25. ALDIZKARIA - 2003ko otsailaren 26a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

HERRILAN, GARRAIO ETA KOMUNIKAZIO DEPARTAMENTUA. Zehapen-espedienteen ebazpenak.

Ondotik azaltzen diren garraio arloko zehapen ebazpenen aurka gora jotzeko aurkeztutako errekurtsoetan Gobernu Erabakiak hartu dira eta ezin izan dira jakinarazi Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluak agintzen duen bezala. Beraz, honako honen bidez betetzen da lege horren 59.5 artikuluak xedatutakoa.

Javier Angel López Iribarren jaunak Falces Morteros y Hormigones, S.A.ren izenean 2001eko abuztuaren 1ean aurkeztu zuen gora jotzeko errekurtsoa aztertu da. Errekurtsoan aurka egiten zaio Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren 2001eko apirilaren 24ko zehapen ebazpenari; horren bidez 150,25 euroko (25.000 pezeta) isuna ezarri zen, Trafikoko Guardia Zibilak 2000ko uztailaren 26an NA-9736-AC ibilgailuari NA-115 errepideko 5.000 kilometroan egindako salaketaren ondorioz. Salaketaren zioa honakoa da: legarra zeraman ibilgailuak guztira 40.000 kiloko pisua zuen, 38.000 kilorako baimena eduki arren.

Egitezko aurrekariak:

1. 2001eko otsailaren 2an, Falces Morteros y Hormigones, S.A.ri jakinarazi zitzaion NA03952/00 zehapen espedientea ireki zitzaiola, Trafikoko Guardia Zibilak, 2000ko uztailaren 26an, NA-115 errepideko 5.000 kilometroan, NA-9736-AC ibilgailuari egindako salaketaren ondorioz. Salaketaren zioa honakoa da: Uncona-ko harrobitik Faltzesera legarra garraiatzea, ibilgailuak guztira 40.000 kilo zituela, 38.000 kilorako baimena eduki arren. Zama-albaranean egiaztatu zen.

2. 2001eko otsailaren 20an interesatuak alegazioak aurkeztu zituen.

3. 2001eko apirilaren 11n Garraio Zerbitzuko ikuskatzaileak txostena eman zuen. Hartan adierazi zuenez, salatutako gertaera argitzeko beharrezko jarduketak eginda, eta, halaber, interesatuak 2001eko otsailaren 20an aurkeztu zituen alegazioak aztertu ondotik, bidezkotzat jotzen zuen zehapena berrestea, ondoko inguruabar hauek kontuan izanik: Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Legearen 145. artikulua derogaturik dago 42/194 Legearen hamaikagarren xedapen gehigarriaren indarrez, zeinean xedatu den preskripzio epeak 30/1992 Legearen 132. artikuluan ezarritakoak izanen direla, salbu eta arau-haustea arina denean, halakoetan epea urtebetekoa baita, oraingoan bezala, eta epe hori ez da iragan; tiketak bitarteko erabakigarriak dira ibilgailuak daraman zama egiaztatzeko, hura kobratzeko balio baitute; eta zehapena egoki graduatu da, arau-hauste motaren eta neurtutako gehiegizko pisuaren arabera. Hala, bada, Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiak, 2001eko apirilaren 24an, 1304 zenbakiko zehapen ebazpenaren bidez, zehapen prozedura bukatutzat jo zuen eta Falces Morteros y Hormigones, S.A.ri 150,25 euroko (25.000 pezeta) zehapena ezarri zion.

4. 2001eko abuztuaren 1ean, Javier Angel López Iribarren jaunak, Falces Morteros y Hormigones, S.A.ren izenean, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen. Hartan adierazi zuen salaketaren oinarri zen albarana zantzua baino ez zela. Preskripzioa gertatu zela, legez ezarritako epea iragan baitzen. Iraungipena ere gertatu zela, Legean ezarritako sei hilabeteko epea iragan baitzen. Prozedurari buruzko arauak urratu zirela, ez baitzen jakinarazi ebazpen proposamena. Ez zela kontuan hartu proportzionaltasun printzipioa zehapena graduatzean. Gertaerak ukatu egin zituen, esanez frogabide bakarra salaketa zela eta agenteak berretsi gabe zegoela. Ez zitzaiela erantzunik eman alegazioei, ez eskatutako frogak bidali, ezta horiek ukatzeko zioak azaldu ere.

Zuzenbideko oinarriak:

1. Errekurtsogileak adierazi du salaketaren oinarri den albarana zantzua baino ez dela.

Errekurtsoa egin zaion espedientean, salatutako gertaera egiaztaturik dago 2000ko uztailaren 26an egindako 20040383 zenbakiko zama-albaranaren bidez; agiri horrek zama kobratzeko balio du eta agerian jartzen du salatutako arau-haustea.

Goian esandakoarekin bat datorren iritzia azaldu zuen Madrilgo Auzitegi Nagusiak 1998ko martxoaren 25eko 266/1998 Epaian, zuzenbideko hirugarren oinarrian, ibilgailuaren gehiegizko pisua garraioa kontratatu zuen enpresak aurkeztutako garraio-albaranetan ageri zela adierazi zuenean. Ibilgailua kargatu zuten unean, behintzat, garraiolariak jakin zuen ibilgailuak gehiegizko zama zuela; hori jakinik _pisaketan esku hartu zein ez_, gehiegizko pisua garraiatzeari uko egitea zeukan, eta egin ere halaxe egin behar izan zuen. Gainera, ez zuen frogarik aurkeztu albaranetako datuak gezurtatzeko.

Valentziako Erkidegoko Auzitegi Nagusiak ere, 1998ko urriaren 13ko 1163/1998 zenbakiko Epaian, aztertzen ari garen alegazioa ezin dela aintzat hartu adierazi zuen, ibilgailuaren gidariak berak aurkezten duelako zama-albarana. Errekurtsogileak ezbaian jarri zuen baskularen funtzionamendua, eta Auzitegiak erantzun zuen ezin zitekeela baskularen funtzionamendua ezbaian jarri arau-haustea egiaztatzeko orduan, ez baitzion inolako eragozpenik jarri ibilgailua kargatu zenean eta zama baskula horretan pisatu zenean, alderantziz, zama-albaranean ageri zen pisua ontzat eman baitzen. Horregatik ez dago esaterik errekurtsogileari bere burua defendatzea galarazi zaionik zehapen-prozeduraren tramitazioan baskularen funtzionamendua zela-eta hark proposatu zuen froga ez egiteagatik. Era berean, esandakoaren haritik, agente salatzaileek ibilgailua hurbileneko baskulara eramateko agindu ez izanak ez dakar inolako ondoriorik. Neurri hori beharrezkoa izan daiteke gehiegizko pisua antzematen duten agenteak eta gidaria ados ez daudenean, baina hizpide dugun kasuan pisua zama-albaranean azaltzen zen eta gidariak eragozpenik gabe aitortu zuen. Beraz, ez zen beharrezkoa errekurtsogileak aipatutako neurri hori hartzea.

