25. ALDIZKARIA - 2003ko otsailaren 26a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

TUTERAKO HIRI HONDAKIN SOLIDOEN MANKOMUNITATEA

2003ko aurrekontuaren onespena

Nafarroako Erriberako Hondakin Solidoen Mankomunitatearen Batzar Orokorrak, 2002ko abenduaren 19ko bilkura arruntean, legez behar den gehiengoaren adostasunarekin, hasiera batez onetsi zuen 2003ko ekitaldirako aurrekontua. Hona haren laburpenak, kapituluka:

_Gastuen laburpen orokorra:

1. kapitulua._Langileen lansariak: 9.246 euro.

2. kapitulua._Zerbitzuak eta ondasunak erostea: 119.884 euro.

3. kapitulua._Korrituak: 26.330 euro.

4. kapitulua._Transferentzia arruntak: 3.967.465 euro.

6. kapitulua._Inbertsioak: 768.225 euro.

9. kapitulua._Finantza-pasiboen aldaketak: 45.500 euro.

Gastuen aurrekontua, guztira: 4.936.649 euro.

_Dirusarreren laburpen orokorra:

3. kapitulua._Tasak eta bestelako dirusarrerak: 3.276.796 euro.

4. kapitulua._Transferentzia arruntak: 1.085.932 euro.

5. kapitulua._Ondareko dirusarrerak: 27.000 euro.

7. kapitulua._Kapital transferentziak:

9. kapitulua._Finantza-pasiboen aldaketak: 546.921 euro.

Dirusarreren aurrekontua, guztira: 4.936.649 euro.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/90 Foru Legeko 276. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legeko 202. artikuluan ezarritakoari jarraituz, aurrekontuak jendaurrean egonen dira Mankomunitate honen bulegoetan (Kaputxinoen kalea, 6, Tutera) eta Mankomunitateko udalenetan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hamabost egun baliodunean, herritarrek eta interesatuek espedientea aztertu eta egoki jotzen dituzten erreklamazioak egin ditzaten.

Aipatu epean alegaziorik aurkezten ez bada, behin betiko onetsitzat joko dira, goian aipatu arauetako artikuluetan ezarritakoari jarraituz.

Tuteran, bi mila eta biko abenduaren hogeian. Mankomunitateko burua, Ignacio Pérez Garde.

Iragarkiaren kodea: A0300021