25. ALDIZKARIA - 2003ko otsailaren 26a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E S T E R I B A R

Oihan enkantea Irotzen

Udal honek, behar bezala baimendurik, plegu itxien bidezko enkante publikoa eginen du honako oihan aprobetxamendu hau saltzeko:

Lote bakarra, 8.960 larizio pinurekin osatua, 105,61 metro kubiko zerra-zur, 326,76 metro kubiko enbor txiki eta zutoinetarako 1.022,73 metro kubiko egiten dutenak. Hasierako prezioa: 13.447,68 euro.

Proposamenak, bukaeran erantsi den ereduari jarraituz, udal bulego honetan aurkeztu beharko dira, Zubirin, 2003ko otsailaren 14ko eguerdiko ordu bata arte. Ireki, egun bereko 13:15ean irekiko dira.

Enkantean parte hartu ahal izateko ezinbestekoa izanen da enpresaren sailkapen agiriaren kopia ere aurkeztea eta udal diruzaintzan hasierako prezioaren %2 uztea.

Baldintzen plegua ikusgai dago udal bulegoetan, interesatuen eskura.

Esteribarren, bi mila eta biko abenduaren hogeita zazpian. Alkatea, Francisco Javier Borda Garde.

PROPOSAMEN EREDUA

Izena: ................., bizilekua: ................., helbidea: .............., NANa: .................. edo IFZa: .................., Esteribarko Udalak 2003ko .........aren ....(e)ko eta ........... zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratutako 8.960 larizio pinuz osatutako lotearen enkantea dela-eta, adierazten dut lote hori eskuratu nahi dudala ............. (letraz eta zenbakiz) ............. euroren aldera, betiere enkantea arautzen duen baldintzen pleguari jarraituz.

(Eguna eta sinadura)

Iragarkiaren kodea: A0214055