2. Errekurtsogileak dio preskripzioa gertatu dela, legez ezarritako epea iragan baita.

Zerga, Administrazio eta Gizarte Neurriei buruzko abenduaren 30eko 42/1994 Legearen XI. xedapen gehigarriak indargabetu egin du Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legearen 145. artikulua, eta lurreko garraioak arautzen dituen legeriaren aurkako arau-hausteak preskribatzeko epeak eta baldintzak Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritakoak izanen direla xedatu du, salbu eta arau-hausteak arinak direnean, halakoetan preskripzio epea urtebetekoa izanen baita. Oraingoan urtebeteko epea da aplikagarria, eta inola ere ez da denbora hori iragan errekurtsogileak aipatutako prozesuko bi uneen artean.

Ildo horretan, Auzitegi Goreneko Administrazioarekiko Auzien Sailak, 1997ko urtarrilaren 20ko Epaian (zuzenbideko lehen eta hirugarren oinarriak) garbi adierazi du 16/1987 Legearen 145. artikulua isilbidez indarrik gabe utzi zuela Zerga, Administrazio eta Gizarte Neurriei buruzko abenduaren 30eko 42/1994 Legearen hamaikagarren xedapen gehigarriak. Izan ere, xedapen horren arabera, "lurreko garraioa arautzen duen legeriaren aurkako arau-hausteak preskribatzeko epeak eta baldintzak Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritakoak izanen dira, salbu eta arau-hausteak arinak direnean, halakoetan preskripzio epea urtebetekoa izanen baita". Lehenago ere, abuztuaren 5eko 1772/1994 Errege Dekretuak 30/1992 Legera jotzeko agindu zuen, Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Legearen Erregelamenduaren 203. artikulua aldatu eta 2. idatz-zatia honela berridatzi zuelarik: "Arau-hausteak eta zehapenak Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 132. artikuluan xedatutakoaren arabera preskribatuko dira, eta Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Legeak ezarritako epeetan".

Orobat, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailak, 1999ko otsailaren 22ko Epaian, azpimarratu egin zuen nola, Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Legearen Erregelamendua 1774/1994 Errege Dekretuaz aldatu zen bezalaxe, Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko 16/1987 Legea ere aldatu egin zen Zerga, Administrazio eta Gizarte Neurriei buruzko abenduaren 30eko 42/1994 Legearen hamaikagarren xedapen gehigarriaren bidez, hartan ondokoa adierazi baitzen: "lurreko garraioa arautzen duen legeriaren aurkako arau-hausteak Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritako epeetan eta baldintzekin preskribatuko dira, salbu eta arau-haustea arina denean, halakoetan preskripzio epea urtebetekoa izanen baita".

Gauza bera esan zuen Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailak 2001eko irailaren 28ko Epaian: "Baina preskripzio epea ez da hiru hilabetekoa, urtebetekoa baizik; izan ere, ulertu beharra dago 16/1987 Legearen 145.1 artikulua isilbidez derogaturik dagoela, 42/1994 Legearen 11. xedapen gehigarriaren ondorioz; azken horren arabera, lurreko garraioei buruzko legeetako arau-hauste eta zehapenak 30/1992 Legean ezarritako epe eta baldintzetan preskribatuko dira, salbu eta arau-hauste arinak direnean: halakoetan, preskripzio epea urtebetekoa izanen da (Auzitegi Nagusiaren 1997ko urtarrilaren 20ko Epaia).

Interpretazio horixe da Sailak erabili duena 1035/97 errekurtsoari buruz 2000ko ekainaren 26an emaniko epaia eta gero; izan ere, aurreko epaietan, errekurtsogileak aipatu duen bezala, 16/1987 Legearen 145.1 artikuluaren indarrari eutsi baitzitzaion, aipaturiko xedapen gehigarria gorabehera".

3. Errekurtsogilearen iritziz iraungipena gertatu da, Legean ezarritako sei hilabeteko epea iragan baita.

Irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuak, zeinak Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legea garatzen baitu, abuztuaren 5eko 1772/1994 Errege Dekretuak emandako idazkeran, 205. artikuluan dioenez, zehapen prozedurak tramitatu eta ebazteko epea urtebetekoa izanen da prozedura hasten den egunetik hasita, eta epe horretan prozedura ebatzi ezean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 43. artikuluko 4. idatz-zatian xedatutakoa aplikatu behar da.

Epe hori aldatu egin da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 1992/30 Legea aldatu duen 4/1999 Legeak 42.2 artikuluan dakarren aldaketaren bidez, ondoko hau ezarri baitu: "2. Berariaz ematen diren ebazpenak jakinarazteko epea prozedura bakoitzari buruzko arauan ezarritakoa izanen da. Beti ere, gehienez sei hilekoa izanen da, baldin eta ez bada epe luzeagoa ezartzen lege mailako arauren batean edo Europako Erkidegoaren araudian. 3. Prozedurari buruzko arauak jakinarazpena egiteko eperik ezartzen ez badu, epea hiru hilekoa izanen da. Epe hori eta aurreko idatz-zatian aipatu diren epeak honela zenbatuko dira: a) Ofizioz hasten diren prozeduretan, prozedura hastea erabakitzen den egunetik hasita".

Garraioen arloko arau-hausteez ari gara eta horrelakoei aplikatu behar zaien zehapen prozedura Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Erregelamenduan arautzen da, laugarren kapituluan hain zuzen ere. Erregelamendu hori irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen eta gerora osorik aldatu zen abuztuaren 5eko 1772/1994 Errege Dekretuaren bitartez, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legera moldatzeko.

Erregelamendu horrek ez du aukerarik ematen, trafikoaren arloko zehapen-prozedura arautzen duenak bezala, salaketarekin espedienteari hasiera emateko; aitzitik, espedientearen hasiera geroratu egiten du, eta prozeduraren instruktoreari agintzen dio interesatuari gertaerak jakinaraz diezazkiola, bere burua defendatzeko behar duen informazio guztia erantsiz, eta hamabost eguneko epea eman diezaiola alegazioak aurkezteko eta frogak aurkeztu edo proposatzeko.

Aztergai dugun kasuan 2000ko azaroaren 27an erabaki zen espedientea hastea, egun horretan ireki baitzen zehapen espedientea, hain zuzen ere salaketaren jakinarazpenean azaltzen den egunean, eta zehapen ebazpena jakinarazteko lehen saioa 2001eko maiatzaren 10ean egin zen. Prozedurek iraun dezaketen epea bukatu aurretik jakinarazpenak egiteko betebeharra betetzat emateko bakarrik, 30/1992 Legeko 58.4 artikuluaren arabera, aski da jakinarazpenean gutxienez ere ebazpenaren testu osoa jasotzea eta jakinarazpen saioa behar bezala egiaztatzea. Beraz, ez da gertatu errekurtsogileak alegatutako iraungipena, ez baita iragan legez ezarritako 6 hilabeteko epea.

