25. ALDIZKARIA - 2003ko otsailaren 26a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B E I R E

2003. urteko ekitaldiko karga-tasak

Beireko Udalak, 2002ko abenduaren 20an egin osoko bilkuran, honako erabaki hauek hartu zituen, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean xedatutakoari jarraikiz:

1. Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergari dagokionez, karga-tasa izanen da exekuzio materialaren aurrekontuaren %3,8.

2. Landalurraren gaineko kontribuzioa ordainarazteko urteko karga-tasa %0,707 izanen da.

3. Hirilurraren gaineko kontribuzioa ordainarazteko urteko karga-tasa %0,2531 izanen da.

4. Hirilurren balio igoeraren gaineko zergari dagokionez, balio igoera zehazteko, tarte bakoitzeko gehieneko ehunekoa 2/95 Foru Legeko 175. artikuluan adierazitakoa izanen da, eta karga-tasa, berriz, %15 izanen da.

5. Jarduera ekonomikoen gaineko zergari dagokionez, 2/1995 Foru Legeko 154. artikuluan aurreikusitako indizeetatik honakoak erabiliko dira:

_Jarduera hirigunean egiten bada, 1,3.

_Jarduera hirigunetik kanpo egiten bada, 1,28.

6. Onespen erabaki hauek 2003ko urtarrilaren 1ean hartuko dute indarra."

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta gainerako bidezko ondorioetarako, eta ohartarazten da erabaki horien aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa paratzen ahalko dela Administrazioarekiko Auzien organo jurisdikzionalari zuzendua, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik bi hilabeteko epean; edo, aitzinetik eta hautara, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean. Nahi bada, beste errekurtso guztiak baino lehen, berraztertzeko errekurtsoa paratzen ahal da, egintza honen organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Beiren, bi mila eta biko abenduaren hogeita lauan. Alkate udalburua, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0214043