25. ALDIZKARIA - 2003ko otsailaren 26a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

TUTERAKO HIRI HONDAKIN SOLIDOEN MANKOMUNITATEA

2002ko aurrekontuko aldaketa

Nafarroako Erriberako Hondakin Solidoen Mankomunitatearen Batzar Orokorrak, 2002ko abenduaren 19ko bilkura arruntean, legez behar den gehiengoaren adostasunarekin, hasiera batez onetsi zuen 2002ko aurrekontuko aldaketa hau:

_Kreditu gehikuntzak.

Kontusaila: 442-22610. Kontzeptua: Pneumatikoen eta pilen bilketa. Hondakindegia. Zenbatekoa: 50.000,00.

Kontusaila: 442-91301. Kontzeptua: 1990eko inbertsio planerako maileguaren amortizazioa. Zenbatekoa: 600,00.

Kontusaila: 442-91302. Kontzeptua: 1997ko inbertsio planerako maileguaren amortizazioa. Zenbatekoa: 2.000,00.

Kontusaila: 442-91303. Kontzeptua: 1998ko inbertsio planerako maileguaren amortizazioa. Zenbatekoa: 700,00.

Kreditu gehikuntza, guztira: 53.300,00.

_Finantzaketa:

Kontusaila: 80000. Kontzeptua: Zor publikoaren besterentzea. Zenbatekoa: 53.300,00.

Finantzaketa, guztira: 53.300,00.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/90 Foru Legeko 276. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legeko 202. artikuluan ezarritakoari jarraituz, aurrekontua jendaurrean egonen da Mankomunitate honen bulegoetan (Kaputxinoen kalea, 6, Tutera) eta Mankomunitateko udalenetan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hamabost egun baliodunean, herritarrek eta interesatuek espedientea aztertu eta egoki jotzen dituzten erreklamazioak egin ditzaten.

Aipatu epean alegaziorik aurkezten ez bada, behin betiko onetsitzat joko da, goian aipatu arauetako artikuluetan ezarritakoari jarraituz.

Tuteran, bi mila eta biko abenduaren hogeian. Mankomunitateko burua, Ignacio Pérez Garde.

Iragarkiaren kodea: A0300020