25. ALDIZKARIA - 2003ko otsailaren 26a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

M A Ñ E R U

Xehetasun azterlana hasiera batez onetsita

Mañeruko Udalak, 2003ko otsailaren 13an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen katastroko 1. poligonoko 194 eta 195. lurzatien (La Fuente kalea, 7) xehetasun azterlana, Miguel Angel Abárzuza Gil jaunak sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 119. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Mañerun, bi mila eta hiruko otsailaren hamalauan. Alkatea, José Ignacio Martínez Cía.

Iragarkiaren kodea: A0301847