25. ALDIZKARIA - 2003ko otsailaren 26a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

DERRIGORREZKO DIRUBILKETA. Premiamendu probidentziaren jakinarazpen ediktua.

Ediktu honen bidez jakinarazten da ondoko zerrendako zordunen aurka premiamendu probidentzia diktatu dela; egun, kontzeptu eta diru kopuruak eranskinean aipatzen dira.

Premiamendu probidentzia: "Ordainarazpenaren epea kasuan kasuko egunetan hasi zenez gero, Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorreko 117.3 artikuluaren arabera, eranskinean aipatzen diren zorretarako premiamendu prozedura hasi dela deklaratzen dut. Jakinaraz bekie probidentzia hau zordunei, eta eska bekie zorra osorik ordain dezatela Nafarroako Foru Komunitateko Dirubilketari buruzko Erregelamenduko 97. artikuluan zehaztutako epean, eta ohartaraz ezen, aipatu epea iraganik ordainketa gauzatu ez badute, besterik gabe, ondasun eta eskubideak bahituko zaizkiela edo dauden bermeak kobratuko direla zorraren zenbatekoa osatu arte".

Jakinarazpenaren frogagirian zehazten diren gorabeherak direla eta, premiamendu probidentzia ezin izan denez jakinarazi, Ediktu hau argitaratzen da ezagutzen den azken helbideko Udaletxeko ediktu oholean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta kasuan kasuko probintziako Aldizkari Ofizialean.

Aipatu Erregelamendua aplikatuz, eskatzen zaie zorrak hilabeteko epean ordain ditzatela, premiamendu probidentzia jakinarazi eta biharamunetik hasita. Halaber, zordunei eskatzen zaie hamar eguneko epean beraiek edo beraien ordezkariak ager daitezela premiamendu probidentzia horien exekuzio espedientean (Derrigorrezko Dirubilketaren Atala, Karlos III.a etorbidea, 4, Iruñea, tel.: 901.50.51.52). Ediktu hau dagokion aldizkari ofizialean argitara eman eta aipatu epe hori iraganik, interesatuak agertzen ez badira, jakinarazpena egintzat joko da legezko ondorio guztietarako, agertzeko epea bukatu eta biharamunetik hasita.

Errekurtsoak: premiamendu probidentziaren aurka berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke, bide ekonomiko-administratiboaren aurretik. Berraztertzeko errekurtsoa aukerakoa izanen da, eta erreklamazio ekonomiko-administratiboa zuzenean aurkezten ahalko da. Berraztertzeko errekurtsoa jartzen bada, hura berariaz edo ustez ebatzi arte ez da jarriko erreklamazio ekonomiko-administratiboa.

Berraztertzeko errekurtsoa idatziz jarriko da, Dirubilketa Zerbitzuari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Erreklamazio ekonomiko-administratiboa idatziz aurkeztuko da hilabeteko epean, premiamendu probidentzia jakinarazi edo, hala denean, berraztertzeko errekurtsoa isilean ezetsi eta biharamunetik hasita, Nafarroako Auzitegi Ekonomiko-Administratiboari zuzendua.

Zilegi izanen da premiamendu prozedura arrazoi hauengatik inpugnatzea:

a) Zorra pagatzea edo iraungitzea.

b) Preskripzioa.

c) Geroratzea.

d) Likidazioa ez jakinaraztea edo baliogabetu edo etetea.

Oharra: errekurtsoak edo erreklamazio ekonomiko-administratiboak aurkezteak ez du inpugnatutako egintzaren exekuzioa geldiaraziko, legezko ondorio guztiekin, kuota edo eskubide likidatuak, interesak, errekarguak eta zehapenak barne.

Dena den, interesatuak eskaturik Dirubilketa Zerbitzuak geldiarazi eginen du inpugnatutako egintzaren exekuzioa, honako berme hauetakoren bat aurkezten bada:

a) Eskudiruzko edo balore publikozko gordailua Nafarroako Foru Komunitateko Diruzaintzan. Zor publiko anotatua denean, kasuko saldoa inmobilizatu izanaren ziurtagiria ere aurkeztuko da.

b) Abal edo fiantza solidarioa, kreditu entitate edo elkarren bermerako sozietate batek emana.

c) Kauzio aseguruaren kontratua, kauzioaren arloan aritzeko baimena duen aseguru entitate batekin egina; d) Nafarroako Foru Komunitateko bi zergadun ordain-gaitasun ezaguna dutenek emandako fiantza pertsonal eta solidarioa, 500.000 pezetatik (3.005,06 eurotik) gorakoak ez diren zorretarako soilik.