4. Errekurtsogilearen iritziz, prozedurari buruzko arauak urratu dira, ez baita jakinarazi ebazpen proposamena.

Horri buruz hauxe esan behar da: garraioen arloko arau-hausteei aplikatu behar zaien zehapen prozedura Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Erregelamenduan arautzen da, laugarren kapituluan hain zuzen ere. Erregelamendu hori irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen eta gerora osorik aldatu zen abuztuaren 5eko 1772/1994 Errege Dekretuaren bitartez, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legera moldatzeko.

Erregelamendu horrek 212. artikuluan dioenez, behin prozeduraren instrukzioa buruturik eta interesatua entzun ondoren (salbu eta interesatua entzun beharrik ez dagoenean, 30/1992 Legearen 84. artikuluaren arabera), egoki den organoak ebazpen-proposamena igorriko dio zehapena ezartzeko eskumena duen organoari.

Hortaz, manu horren arabera, ebazpen-proposamena ez zaio interesatuari igorri behar, baizik eta interesatua entzun ondoren bete behar den tramitea da. Kasu honetan, gainera, ez zegoen interesatua entzuteko tramitea berariaz egin beharrik ere, interesatuak jadanik ezagutzen zuelako espedientearen edukia oso-osorik, aurkatutako ebazpenaren bidez gero berretsi zen zehapen-proposamena ere barne zela.

Horri buruz, Auzitegi Gorenak ondokoa esan du 1999ko ekainaren 22ko Epaian: "1999ko maiatzaren 25eko eta 16ko epaietan, sala honek, honen antzeko kasuetan, hurrengoa ebatzi du: Esan daiteke salaketari buruz informatua izateko eskubidea, Konstituzioaren 24.2 artikuluan oinarrizko eskubide gisa bermatuta dagoena, zehatzeko administrazio-prozeduran, ebazpen proposamena jakinaraziz bete ohi dela normalean; izan ere, ebazpenean jasota dago interesatuari egozten zaion erantzukizunari buruzko iritzi-adierazpen zehatza, gutxienez ere ondokoak azaltzen dituena: antzeman den jokaera arau-hauslearen definizioa eta hari dagokion arau-hauste mota, eta ondorioz ezarri beharreko zigorra. Aparteko kasuetan tramite horrek ez du zertan nahitaezkoa izan, aipaturiko oinarrizko eskubidea betetzearen ikuspuntutik, aurreko tramite batean iritzi-adierazpen zehatza jakinarazi baldin bazen."

Oraingoan, lehen esan dugunez, salaketa jakinarazi egin da, eta Administrazioak arau-haustea sailkatzeko oinarritzat hartu dituen manuak aipatu egin dira; errekurtsogileak sailkapenari buruz egokitzat jotzen zituen alegazioak egiteko aukera izan du eta egin ere egin ditu alegazioak, legez ezarritako epean, baina alegaziook ez dute ezertan ere aldarazi hasierako salaketaren edukia. Ez da beharrezkoa izan jarduketa gehiago egitea, ezta interesatua entzutea ere, jarduketa horien balizko baloraziorako.

5. Errekurtsogilearen iritziz, zehapena graduatzean proportzionaltasun printzipioa ez da aintzat hartu.

Errekurtsogileari egotzi zaion egintza 16/1987 Legearen 142.b) artikuluaren eta 1211/1990 Errege Dekretuaren 199.b) artikuluaren kontrako arau-haustea da, eta arintzat jo da, Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Legearen 143.1 artikuluari eta Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Erregelamenduaren 201.1 artikuluari jarraikiz.

Horrelako arau-hausteen egileak zehatzeko, ohartarazpena edota gehienez 276,47 euroko (46.000 pezeta) isuna ezartzen ahal zaie.

Oraingoan 150,25 euroko (25.000 pezeta) isuna ezarri da, ibilgailuaren gehieneko pisu baimenduaren gainetik zenbateko pisua detektatu zen kontuan izanik.

6. Errekurtsogileak ukatu egin ditu gertaerak, frogabide bakarra salaketa dela eta agenteak berretsi gabe dagoela argudiatuz.

Hori dela eta, gogoan izan behar dugu auzitegiek errugabetasun-usteaz egin duten interpretazioa: agintaritzaren agenteek salaketa jarriz gero errugabetasun-ustea ezereztu egiten da, salbu eta salatutakoa ez dela egia frogatzen denean, eta, esan beharrik ez dago, salatutako gertaerak ukatzen dituenak aurkeztu behar du salaketaren kontrako froga. Agenteak salatutako egitatea frogatzeko bildu zituen elementu guztiak jaso zituen salaketa-orrian. (Errioxako Auzitegi Nagusiaren 1996ko martxoaren 9ko Epaia, zuzenbideko seigarren oinarria).

Errekurtsoa jarri zaion espedientean, zama-albaranak baliogabetzen du errugabetasun-ustea, bertan jasotzen baita egotzitako arau-haustea, eta berdin, isilbidez bada ere, jarritako errrekurtso-idazkia ere, oro har salatutako egintza ukatzen baita, ezer zehatzik alegatu gabe, eta proportzionaltasun printzipioa aplika dadila eskatuz.

Berrespen txostenik ez egoteari dagokionez, Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Erregelamenduaren 211. artikuluaren arabera, Nafarroako Auzitegi Nagusiak 1996. urteko 53, 54 eta 55. epaietan ulertu duen moduan, agente salatzaileari txostena eskatu behar zaio baldin eta txosten hori beharrezkoa bada gertaerak frogatzeko, baina kasu honetan ez da beharrezkoa izan, egotzitako arau-haustea nahikoa egiaztatu baita goian aipatu zama-albaranean.

7. Errekurtsogileak dio ez zaiela erantzun alegazioei, ez direla bidali eskatutako frogak, eta ez direla azaldu frogak ukatzearen zioak.

Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, 138.1 artikuluan, zehapen prozedurei bukaera ematen dieten ebazpenen edukia arautzen du. Ebazpenaren zioak azaldu egin behar direla eta espedientean sortutako auzi guztiak ebatzi behar direla dio artikulu horrek.

1304/2001 zehapen ebazpena aski arrazoitutako ebazpena da. Izan ere, interesatuak azaldutako auzi guztiak ebatzi ditu, gertaerak aztertuz eta haien inguruabar guztiak aipatuz (eguna, lekua, salatutako ibilgailuaren matrikula), eta salatutakoa zein arau-hauste den eta zein zehapen jarri behar zaion adierazi du, arau-haustea eta zehapena zein manutan tipifikatzen diren zehaztuz; halaber, errekurtsogileak aurkeztutako alegazioak aztertu ditu, ez ditu aintzat hartu eta zioak honela azaldu ditu: , "Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Legearen 145. artikulua derogaturik dago 42/1994 Legearen hamaikagarren xedapen gehigarriaren indarrez, zeinean xedatu den preskripzio epeak 30/1992 Legearen 132. artikuluan ezarritakoak izanen direla, salbu eta arau-haustea arina denean, halakoetan epea urtebetekoa baita, oraingoan bezala, eta epe hori ez da iragan; tiketak bitarteko erabakigarriak dira ibilgailuak daraman zama egiaztatzeko, hura kobratzeko balio baitute; eta zehapena egoki graduatu da, arau-hauste motaren eta neurtutako gehiegizko pisuaren arabera."

