtarrilaren hamabostean. Alkate Udalburua, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0300724