25. ALDIZKARIA - 2003ko otsailaren 26a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

EBAZPENA, 2003ko urtarrilaren 27koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko gizarte hezitzailearen 21 lanpostu, barneko igoera txanda murriztuan, oposizio bidez betetzeko deialdia onesten duena.

2003ko urtarrilaren 27an Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emandako Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko gizarte hezitzailearen 21 lanpostu barneko igoera txanda murriztuan eta oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zen.

1._Arau orokorrak.

1.1. Deialdi honen xedea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko gizarte hezitzailearen 21 lanpostu, Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuan aritzeko, barne igoerako txanda murriztuan eta oposizio bidez betetzea da.

1.2. Hauta-probak gainditu ondoren, deialdi honen xede diren lanpostuetarako izendatzen diren langileak B maila edo taldean sartuko dira eta lanpostu horretarako plantilla organikoan ezarririko lansariak hartuko dituzte. Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuari atxikirik segituko dute.

1.3. Mailaz igotzeko proba hauetan parte hartzeak ez du ezertan aldatuko langileak izendapenaren aurretik zuen funtzionarioen edo lan-kontratudunen araubide juridikoa. Eskubide pasiboen eta osasun laguntzaren araubide berari ere eutsiko dio.

Baldintza horretatik salbuetsita daude Estatuko Administraziotik Nafarroako Foru Komunitatera transferitutako funtzionarioak, MUFACEn afiliatu eta, beraz, Estatuaren Klase Pasiboen Araubidearen menpe daudenak. Horiek, mailaz igotzean, nahitaez araubidea utziko dute eta Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean afiliatuko dira.

1.4. Gizarte hezitzailearen lanpostuetarako izendatzen diren langileak eginkizun beretan arituko dira. Eginkizun berei eutsiko diete, baina, gainera, maila edo talde berriari dagozkionak ere esleitzen ahalko zaizkie.

2._Izangaiek bete beharreko baldintzak.

2.1. Oposizio honetan onartuak izateko, izangaiek baldintza hauek bete beharko dituzte eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean:

a) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen langile finkoa eta C maila edo taldekoa izatea.

b) Abiapuntuko lanpostuan borondatezko edo nahitaezko eszedentzian ez egotea.

c) Gizarte hezitzailearen edo haren baliokidea den lanpostu baterako izendatua izatea, Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuari atxikia egotea, eta % 12,78ko lanpostu osagarria jasotzea.

d) Unibertsitateko Diplomatu, Ingeniari Tekniko edo Arkitekto Teknikoaren titulua edo baliokidea edukitzea, edo Lizentziatura, Arkitektura edo Ingeniaritzako lehen hiru kurtsoak osorik gaindituak izatea.

2.2. Betiere, izangaiek eskabideak aurkezteko epearen azken egunerako bete behar dituzte beharkizun horiek, eta hauta-probek dirauteino eutsi behar diete, harik eta izendatuak izan arte.

3._Eskabideak

3.1. Deialdi honetan parte hartu ahal izateko eskabideak Nafarroako Gobernuko erregistro orokorrean aurkeztu beharko dira, hogeita hamar egun naturaleko epean, hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita. Aipatu eskabideak deialdian argitaratutako ereduari lotuko zaizkio, Nafarroako Gobernuaren Argibide Bulegoan eskuratzen ahalko dira (Karlos III.a etorbidea, 2, ataria), eta haietan izangaiek adierazi beharko dute eskatzen diren baldintza guztiak betetzen dituztela, eskabideak aurkezteko epearen azken eguna baino lehenago.

3.2. Elbarriek ariketak egiteko denbora eta baliabide aldetik behar ditzaketen egokitzapenak eskatu ahalko dituzte, horren beharrik izanez gero. Kasu horretan, eskabidearekin batera aurkeztu duten orri batean adierazi beharko dute zein elbarritasun mota duten eta zein egokitzapen eskatzen dituzten.

3.3. Behar bezala betetako eskabideari, ondoren adierazten diren honako agiri hauek erantsiko zaizkio:

3.3.1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kontuan 18 euro ordaindu izana frogatzen duen agiria. Kopuru horrekin espedientearen formalizazioa eta azterketa-eskubideak ordainduko dira.