Horren ildotik, Nafarroako Auzitegi Nagusiak irailaren 12ko 53/1996 Epaian adierazitakoa gogoraraziko dugu. Errekurtsogileak argudiatu zuen ezen Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak ez zituela zioak azaldu garraioen arloko arau-hausteengatiko zehapenak ezartzeko eman zituen bi foru agindutan.

Epai horretan Auzitegiak ondokoa baieztatu zuen: "Zioen azalpenik ere ez da falta, zeren bi ebazpenetan zehatz azaltzen baita, labur bada ere, arau-haustea zertan den, zein egun, ordu eta lekutan egin zen, ibilgailuaren datuak, garraiatzen ari zen zamaren eta baimendutako zamaren pisuak eta abar. Era berean, arau-haustea oso larritzat tipifikatzen duten legezko eta arauzko manuak aipatzen dira eta ezarritako zehapenen oinarri juridiko eta faktikoez nahikoa informazio ematen da, bidea emanez ebazpenen aurka egin dadin eta jurisdikzioak haiek berrikus ditzan Zuzenbideari lotzen zaizkion ala ez begiratzeko. Horregatik, zioen azalpenak betetzen ditu, funtsean, defentsarako eskubidea eta Administrazioaren egintzen kontrola bermaturik egon daitezen bete behar diren baldintza nagusiak."

Horrela, bada, ebazpen zehatzaileak errespetatu egin ditu salatuaren ustez urratu dituen manuak. Izan ere, zioak azaltzen dituen ebazpena da, interesatuek aurkeztutako arazoak ebatzi dituena, frogak baloratu, gertaeren nondik-norakoak azaldu eta erantzulea, arau-haustea eta zehapena zehaztu dituena.

Horri buruz, gehitu beharra dago "administrazio-egintza baten terminoen laburra eta adierazpideen zehaztasuna" ezin direla nahastu "motibazio ezarekin" (1990eko abenduaren 12ko AGE _R. Ar. 9918_). Zioak behar bezala azaltzeko, jakina den bezala, aski da ebazpena justifikatzen duten egiteen eta Zuzenbideko oinarrien aipamen laburra egitea (Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko abenduaren 26ko 30/1992 Legearen 54.1 artikulua). Aurkaturiko ebazpenean, behar den kontradikzioa ahalbidetzen duten datu faktiko eta juridikoak argitasun eta xehetasun nahikoarekin ematen dira.

8. Zehapenaren oinarri izan diren gertaerak ez dira gezurtatu. Beraz, bidezkoa da errekurtsoa ezestea eta aurkatutako ebazpenari eustea.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak proposaturik, ondokoa

ERABAKI DU:

1. Ezestea Javier Angel López Iribarren jaunak, Falces Morteros y Hormigones, S.A.ren izenean, Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren 2001eko apirilaren 24ko 1304 zehapen ebazpenaren aurka jarri duen gora jotzeko errekurtsoa.

2. Garraio Zerbitzuari eta alderdi interesatuari erabaki honen berri ematea, eta interesatuari jakinaraztea ezen erabaki honek administrazio-bidea agortu duela eta haren kontra Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal duela Nafarroako Auzitegi Nagusian, jurisdikzio horretako sailean, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, indarra duten legezko xedapenekin bat etorriz.

Iruñean, bi mila eta biko apirilaren hamabostean._Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria. Nafarroako Gobernuko idazkaria, Rafael Gurrea Induráin.

Zehapen espedientearen ebazpena

Javier Marquínez Llano jaunak Yosein, S.L.ren izenean 2001eko abenduaren 21ean aurkeztu zuen gora jotzeko errekurtsoa aztertu da. Errekurtsoan aurka egiten zaio Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren azaroaren 7ko 3945/2001 zehapen ebazpenari; horren bidez 60,10 euroko isuna ezarri zen, Nafarroako Foruzaingoak 2000ko azaroaren 17an NA-1867-AT ibilgailuari egindako salaketaren ondorioz. Salaketaren zioa honakoa da: eskola-umeak zeramatzan ibilgailuak garraio mota horren ezaugarririk ez edukitzea.

Egitezko aurrekariak:

1. 2001eko martxoaren 2an Yosein, S.L.ri jakinarazi zitzaion NA00374/01 zehapen espedientea ireki zitzaiola, Nafarroako Foruzaingoak 2000ko azaroaren 17an NA-1867-AT ibilgailuari egindako salaketaren ondorioz. Salaketaren zioa honakoa da: eskola-umeak zeramatzan ibilgailuak garraio mota horren ezaugarririk ez edukitzea.

2.

2001eko martxoaren 19an interesatuak alegazioak aurkeztu zituen.

3. 2001eko urriaren 10ean, Garraio Zerbitzuko instruktoreak txostena eman zuen. Hartan adierazi zuenez, salatutako gertaera argitzeko beharrezko jarduketak eginda, eta, halaber, interesatuak 2001eko martxoaren 19an aurkeztu zituen alegazioak aztertu ondotik, bidezkotzat jotzen zuen zehapena berrestea, ondoko inguruabar hauek kontuan izanik: gertaera egiaztaturik zegoen agentearen txostenaren bidez, zeinean, salaketa berretsi ez ezik, salatutako egintza nola gertatu zen azaldu ere egin baitzuen, alegaziogilearen adierazpenei erantzunez. Hala, bada, Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiak, azaroaren 7ko 3945/2001 zehapen ebazpenaren bidez, zehapen prozedura bukatutzat jo zuen eta Yosein, S.L.ri 60,10 euroko zehapena ezarri zion.

4. 2001eko abenduaren 21ean, Javier Marquínez Llano jaunak, Yosein, S.L.ren izenean, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen. Hartan ukatu egin zituen gertaerak, eta behinola eskatu zituen frogak behar zituela alegatu zuen. Espedientea iraungirik eta preskribaturik zegoela erantsi zuen.

Zuzenbideko oinarriak:

1. Errekurtsogileak ukatu egin ditu gertaerak eta behinola eskatu zituen frogen beharra duela alegatu du.

Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 137.3 artikuluaren arabera, agintari izaera aintzatetsia duten funtzionarioek egiaztatutako gertaerek frogaren balioa dute, baldin eta agiri publikoan formalizatzen badira legezko betekizunak betez, eta interesatuek beren eskubideen alde ekar ditzaketen frogen kalterik gabe.

