25. ALDIZKARIA - 2003ko otsailaren 26a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

T A F A L L A

Tafallako Udaleko plantilla organikoaren aldaketa 2002. urterako

Tafallako Udalak, 2002ko azaroaren 26an egin osoko bilkuran, besteak beste honako erabaki hau hartu zuen:

1. Hasiera batez onestea plantilla organikoko aldaketa hau, 2002. urterako:

Udaltzaingoko funtzionarioak

Udaltzainak; 11 udaltzain; maila: C; osagarriak: lanpostuagatik 7,56, bateraezintasunagatik %25, arrisku bereziagatik %9, txandak egiteagatik %6; lanpostua betetzeko modua: oposizioa

Kaboak: funtzionarioen kopurua: 5 udaltzain-kabo; maila: C; osagarriak: lanpostuagatik 20,34, bateraezintasunagatik %25, arrisku bereziagatik %9, txandak egiteagatik %6; lanpostua betetzeko modua: oposizioa

Sarjentua: funtzionarioen kopurua: 1; maila: b; osagarriak: lanpostuagatik 14,28, bateraezintasunagatik %25, arrisku bereziagatik %9, txandak egiteagatik %6; lanpostua betetzeko modua: oposizioa

Giz. Segurantzako araubidea duten funtzionarioak:

Udaltzainak; udaltzain bat; maila: C; osagarriak: lanpostuagatik 7,56, bateraezintasunagatik %25, arrisku bereziagatik %9, txandak egiteagatik %6; lanpostua betetzeko modua: oposizioa

Udaltzainak; 2 udaltzain; maila: C; osagarriak: lanpostuagatik 7,56, bateraezintasunagatik %25, arrisku bereziagatik %9, txandak egiteagatik %6; lanpostua betetzeko modua: oposizioa; egoera: hutsik.

Hirigintzako Zerbitzuen Arloa

Hau dioen tokian:

Lan-kontratudun finkoak:

Arkitektoa; maila: A, F; lanpostua betetzeko modua: O.L.; osagarriak: 20. mailakoak, lanpostuagatik 20, bateraezintasunagatik 35. Admn. egoera: hutsik.

Erran behar du:

Funtzionarioak, Gizarte Segurantza dutenak

Arkitektoa; maila: A, F; lanpostua betetzeko modua: O.L.; osagarriak: 20. mailakoak, lanpostuagatik 20, bateraezintasunagatik 35. Admn. egoera: hutsik.

2. Espedientea jendaurrean erakustea hamabost egun baliodunez, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aurrera, interesatuek erreklamazioak egin ahal ditzaten.

3. Jendaurreko aldia inork erreklamaziorik aurkeztu gabe iragaten bada, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 276. artikuluan xedatutakoari jarraituz, behin betiko onetsitzat emanen da Tafallako Udaleko plantilla organikoko 2002ko aldaketa.

Tafallan, bi mila eta biko abenduaren hemezortzian. Alkate udalburua, Luis Valero Erro.

Iragarkiaren kodea: A0214128