% 33ko eta hortik gorako minusbaliotasuna duten pertsonek ez dute tasa hori ordaindu beharko, baldin eta egoera hori frogatzen badute.

Salbuetsita dagoela frogatu ezean, tasa ordaintzen ez bada, izangaia baztertu eginen da.

3.3.2. Deialdiko 2.1.d) oinarrian aipatutako jatorrizko titulua edo behar bezala kautotutako kopia.

3.4. Eskabideak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.

4._Izangaien onarpena eta erreklamazioak egiteko epea.

4.1. Eskaerak aurkezteko epea bukaturik, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak ebazpena emanen du izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila aginduko du.

4.2. Baztertutako izangaiek, behin-behineko zerrenda Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hurrengo hamar egun baliodunen barnean, erreklamazioak egin eta, kasua bada, eskabidean egin dituzten akatsak zuzentzen ahalko dituzte, esate baterako, azterketa eskubideak ordaindu dituztela frogatu edo deialdiko 2.1.d) idatz-zatian aipatutako tituluaren jabe direla egiaztatu.

4.3. Erreklamazioetarako epea bukatutakoan eta horiek ebatzita, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpena emanen du, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila aginduko du.

5._Epaimahaia.

5.1. Epaimahaia honako hauek osatuko dute:

Epaimahaiburua: Milagros Urzainqui Asín andrea, Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko Oinarrizko Laguntzaren eta Gizarteratzearen zuzendariordea.

Ordezkoa: María Jesús Vicente Goicoechea andrea, Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko Familiaren eta Sektore Zerbitzuen zuzendariordea.

Mahaikidea: Antonio Gorri Goñi jauna, Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalaren Iruñeko Zentro Elkartuko Psikologia Departamentuko irakasle-tutorea.

Ordezkoa: Angel Pascual Asura jauna, Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalaren Iruñeko Zentro Elkartuko Pedagogia Departamentuko irakasle-tutorea.

Mahaikidea: Teresa Alonso Calderón andrea, Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalaren Iruñeko Zentro Elkartuko Pedagogia Departamentuko irakasle-tutorea.

Ordezkoa: Angel Sanz Moreno jauna, Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalaren Iruñeko Zentro Elkartuko Pedagogia Departamentuko irakasle-tutorea.

Mahaikidea: Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko Langile Batzordeak izendatu beharrekoa.

Ordezkoa: Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko Langile Batzordeak izendatu beharrekoa.

Mahaikide idazkaria: Lorenzo Apezteguía Bravo jauna, Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko Giza Baliabideen Ataleko burua.

Ordezkoa: Agustín Oyaga Zalba jauna, Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko Administrazio Publikoko teknikaria (arlo juridikoa).

Epaimahaia hautaprobak hasi baino lehen eratuko da.

5.2. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta aritu ere, kideen gehiengo osoa bertan izan gabe.

Organo kolegiatuaren eraketak eta jardunak balio izateko, mahaiburuak eta mahaikide-idazkariak edo haien ordezkoek bertan egon beharko dute.

5.3. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdi honetako oinarrien interpretazioari eta aplikazioari buruz sor daitezkeen gorabeherak oro.

5.4. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza eska dezake, proba batzuetan nahiz guztietan laguntzeko. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoan aritzera mugatuko dira eta haietan soilik emanen diote laguntza epaimahaiari.

6._Oposizioaren nondik norakoak.

6.1. Oposizioaldia 2003ko maiatzean hasiko da eta honelakoa izanen da:

Lehenbizi: 45 orduko birziklaje-ikastaro bat, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuak Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuarekin batera antolatua. Lanorduz kanpo eginen da eta ikastaroa bukatu ondoren, izangaiek ariketa bat gainditu beharko dute emandako gaiei buruzkoa.

Bigarren: Gizarte hezitzailearen espezialitateari buruzko proiektu bat egitea. Izangaiek "gai" edo "ez gai" kalifikazioa erdietsiko dute.

6.2. Oposizioa egiteko, denbora eta baliabide aldetik egokitzapenak eginen dira eskabidean horren eskaera egiten duten elbarriendako.