Kasu honetan, Guardia Zibileko agenteak jarritako salaketari erantzunez interesatuak gertaerak ukatu besterik ez du egin, inolako frogarik aurkeztu gabe. Beraz, agenteak salaketa berresteko txostena eman duenez, salaketa bera aski frogatzat jo daiteke eta ez dago esaterik errekurtsogileak kontrako frogarik ezean errugabea dela uste izan dadin daukan eskubidea urratu denik.

Esan beharra dago, gainera, agente salatzaileak emandako berrespen-txostenaren kopia interesatuari bidali zitzaiola eta interesatuak 2001eko abuztuaren 28an jaso zuela, Posta Zerbitzuak bidalitako jaso-agirian ageri denez. Agiri horrek Izaskun Marquínezen sinadura dauka (NAN: 72.686.387).

2. Errekurtsogileak adierazi du espedientea iraungirik eta preskribaturik dagoela.

Irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuak, zeinak Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legea garatzen baitu, abuztuaren 5eko 1772/1994 Errege Dekretuak emandako idazkeran, 205. artikuluan dioenez, zehapen prozedurak tramitatu eta ebazteko epea urtebetekoa izanen da prozedura hasten den egunetik hasita, eta epe horretan prozedura ebatzi ezean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 43. artikuluko 4. idatz-zatian xedatutakoa aplikatu behar da.

Epe hori aldatu egin da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 1992/30 Legea aldatu duen 4/1999 Legeak 42.2 artikuluan dakarren aldaketaren bidez, ondoko hau ezarri baitu: "2. Berariaz ematen diren ebazpenak jakinarazteko epea prozedura bakoitzari buruzko arauan ezarritakoa izanen da. Beti ere, gehienez sei hilekoa izanen da, baldin eta ez bada epe luzeagoa ezartzen lege mailako arauren batean edo Europako Erkidegoaren araudian. 3. Prozedurari buruzko arauak jakinarazpena egiteko eperik ezartzen ez badu, epea hiru hilekoa izanen da. Epe hori eta aurreko idatz-zatian aipatu diren epeak honela zenbatuko dira: a) Ofizioz hasten diren prozeduretan, prozedura hastea erabakitzen den egunetik hasita".

Garraioen arloko arau-hausteez ari gara eta horrelakoei aplikatu behar zaien zehapen prozedura Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Erregelamenduan arautzen da, laugarren kapituluan hain zuzen ere. Erregelamendu hori irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen eta gerora osorik aldatu zen abuztuaren 5eko 1772/1994 Errege Dekretuaren bitartez, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legera moldatzeko.

Erregelamendu horrek ez du aukerarik ematen, trafikoaren arloko zehapen-prozedura arautzen duenak bezala, salaketarekin espedienteari hasiera emateko; aitzitik, espedientearen hasiera geroratu egiten du, eta prozeduraren instruktoreari agintzen dio interesatuari gertaerak jakinaraz diezazkiola, bere burua defendatzeko behar duen informazio guztia erantsiz, eta hamabost eguneko epea eman diezaiola alegazioak aurkezteko eta frogak aurkeztu edo proposatzeko.

Beste alde batetik, 42.5.d) artikuluan ezarri da prozedura ebazteko eta ebazpena jakinarazteko legezko gehieneko epea eten egin daitekeela interesatuek proposaturiko froga teknikoak edo azterketa kontrajarriak edo erabakigarriak egin behar direnean, eta etenaldi hori emaitzak espedientean sartzeko behar den adina luzatuko dela.

Espediente honetan epea etenik egon zen 2001eko maiatzaren 23tik 2001eko irailaren 13ra bitartean, hau da, agente salatzaileari berrespen txostena egiteko agindu zitzaion egunetik (errekurtsogileak hala eskaturik, alegazio aldian) errekurtsogileak txostenaren aurkako alegazioak aurkeztu eta emaitzak espedientera bildu ziren egunera bitartean.

Beraz, hasiera eguna 2001eko otsailaren 23a izan zen; egun horretan eman zitzaion hasiera zehapen espedienteari eta egun hori ageri da salaketaren jakinarazpenean; eta zehapen ebazpena 2001eko azaroaren 22an jakinarazi zen. Bi egun horien artean, etenaldia kenduta, ez zen iragan legez ezarritako 6 hilabeteko epea.

Errekurtsogileak alegatu duen preskripzioari dagokionez hau esan behar da: Zerga, Administrazio eta Gizarte Neurriei buruzko abenduaren 30eko 42/1994 Legearen XI. xedapen gehigarriak indargabetu egin du Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legearen 145. artikulua, eta lurreko garraioak arautzen dituen legeriaren aurkako arau-hausteak preskribatzeko epeak eta baldintzak Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritakoak izanen direla xedatu du, salbu eta arau-hausteak arinak direnean, halakoetan preskripzio epea urtebetekoa izanen baita. Oraingoan urtebeteko epea da aplikagarria, eta inola ere ez da denbora hori iragan errekurtsogileak aipatu dituen prozesuko bi uneen artean.

Ildo horretan, Auzitegi Goreneko Administrazioarekiko Auzien Sailak, 1997ko urtarrilaren 20ko Epaian (zuzenbideko lehen eta hirugarren oinarriak) garbi adierazi du 16/1987 Legearen 145. artikulua isilbidez indarrik gabe utzi zuela Zerga, Administrazio eta Gizarte Neurriei buruzko abenduaren 30eko 42/1994 Legearen hamaikagarren xedapen gehigarriak. Izan ere, xedapen horren arabera, "lurreko garraioa arautzen duen legeriaren aurkako arau-hausteak preskribatzeko epeak eta baldintzak Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritakoak izanen dira, salbu eta arau-hausteak arinak direnean, halakoetan preskripzio epea urtebetekoa izanen baita". Lehenago ere, abuztuaren 5eko 1772/1994 Errege Dekretuak 30/1992 Legera jotzeko agindu zuen, Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Legearen Erregelamenduaren 203. artikulua aldatu eta 2. idatz-zatia honela berridatzi zuelarik: "Arau-hausteak eta zehapenak Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 132. artikuluan xedatutakoaren arabera preskribatuko dira, eta Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Legeak ezarritako epeetan".

Orobat, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailak, 1999ko otsailaren 22ko Epaian, azpimarratu egin zuen nola, Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Legearen Erregelamendua 1774/1994 Errege Dekretuaz aldatu zen bezalaxe, Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko 16/1987 Legea ere aldatu egin zen Zerga, Administrazio eta Gizarte Neurriei buruzko abenduaren 30eko 42/1994 Legearen hamaikagarren xedapen gehigarriaren bidez, hartan ondokoa adierazi baitzen: "lurreko garraioa arautzen duen legeriaren aurkako arau-hausteak Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritako epeetan eta baldintzekin preskribatuko dira, salbu eta arau-haustea arina denean, halakoetan preskripzio epea urtebetekoa izanen baita".