Jarritako bermeak mugarik gabekoa izan behar du eta aski izan erabakitako geldiarazpenak sortzen ahal dituen berandutza interesei aurre egiteko eta, horiei bezala, zerga zorraren zenbatekoari, errekargu eta interesak barne.

Errekurtsoa edo erreklamazioa ezetsi eta zerga zorraren dirusarrera egiten denean, berandutza interesak ordainduko dira (Tributuei buruzko Foru Lege Orokorreko 50. artikuluak aipatzen duen zenbatekoa), geldiarazpenak iraun duen denbora kontuan harturik.

Hala ere, bermea jarri beharrik gabe geldiaraziko dira prozedurako jarduerak interesatuak hala eskatzen dionean Dirubilketa Zerbitzuari, honako inguruabar hauetakoren bat gertatzen dela frogatzen badu:

a) Akats material, aritmetiko edo egitezkoren bat egin dela zorra finkatzerakoan.

b) Zorraren dirusarrera egin dela eta, hala bide denean, dirusarrera hori egin arteko prozedura kostuena ere bai.

c) Zorra barkatu, konpentsatu, eten edo gerokotu egin dela.

d) Erregelamendu honetan ezartzen den konpentsazioa tokatzen dela, zergaduna hartzekodun delako Administrazioaren derrigorrezko prozeduran eskatzen den zenbateko berean edo handiagoan.

Interesen likidazioa: zor diren kopuruengatik berandutza interesak sortuko dira derrigorrezko aldia hasten denetik dirusarrera egiten den arte. Interes tasa finkatzeko, Tributuei buruzko Foru Lege Orokorreko 50. artikuluak eta Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko Foru Legeko 19. artikuluak agintzen dutena hartuko da aintzat, kasuan kasuan, tributu zorrak diren edo bestelakoak.

Kostuak: premiamendu espedientearen behin betiko likidazioan hari dagozkion kostuak ere kontatuko dira, Nafarroako Foru Komunitateko Dirubilketaren Erregelamenduko 142. artikuluan aipatutakoaren arabera.

Geroratzeak: Nafarroako Zerga Ogasunari zor zaion dirua geroratzen edo zatikatzen ahalko da, Nafarroako Foru Komunitateko Dirubilketaren Erregelamenduan ezartzen diren baldintzen arabera.

Iruñean, bi mila eta hiruko otsailaren zazpian._Derrigorrezko Dirubilketako atalburua, Javier Ezpeleta Iraizoz.

AIPATZEN DEN ZERRENDA

ZENBAT.

OINARRIZKO PREMIAMEN. PREMIA.

SANCHEZ SETIEN, SALVADOR AZPIROZKO GAINA _ LEKUNBERRI (NAFARROA) 9024236-0 2001EKO TRIBUTU ZEHAPENAK, BEZ 2002-10-02 69.097

SANCHEZ SETIEN, SALVADOR AZPIROZKO GAINA _ LEKUNBERRI (NAFARROA) 9024237-8 2001EKO TRIBUTU ZEHAPENAK, BEZ 2002-10-02 80.576

SANCHEZ SETIEN, SALVADOR AZPIROZKO GAINA _ LEKUNBERRI (NAFARROA) 9024238-6 2001EKO TRIBUTU ZEHAPENAK, BEZ 2002-10-02 32.454

