25. ALDIZKARIA - 2003ko otsailaren 26a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

M A R T Z I L L A

Lizentziak eman eta hirigintzan bestelako jarduerak egiteko tasak arautzen dituen udal ordenantza hasiera batez onetsirik

Martzillako Udalak, 2002ko abenduaren 23an egin osoko bilkuran, lizentziak eman eta hirigintzan bestelako jarduerak egiteko tasak arautzen dituen udal ordenantza onetsi zuen hasiera batez.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesatuek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea alegaziorik gabe iragaten bada, ordenantza behin betiko onetsita geldituko da eta osorik emanen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Martzillan, bi mila eta biko abenduaren hogeita seian. Alkate udalburua, Félix Ascasso García.

Iragarkiaren kodea: A0300037