Gauza bera esan zuen Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailak 2001eko irailaren 28ko Epaian: "Baina preskripzio epea ez da hiru hilabetekoa, urtebetekoa baizik; izan ere, ulertu beharra dago 16/1987 Legearen 145.1 artikulua isilbidez derogaturik dagoela, 42/1994 Legearen 11. xedapen gehigarriaren ondorioz; azken horren arabera, lurreko garraioei buruzko legeetako arau-hauste eta zehapenak 30/1992 Legean ezarritako epe eta baldintzetan preskribatuko dira, salbu eta arau-hauste arinak direnean: halakoetan, preskripzio epea urtebetekoa izanen da (Auzitegi Nagusiaren 1997ko urtarrilaren 20ko Epaia).

Interpretazio horixe da Sailak erabili duena 1035/97 errekurtsoari buruz 2000ko ekainaren 26an emaniko epaia eta gero; izan ere, aurreko epaietan, errekurtsogileak aipatu duen bezala, 16/1987 Legearen 145.1 artikuluaren indarrari eutsi baitzitzaion, aipaturiko xedapen gehigarria gorabehera".

Beraz, aplikatu beharreko epea ez da hiru hilabetekoa, urtebetekoa baizik, eta epe hori ez da iragan aztertzen ari garen prozeduran.

3. Zehapenaren oinarri izan diren gertaerak ez dira gezurtatu. Beraz, bidezkoa da errekurtsoa ezestea eta aurkatutako ebazpenari eustea.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak proposaturik, ondokoa

ERABAKI DU:

1. Ezetsi egin da Javier Marquínez Llano jaunak, Yosein, S.L.ren izenean, Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren azaroaren 7ko 3945/2001 Zehapen Ebazpenaren kontra gora jotzeko jarri duen errekurtsoa.

2. Garraio Zerbitzuari eta alderdi interesatuari erabaki honen berri emanen zaie, eta interesatuari jakinaraziko zaio ezen erabaki honek administrazio-bidea agortu duela eta haren kontra Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal duela Nafarroako Auzitegi Nagusian, jurisdikzio horretako sailean, bi hileko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, indarra duten legezko xedapenekin bat etorriz.

Iruñean, bi mila eta biko urriaren hogeita batean._Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria. Nafarroako Gobernuko idazkaria, Rafael Gurrea Induráin.

Zehapen espedientearen ebazpena

Cecilia Salinas Larumbe andreak Navarconsa, S.A.L.ren izenean 2001eko urriaren 25ean aurkeztu zuen gora jotzeko errekurtsoa aztertu da. Errekurtsoan aurka egiten zaio Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren irailaren 17ko 3208/2001 zehapen ebazpenari; horren bidez 1.388,34 euroko isuna ezarri zen, Trafikoko Guardia Zibilak 2001eko urtarrilaren 31n NA-4309-AV ibilgailuari A-15 errepideko 85,600 kilometroan egindako salaketaren ondorioz. Salaketaren zioa honakoa da: ibilgailuan behar bezala egokitu gabeko lur zama galtzadara erori zen 100 metro inguruko tartean eta pertsonen segurtasuna arriskuan egon zen.

Egitezko aurrekariak:

1. 2001eko ekainaren 12an Navarconsa, S.A.L.ri jakinarazi zitzaion NA01310/01 zehapen espedientea ireki zitzaiola, Trafikoko Guardia Zibilak 2001eko urtarrilaren 31n NA-4309-AV ibilgailuari A-15 errepideko 85,600 kilometroan egin zion salaketaren ondorioz. Salaketaren zioa honakoa da: ibilgailuan behar bezala egokitu gabeko lur zama galtzadara erori zen 100 metro inguruko tartean eta pertsonen segurtasuna arriskuan egon zen.

2. 2001eko ekainaren 29an interesatuak alegazioak aurkeztu zituen.

3. 2001eko irailaren 10ean, Garraio Zerbitzuko ikuskatzaileak txostena eman zuen. Hartan adierazi zuenez, salatutako gertaera argitzeko beharrezko jarduketak eginda, eta, halaber, interesatuak 2001eko ekainaren 29an aurkeztu zituen alegazioak aztertu ondotik, bidezkotzat jotzen zuen zehapena berrestea, ondoko inguruabar hauek kontuan izanik: gertaera ez zen gezurtatu, aitzitik, alegaziogileak berak aitortu zuen, ezusteko eta halabeharrezko gertaera izan zela argudiatzean, bere jokaera bidezkotu eta erantzukizunik ez izateko zio gisa. Horrez gain, esan beharra dago gertaera ezinbestekoa izan dela alegatzen duenak nahikoa frogatu behar duela izaera hori, eta Administrazioak ez duela besterik egin behar gertaera, egilea eta arau juridikoaren urratzea egiaztatu baino. Hala, bada, Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiak, irailaren 17ko 3208/2001 zehapen ebazpenaren bidez, zehapen prozedura bukatutzat jo zuen eta Navarconsa, S.A.L.ri 1.388,34 euroko zehapena ezarri zion.

4. 2001eko urriaren 25ean, Cecilia Salinas Larumbe andreak, Navarconsa, S.A.L.ren izenean, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen, eta hartan adierazi zuen salatutakoa ez zela egia. Materiala galtzadara erori zela bai, baina ustekabean, errepidearen egoera txarraren ondorioz. Gertaera ezin zela arau-hauste oso larritzat jo, zama ez baitzegoen gaizki kokatuta.

Zuzenbideko oinarriak:

1. Errekurtsogileak dio salatutakoa ez dela egia.

16/1987 Legearen 140.b) artikuluaren arabera, zerbitzuak egiten ari direlarik pertsonen segurtasunerako arrisku larria eta agerikoa sortzeko moduan jardutea arau-hauste oso larria da.

Kasu honetan, lur zama erabilgarria ibilgailuan behar bezala egokitu gabe garraiatu zen eta ondorioz lurra 100 metro inguruko galtzada tartean erori zen, pertsonen segurtasuna kolokan jarriz.

Hori dela eta, gogoan izan behar dugu auzitegiek errugabetasun-usteaz egin duten interpretazioa: agintaritzaren agenteek salaketa jarriz gero errugabetasun-ustea ezereztu egiten da, salbu eta salatutakoa ez dela egia frogatzen denean, eta, esan beharrik ez dago, salatutako gertaerak ukatzen dituenak aurkeztu behar du salaketaren kontrako froga. Agenteak salatutako gertaera frogatzeko bildu zituen elementu guztiak jaso zituen salaketa-orrian. (Errioxako Auzitegi Nagusiaren 1996ko martxoaren 9ko Epaia, zuzenbideko seigarren oinarria).

