25. ALDIZKARIA - 2003ko otsailaren 26a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B E R R I O B E I T I

Berriobeitiko Kontzejuaren Etxea berritzeko obren kontratua

Berriobeitiko Kontzejuko Batzarreak, 2002ko abenduaren 17ko erabakiaren bidez, lizitaziorako deia egin du Berriobeitiko Kontzeju Etxea (Berriobeitiko udalerria) berritzeko obren kontratua lehiaketa irekiaren bidez esleitzeko, baldintza hauei jarraikiz:

Kontrata bidezko exekuzioaren aurrekontua: Ehun eta zazpi mila laurehun eta hogeita bi euro eta hirurogeita bi zentimo, BEZa barne (107.422,62, BEZa barne).

Parte hartzeko fidantza. obrak kontrata bidez burutzeko aurrekontu osoaren %2, hau da, bi mila ehun eta berrogeita zortzi euro eta berrogeita bost zentimo, BEZa barne (2.148,45 euro, BEZa barne).

Obrak egiteko epea: Hamabi hilabete.

Proposamenak non eta noiz aurkeztu: Eskaintzak Berriobeitiko udaletxean dagoen Kontzejuko idazkaritzan aurkeztuko dira, 26 egun naturaleko epean, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, 9:00etatik 14:00etara.

Aurkeztu beharreko agiriak: Interesatuen eskura dagoen administrazio klausula partikularren pleguan aipatzen da zehatz-mehatz zein diren.

Pleguak irekitzea eta kontratuaren adjudikazioa:

1. Dokumentazio administratiboa deritzanaren kalifikazioa: Proposamenak aurkezteko epea amaitu ondoko 5. egun baliodunean, kontratazio mahaiak kalifikatu eginen ditu lizitatzaileek 1 zenbakiko kartazalean aurkeztutako dokumentazio orokorra. Ekitaldia ez da jendaurrean eginen.

2. Proposamen ekonomikoak irekitzea eta behin-behineko adjudikazioa. Batzar Aretoan izanen da, jendaurreko ekitaldian, eskaintzak aurkezteko epea bukatu eta hamargarren egun baliodunean, 12:00etan.

Klausula administratiboen plegua interesatuen eskura dago Copia kopia-dendan (Pio XII.aren etorbidea, 13, Iruña; telefonoa: 948 272728).

Berriobeitin, bi mila eta biko abenduaren hemezortzian. Kontzejuburua, Alicia Amezgaray.

PROPOSAMEN EREDUA

Izena .............., NAN zk. ......., nire izenean edo ondoko hau ordezkatuz .............., helbidea ................, NAN/IFZ ............. "Berriobeitiko Kontzejuaren Etxearen berrikuntza" obrak egiteko proiektuaren, baldintza teknikoen pleguaren eta baldintza administratiboen pleguaren berri izan dut eta hitz ematen dut obrak osorik eta agiri horiei hertsiki loturik egiteko, .............. (letraz eta zenbakiz) ............ eurotan, hau da, BEZa gehiturik (%7), ................ (letraz eta zenbakiz) ................ euroren truke.

Berriobeitin, 2003ko ............aren ........(e)an.

Iragarkiaren kodea: A0214011