SANCHEZ SETIEN, SALVADOR AZPIROZKO GAINA _ LEKUNBERRI (NAFARROA) 9024239-4 2001EKO TRIBUTU ZEHAPENAK 2002-10-02 103.426

SANCHEZ SETIEN, SALVADOR AZPIROZKO GAINA _ LEKUNBERRI (NAFARROA) 9024240-8 2001EKO TRIBUTU ZEHAPENAK 2002-10-02 133.301

SANCHEZ SETIEN, SALVADOR AZPIROZKO GAINA _ LEKUNBERRI (NAFARROA) 9024241-6 2001EKO TRIBUTU ZEHAPENAK 2002-10-02 42.253

EUROPA 25, S.L. VIANAKO PRINTZEA PLAZA, 2-4 D _ IRUÑA (NAFARROA) 9024055-3 SOZIETATEAK 1998 A00 2002-10-02 598.040

EUROPA 25, S.L. VIANAKO PRINTZEA PLAZA, 2-4 D _ IRUÑA (NAFARROA) 9024056-1 SOZIETATEAK 1999 A00 2002-10-02 7.929.854

EUROPA 25, S.L. VIANAKO PRINTZEA PLAZA, 2-4 D _ IRUÑA (NAFARROA) 9024057-0 SOZIETATEAK 2000 A00 2002-10-02 7.445.344

EUROPA 25, S.L. VIANAKO PRINTZEA PLAZA, 2-4 D _ IRUÑA (NAFARROA) 9024058-8 BEZ 1998 T03 2002-10-02 132.277

EUROPA 25, S.L. VIANAKO PRINTZEA PLAZA, 2-4 D _ IRUÑA (NAFARROA) 9024059-6 BEZ 1998 T04 2002-10-02 9.824.078

EUROPA 25, S.L. VIANAKO PRINTZEA PLAZA, 2-4 D _ IRUÑA (NAFARROA) 9024060-0 BEZ 1999 T01 2002-10-02 15.468.256

EUROPA 25, S.L. VIANAKO PRINTZEA PLAZA, 2-4 D _ IRUÑA (NAFARROA) 9024061-8 BEZ 1999 T02 2002-10-02 19.207.919

EUROPA 25, S.L. VIANAKO PRINTZEA PLAZA, 2-4 D _ IRUÑA (NAFARROA) 9024062-6 BEZ 1999 T04 2002-10-02 15.997.483

EUROPA 25, S.L. VIANAKO PRINTZEA PLAZA, 2-4 D _ IRUÑA (NAFARROA) 9024063-4 BEZ 2000 T01 2002-10-02 12.688.041

EUROPA 25, S.L. VIANAKO PRINTZEA PLAZA, 2-4 D _ IRUÑA (NAFARROA) 9024064-2 BEZ 2000 T02 2002-10-02 15.507.629

EUROPA 25, S.L. VIANAKO PRINTZEA PLAZA, 2-4 D _ IRUÑA (NAFARROA) 9024065-0 BEZ 2000 T03 2002-10-02 4.990.913

EUROPA 25, S.L. VIANAKO PRINTZEA PLAZA, 2-4 D _ IRUÑA (NAFARROA) 9024066-9 BEZ 2000 T04 2002-10-02 14.941.798

EUROPA 25, S.L. VIANAKO PRINTZEA PLAZA, 2-4 D _ IRUÑA (NAFARROA) 9024067-7 BEZ 2001 T01 2002-10-02 11.569.625

EUROPA 25, S.L. VIANAKO PRINTZEA PLAZA, 2-4 D _ IRUÑA (NAFARROA) 9024068-5 BEZ 2001 T02 2002-10-02 19.176.750

EUROPA 25, S.L. VIANAKO PRINTZEA PLAZA, 2-4 D _ IRUÑA (NAFARROA) 9024069-3 1998KO MATRIKULAZIO ZERGA BEREZ. 2002-10-02 22.430

EUROPA 25, S.L. VIANAKO PRINTZEA PLAZA, 2-4 D _ IRUÑA (NAFARROA) 9024070-7 1999KO MATRIKULAZIO ZERGA BEREZ. 2002-10-02 21.197.808

EUROPA 25, S.L. VIANAKO PRINTZEA PLAZA, 2-4 D _ IRUÑA (NAFARROA) 9024071-5 2000KO MATRIKULAZIO ZERGA BEREZ. 2002-10-02 10.490.860

EUROPA 25, S.L. VIANAKO PRINTZEA PLAZA, 2-4 D _ IRUÑA (NAFARROA) 9024072-3 2002KO TRIBUTU ZEHAPENAK;BEZ 2002-10-02 5.523.429

EUROPA 25, S.L. VIANAKO PRINTZEA PLAZA, 2-4 D _ IRUÑA (NAFARROA) 9024073-1 2002KO TRIBUTU ZEHAPENAK;BEZ 2002-10-02 3.480.011