Ildo beretik doa irailaren 14ko Epaian Auzitegi Gorenak adierazi zuena: "gertaera bati buruzko salaketa zerbitzuaren ardura duen agintaritzaren agente batek egiten duenean, administrazio organoen eta haien agenteen egiteko guztietan egiazkotasun eta legezkotasun ustea dago, eta printzipio hori bete eta defendatu egin behar da, administrazio-egintzen eraginkortasunaren funtsezko bermea delako; hala ere, errugabetasun ustearen konstituzio-printzipioaren indarrez, hori ez da arrazoia izanen agenteek egindako salaketak ukiezinak izateko, salaketak gezurtatu egin daitezkeelako kontrako froga egokien bidez...". Oinarri hori legez bildu da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko abenduaren 26ko 30/1992 Legearen 137.3 artikuluan: "Agintarien izaera aintzatetsita duten funtzionarioek egiaztatzen dituzten gertaerek, legezko betekizunak betez dokumentu publikoan formalizatzen badira, frogen balioa dute, interesatuek beren eskubideak defendatzeko aurkezten ahal dituzten frogen kalterik gabe".

Errekurtso honetako espedientean, errugabetasun-ustea indargabeturik geratu da, errekurtsogileak aitortu egin baitu gertaera, errepidearen egoera txarraren ondorioz ustekabean gertatutako ezbeharra izan zela baieztatu badu ere.

2. Aitortu egin du lurra galtzada gainera erori zitzaiola, baina errepidearen egoera txarrari egotzi dio errua.

1211/1990 Errege Dekretuak, Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Erregelamendua onetsi zuenak, 194.2 artikuluan honela dio: "erregelamendu honetan aurreikusitako erantzukizuna ez da sortuko egintzak edo ez-egiteak ezinbestean, halabeharrez edo besteren esku-hartze saihestezin eta erabakigarriaren ondorioz gertatzen direnean; inguruabar horiek ofizioz aintzat hartzen ez badira, alegatzen dituenak berak frogatu beharko ditu".

Horren haritik aipatzekoa da Auzitegi Gorenaren 1986ko maiatzaren 23ko Epaia. Honakoak jotzen ditu halabeharrezko kasutzat: "aurreikusteko modukoak izanik ere, saihestu, gainditu eta eutsi ezinekoak diren gertaerak, betiere haiek eragiten dituen kausa subjektuaren borondatearekin inolako lotura edo zerikusirik ez duenean".

Horren arabera, salatutako gertaerarekin batera ez ziren gertatu errekurtsogilea erantzukizunez gabetzeko behar diren inguruabarrak, eta errekurtsogileak ez du inolako frogarik ekarri horrelakorik gertatu dela egiaztatzeko.

Beraz, ez dago ez halabeharrezko kasurik, ez ezinbesteko egoerarik, ez besteren esku-hartze erabakigarri eta saihestezinik, baina horrelako inguruabarren bat behar litzateke errekurtsogilea erantzukizunez gabetu ahal izateko.

3. Errekurtsogileak adierazi du arau-haustea ezin dela oso larritzat jo, zama ez zegoelako gaizki kokatuta.

Errekurtsogileari egotzi zaion egintza 16/1987 Legearen 140.b) artikuluaren eta 1211/1990 Errege Dekretuaren 197.b) artikuluaren kontrako arau-haustea da, eta oso larritzat jo da, 16/1987 Legearen 143.1 artikulari eta 1211/1990 Errege Dekretuaz onetsitako Erregelamenduaren 201.1 artikuluari jarraikiz.

Horrelako arau-hausteengatik 1.382,33 eta 2.764,66 euro bitarteko isuna ezartzen ahal da.

Oraingoan 1.388,34 euroko isuna jarri da; beraz, beheko tartean graduatu da, proportzionaltasun printzipioari loturik.

4. Zehapenaren oinarri izan diren gertaerak ez dira gezurtatu. Beraz, bidezkoa da errekurtsoa ezestea eta aurkatutako ebazpenari eustea.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak proposaturik, ondokoa

ERABAKI DU:

1. Ezetsi egin da Cecilia Salinas Larumbe andreak, Navarconsa, S.A.L.ren izenean, Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren irailaren 17ko 3208/2001 Zehapen Ebazpenaren kontra gora jotzeko jarri duen errekurtsoa.

2. Garraio Zerbitzuari eta alderdi interesatuari erabaki honen berri emanen zaie, eta interesatuari jakinaraziko zaio ezen erabaki honek administrazio-bidea agortu duela eta haren kontra Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal duela Nafarroako Auzitegi Nagusian, jurisdikzio horretako sailean, bi hileko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, indarra duten legezko xedapenekin bat etorriz.

Iruñean, bi mila eta biko uztailaren hogeita bian._Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria. Nafarroako Gobernuko idazkaria, Rafael Gurrea Induráin.

Zehapen espedientearen ebazpena

Transavalon, S.L.k Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren uztailaren 23ko 2716/2001 Zehapen Ebazpenaren aurka 2001eko irailaren 7an jarri zuen gora jotzeko errekurtsoa aztertu da. Ebazpen horren bidez 30,05 euroko isuna ezarri zen, Nafarroako Foruzaingoak 2001eko otsailaren 8an BI-1543-CS ibilgailuari A-15 errepideko 102,000 kilometroan eginiko salaketaren ondorioz. Salaketaren zioa ibilgailuan txartelik ez edukitzea da.

Egitezko aurrekariak:

1. 2001eko maiatzaren 22an Transavalon, S.L.ri jakinarazi zitzaion NA 1438/01 zehapen espedientea ireki zitzaiola, Nafarroako Foruzaingoak 2001eko otsailaren 8an BI-1543-CS ibilgailuari A-15 errepideko 102,000 kilometroan eginiko salaketaren ondorioz. Salaketaren zioa ibilgailuan txartelik ez edukitzea da.

2. Jakinarazpen horretan adierazi zitzaion 15 egun balioduneko epea zuela egokitzat jotzen zituen alegazioak eta frogak aurkezteko.

Epe horretan ez zuen alegaziorik aurkeztu, ezta arau-haustea gezurtatzeko frogarik ere.

3. 2001eko ekainaren 27an Garraio Zerbitzuko instruktoreak txostena eman zuen. Bertan adierazi zuenez, salatutako gertaera argitzeko beharrezko jarduketak egin ondotik, bidezkotzat jo zuen espedientearen ebazpena proposatzea eta arau-haustea arintzat kalifikatzea, 16/1987 Legearen 142.b) artikuluan eta 1211/1990 Erregelamenduaren 199.b) artikuluan ezarritakoari jarraituz, eta 30,05 euroko zehapena proposatu zuen. Geroago, Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiak, uztailaren 23ko 2716/2001 Zehapen Ebazpenaren bidez, zehapen-prozedura bukatutzat jo zuen eta Transavalon, S.L.ri 30,05 euroko isuna ezarri zion.

4. 2001eko irailaren 7an, Transavalon, S.L.k gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen. Hartan ukatu egin zituen gertaerak eta errugabetasun-ustearen printzipioa urratua zela alegatu zuen.

