25. ALDIZKARIA - 2003ko otsailaren 26a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

G A L A R

Izendapen proposamena

Nafarroako Administrazio Publikoetan Sartzeko Erregelamendua onesten duen 113/1985 Foru Dekretuaren 31. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, udal kiroldegiko mantentze lanetako lanpostu bat betetzeko deialdiko epaimahaiak Andrés San Juan Ibarraren aldeko izendapen proposamena egin du, hura izan baita puntuaziorik handiena lortu duen izangaia.

Proposatutako izangaiak 30 egun naturaleko epea izanen du, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, deialdiaren 8. oinarrian aipatzen diren agiriak aurkezteko (deialdia 101. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, 2002ko abuztuaren 21ekoan).

Getze-Galarren, bi mila eta hiruko urtarrilaren hamabian. Alkatea, Ricardo Ariz Imízcoz.

Iragarkiaren kodea: A0301599