25. ALDIZKARIA - 2003ko otsailaren 26a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

M A R T Z I L L A

Aurrekontuko aldaketa hasiera batean onetsirik

Martzillako Udalak, 2002ko abenduaren 23an egin osoko bilkuran, Udalaren 2002ko aurrekontuko aldaketa hauek onetsi zituen hasiera batez (03/2002 espedientea):

_Kredituak sortzea dirusarrerak direla eta:

Kodea: 1 771 22707. Deskribapena: Toki Garapena. Gast. zenbat.: 10350.

Kodea: 1 39903. Deskribapena: Partikularren kargura. Dirusarrerak: 3105.

Kodea: 0 45508. Deskribapena: N.G.ren diru-laguntza. Dirusarrerak: 7245.

Guztira: Zenbat. Gast.: 0350. Dirusarrerak: 10350.

_Kredituak aldatzea, transf.: Gastuak.

Kodea: 1 581 225. Deskribapena: Aprobetxamendu tasak. Gehitu: 10.000,00.

Kodea: 1 751 487. Deskribapena: Eder Partzuergoa. Gehitu: 3.494,88.

Kodea: 1 4320 1310100. Deskribapena: Langileen lansariak. Kendu: 13494,88.

Batura: Gehitu: 13.494,88. Kendu: 13.494,88.

Espedientea idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesatuek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten. Erreklamaziorik aurkeztu ezean, espedientea behin betiko onetsita geldituko da, aurreko paragrafoan aipatu den jendaurreko aldia bukatutakoan. Hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Martzillan, bi mila eta biko abenduaren hogeita seian. Alkate udalburua, Félix Ascasso García.

Iragarkiaren kodea: A0300038