25. ALDIZKARIA - 2003ko otsailaren 26a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A T A R R A B I A

Atarrabian igerileku estalia eraikitzeko proiektuaren obren lizitazioa, lehiaketa bidezko prozedura irekia dela medio

Atarrabiako Udalak, 2003ko urtarrilaren 30ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen Atarrabian igerileku estalia eraikitzeko proiektuaren obren lizitazioa egitea, lehiaketa bidezko prozedura irekia dela medio.

Esleitzeko prozedura: prozedura irekia.

Esleitzeko modua: lehiaketa.

Kontratuaren aurrekontua: 2.283.573,17 euro (BEZ barne).

Lanak egiteko epea: 14 hilabete, gehienez.

Sailkapena: C taldea, 2, 3, 4, 7 azpitaldeak, d kategoria eta C taldea, 6 azpitaldea, c kategoria.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa: klausula administratiboen pleguan datorrena.

Eskaintzak aurkezteko epea: iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunetik hasita 26 egun naturalen epean, Atarrabiako Udalaren Idazkaritzan, goizeko bederatzietatik ordu bata eta erdiak bitarteko ordutegian.

Proposamen ekonomikoak eskaintzak aurkezteko epea amaitu eta biharamunetik hasita hamabigarren egunean, arratsaldeko ordu batean irekiko dira.

Kontratuaren esleipena zuzentzen duen klausula administratibo partikularren plegua eta obra egiteko proiektua interesatuen eskura daude Rubio paper-dendan (Bergamin kalea, 10, Iruñea), eta 012 Infolocal telefonoan.

Atarrabian, bi mila eta hiruko otsailaren bostean. Alkatea, Miguel Alfonso Ucar Zaratiegui.

Iragarkiaren kodea: C3034043