25. ALDIZKARIA - 2003ko otsailaren 26a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B E I R E

2002ko aurrekontu orokorraren eta hura betearazteko oinarrien hasierako onespena

Beireko Udalak, 2002ko abenduaren 20an egin osoko bilkuran, eta arauzko eran, hasiera batez onetsi zuen 2002ko ekitaldiko aurrekontu orokorra. Haren edukia, beraren betearazpen oinarriekin batean, horiek ere onetsi baitira, jendaurrean egonen dira 15 egun baliodunetan udal idazkaritzan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan egoki juzgatzen diren alegazio edo erreklamazioak aurkez daitezen. Aipatu epea halakorik aurkeztu gabe iraganez gero, aurrekontua behin betikoz onetsita geldituko da.

Beiren, bi mila eta biko abenduaren hogeita lauan. Alkate udalburua, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0214044