EUROPA 25, S.L. VIANAKO PRINTZEA PLAZA, 2-4 D _ IRUÑA (NAFARROA) 9024074-0 2002KO TRIBUTU ZEHAPENAK;BEZ 2002-10-02 3.494.566

EUROPA 25, S.L. VIANAKO PRINTZEA PLAZA, 2-4 D _ IRUÑA (NAFARROA) 9024075-8 2002KO TRIBUTU ZEHAPENAK;BEZ 2002-10-02 1.152.762

EUROPA 25, S.L. VIANAKO PRINTZEA PLAZA, 2-4 D _ IRUÑA (NAFARROA) 9024076-6 2002KO TRIBUTU ZEHAPENAK;BEZ 2002-10-02 3.551.767

EUROPA 25, S.L. VIANAKO PRINTZEA PLAZA, 2-4 D _ IRUÑA (NAFARROA) 9024089-8 2002KO TRIBUTU ZEHAPENAK;SOZ 2002-10-02 131.857

EUROPA 25, S.L. VIANAKO PRINTZEA PLAZA, 2-4 D _ IRUÑA (NAFARROA) 9024654-3 BEZ 1999 T03 2002-10-03 16.334.029

EUROPA 25, S.L. VIANAKO PRINTZEA PLAZA, 2-4 D _ IRUÑA (NAFARROA) 9024085-5 2002KO TRIBUTU ZEHAPENAK;IMP 2002-10-02 4.732.613

EUROPA 25, S.L. VIANAKO PRINTZEA PLAZA, 2-4 D _ IRUÑA (NAFARROA) 9024086-3 2002KO TRIBUTU ZEHAPENAK;IMP 2002-10-02 4.779

EUROPA 25, S.L. VIANAKO PRINTZEA PLAZA, 2-4 D _ IRUÑA (NAFARROA) 9024087-1 2002KO TRIBUTU ZEHAPENAK;SOZ 2002-10-02 1.793.351

EUROPA 25, S.L. VIANAKO PRINTZEA PLAZA, 2-4 D _ IRUÑA (NAFARROA) 9024088-0 2002KO TRIBUTU ZEHAPENAK;IMP 2002-10-02 1.821.160

EUROPA 25, S.L. VIANAKO PRINTZEA PLAZA, 2-4 D _ IRUÑA (NAFARROA) 9024077-4 2002KO TRIBUTU ZEHAPENAK;BEZ 2002-10-02 2.872.105

EUROPA 25, S.L. VIANAKO PRINTZEA PLAZA, 2-4 D _ IRUÑA (NAFARROA) 9024078-2 2002KO TRIBUTU ZEHAPENAK;BEZ 2002-10-02 3.587.058

EUROPA 25, S.L. VIANAKO PRINTZEA PLAZA, 2-4 D _ IRUÑA (NAFARROA) 9024079-0 2002KO TRIBUTU ZEHAPENAK;BEZ 2002-10-02 3.620.705

EUROPA 25, S.L. VIANAKO PRINTZEA PLAZA, 2-4 D _ IRUÑA (NAFARROA) 9024080-4 2002KO TRIBUTU ZEHAPENAK;BEZ 2002-10-02 4.222.980

EUROPA 25, S.L. VIANAKO PRINTZEA PLAZA, 2-4 D _ IRUÑA (NAFARROA) 9024081-2 2002KO TRIBUTU ZEHAPENAK;BEZ 2002-10-02 3.361.625

EUROPA 25, S.L. VIANAKO PRINTZEA PLAZA, 2-4 D _ IRUÑA (NAFARROA) 9024082-0 2002KO TRIBUTU ZEHAPENAK;BEZ 2002-10-02 2.117.236

EUROPA 25, S.L. VIANAKO PRINTZEA PLAZA, 2-4 D _ IRUÑA (NAFARROA) 9024083-9 2002KO TRIBUTU ZEHAPENAK;BEZ 2002-10-02 28.117

EUROPA 25, S.L. VIANAKO PRINTZEA PLAZA, 2-4 D _ IRUÑA (NAFARROA) 9024084-7 2002KO TRIBUTU ZEHAPENAK;IMP 2002-10-02 2.440.968

Iragarkiaren kodea: A0301838