7._Probak gainditzen dituztenen zerrenda eta izendapen proposamena.

7.1. Proiektuaren kalifikazioa amaiturik, epaimahaiak jendaurrean jarriko du Nafarroako Gobernuaren iragarki oholean eta ariketa egin den tokian, gainditu duten izangaien zerrenda, lortutako azken puntuazioaren hurrenkeran, eta Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiari zerrenda helaraziko dio, bai eta espediente osoa ere, gainditu duten izangaiak izendatzeko proposamena.

8._Izendapena eta jabetza hartzea.

8.1. Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak izendapen proposamenean ageri diren lehiatzaileak izendatuko ditu, eta, hala behar izanez gero, baimena emanen du haiek kontratatzeko, B maila edo taldean gizarte hezitzaile aritzeko.

8.2. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da izendapena, eta biharamunetik izanen ditu ondorio ekonomiko zein administratiboak. Ondorio guztietarako kargua hartzeko unetzat joko da egun hori, berariazko ekintza egiteko beharrik gabe.

8.3. Gaur egun hezitzaile ari den langile finkoak, probetara aurkeztu eta gainditzen ez baditu, edo deialdian eskatutako baldintzak betetzen ez baditu, C mailan segituko du, eta oraingo lansaria kobratuko. Gainera plantillako lanpostu hori desagertuko da.

9._Errekurtsoak.

Deialdiaren, haren oinarrien eta aplikazio egintzen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, helegitearen xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik aitzina, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan eta hura aldatzen duen urtarrilaren 13ko 4/1999 Legean xedaturikoarekin bat.

Iruñean, bi mila eta hiruko urtarrilaren hogeita zazpian._Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Ignacio Bandrés Urriza.

I. ERANSKINA

Eskabide eredua

Eskaria, Nafarroako Foru Komunitatearen eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko B maila edo taldeko gizarte hezitzailearen 21 lanpostu oposizio bidezko barne igoera murriztuaren bitartez betetzeko deialdian, .....(e)ko ........ Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, ........aren ......(e)an argitaratu zen hartan, parte hartzeko.

1._Norberaren datuak.

Deiturak eta izena

NAN zenbakia

Helbidea

Posta Kodea

Herria

Tfno. 1. ................ Tfno. 2. .............. Laneko telefonoa:

2._Datu administratiboak:

a) Zer lanpostutarako izendatu zuten

(X batez adierazi bidezko dena).

f Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko funtzionarioa.

f Estatuko Administraziotik Nafarroako Foru Komunitatera transferitutako funtzionarioa.

f Gizarte Segurantzatik Nafarroako Foru Komunitatera transferitutako estatutupeko langilea.

f Lan-kontratudun finkoa.

b) Egoera administratiboa (X batez adierazi bidezko dena).

f Jardunean (honen baliokidea bada, adierazi zein den)

f Zerbitzu berezietan.

f Eszedentzia berezian haurrak zaintzeko.

c) Egungo destinoa:

Departamentua

Zerbitzua

Atala

Bulegoa

Erakunde autonomoa

Unitatea

d) Zein maila edo taldetakoa den: ............

3._Izenpetzen duenak, bere erantzukizunpean, aditzera ematen du eskabideak aurkezteko ezarrita dagoen epea akitzen den egunean baldintza guztiak betetzen dituela.

f 4._Elbarritasunik baduela eta, beraz, eransten den egokitzapena eskatzen duela. (Beste orri batean, elbarritasunaren arrazoiak eta eskatutako egokitzapenak azalduko dira).

5._Eskabidearekin batera deialdiko 2.2 atalean eskatzen diren agiriak aurkezten dituela.

Horrenbestez,

Eskatzen du Nafarroako Foru Komunitatearen eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko gizarte hezitzailearen 21 lanpostu huts, B maila edo taldekoak, oposizio bidezko barne igoera murriztuaren bitartez betetzeko deialdian onartua izatea.

Iruñean, .......(e)ko .............aren ............(e)an.

Izenpea

FUNTZIO PUBLIKOAREN ZUZENDARI NAGUSIA.

Iragarkiaren kodea: A0301107