Zuzenbideko oinarriak:

1. Errekurtsogileak ukatu egin ditu gertaerak eta errugabetasun-ustea urratu dela alegatu du.

1990eko irailaren 14ko Epaian Auzitegi Gorenak adierazi zuenez, "gertaera bati buruzko salaketa zerbitzuaren ardura duen agintaritzaren agente batek egiten duenean, administrazio organoen eta haien agenteen egiteko guztietan egiazkotasun eta legezkotasun ustea dago, eta printzipio hori bete eta defendatu egin behar da, administrazio-egintzen eraginkortasunaren funtsezko bermea delako; hala ere, errugabetasun ustearen konstituzio-printzipioaren indarrez, hori ez da arrazoia izanen agenteek egindako salaketak ukiezinak izateko, salaketak gezurtatu egin daitezkeelako kontrako froga egokien bidez...". Oinarri hori legez bildu da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko abenduaren 26ko 30/1992 Legearen 137.3 artikuluan: "Agintarien izaera aintzatetsita duten funtzionarioek egiaztatzen dituzten gertaerek, legezko betekizunak betez dokumentu publikoan formalizatzen badira, frogen balioa dute, interesatuek beren eskubideak defendatzeko aurkezten ahal dituzten frogen kalterik gabe".

Manu horrek iuris tantum ustea ezartzen du, hau da, kontrako froga onartzen duena. Hala ere, errekurtsogileak ez du halako frogarik proposatu. Legez ezarritako epean ez zuen aurkeztu ez alegaziorik ez inolako frogarik.

Konstituzioko errugabetasun-ustea dela eta, Administrazioak gutxieneko jarduera egin behar du salatutako gertaera frogatzeko, baina administratuek ezin dute printzipio horren babesera jo gertaerak besterik gabe ukatzeko, zeren beraiek ere froga-jarduera egin behar baitute.

2. Errekurtsogileak alegatu du salatzailearen berrespen txostenik ez dela bidali.

Irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuak, Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Legearen Erregelamendua onetsi zuenak, 211. artikuluan dioenez, "Salatuak aurkako alegazioak aurkezten baditu, salatzaileari helaraziko zaizkio, salbu eta salatuaren desadostasunaren oinarri bakarra gertaeren kalifikazioaren oinarri den xedapenaren ilegaltasuna denean, eta salatzaileari hamabost eguneko epea emanen zaio alegazioei erantzuteko, eta ohartaraziko zaio ezen, hori egiten ez badu, jarduketek bidezko eran jarraitzen ahalko dutela".

Kasu honetan, administrazio espedientean ikusi dugunez, errekurtsogileak ez zuen inolako alegaziorik aurkeztu eta ez zuen arau-haustearen kontrako frogarik ere proposatu. Beraz, ezin da esan salatzailearen berrespen txostenik ez bidaltzeagatik prozedura deuseztatu zenik, ezta errekurtsogileari bere burua defendatzea galarazi zitzaionik ere.

3. Errekurtsogilearen iritziz, ezarritako zehapenak proportzionaltasunaren printzipioa urratzen du.

Errekurtsogileari egotzi zaion egintza 16/1987 Legearen 142.b) artikuluaren eta 1211/1990 Errege Dekretuaren 199.b) artikuluaren kontrako arau-haustea da, eta arintzat jo da, Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Legearen 143.1 artikuluari eta Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Erregelamenduaren 201.1 artikuluari jarraikiz.

Horrelako arau-hausteen egileak zehatzeko, ohartarazpena edota 276,47 euro arteko isuna ezartzen ahal zaie.

Oraingoan 30,05 euroko isuna ezarri da, behereneko tarteko zehapena. Hartara, zehapena ez da inola ere neurriz gainekoa.

4. Zehapenaren oinarri izan diren gertaerak ez dira gezurtatu. Beraz, bidezkoa da errekurtsoa ezestea eta aurkatutako ebazpenari eustea.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak proposaturik, ondokoa

ERABAKI DU:

1. Ezetsi egin da Transavalon, S.L.k Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren uztailaren 23ko 2716/2001 Zehapen Ebazpenaren kontra gora jotzeko jarri duen errekurtsoa.

2. Garraio Zerbitzuari eta alderdi interesatuari erabaki honen berri emanen zaie, eta interesatuari jakinaraziko zaio ezen erabaki honek administrazio-bidea agortu duela eta haren kontra Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal duela Nafarroako Auzitegi Nagusian, jurisdikzio horretako sailean, bi hileko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, indarra duten legezko xedapenekin bat etorriz.

Iruñean, bi mila eta biko uztailaren bian.__Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria. Nafarroako Gobernuko idazkaria, Rafael Gurrea Induráin.

Zehapen espedientearen ebazpena

Carmelo Hernández jaunak Villar S. A. eta Hernández F. J.C.ren izenean 2001eko urriaren 29an aurkeztu zuen gora jotzeko errekurtsoa aztertu da. Errekurtsoan aurka egiten zaio Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren irailaren 14ko 3066/2001 zehapen ebazpenari; horren bidez 90,15 euroko isuna ezarri zen, Trafikoko Guardia Zibilak 2001eko apirilaren 3an NA-6339-AV ibilgailuari N-121 errepideko 38,500 kilometroan egindako salaketaren ondorioz. Salaketaren zioa honakoa da: Erriberritik Tafallara erremintak zeramatzan ibilgailuak garraioaren ezaugarri guztiak falta zituen.

Egitezko aurrekariak:

1. 2001eko ekainaren 22an Villar S. A. eta Hernández F. J.C.ri jakinarazi zitzaien NA02343/01 zehapen espedientea ireki zitzaiela, Trafikoko Guardia Zibilak 2001eko apirilaren 3an NA-6339-AV ibilgailuari N-121 errepideko 38,500 kilometroan egindako salaketaren ondorioz. Salaketaren zioa honakoa da: Erriberritik Tafallara erremintak zeramatzan ibilgailuak garraioaren ezaugarri guztiak falta zituen.

Jakinarazpen horretan adierazi zitzaien 15 egun balioduneko epea zutela egokitzat jotzen zituzten alegazioak eta frogak aurkezteko.

Epe horretan ez zuten alegaziorik aurkeztu, ezta arau-haustea gezurtatzeko frogarik proposatu ere.

2. 2001eko abuztuaren 21ean Garraio Zerbitzuko instruktoreak txostena eman zuen. Bertan adierazi zuenez, bidezkotzat jo zuen zehapena berrestea, interesatuak ez baitzuen ez alegaziorik ez frogarik aurkeztu horretarako legez ezarritako epean. Gerora, Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiak, irailaren 14ko 3066/2001 Zehapen Ebazpenaren bidez, zehapen-prozedura bukatutzat jo zuen eta Villar S. A. eta Hernández F. J.C.ri 90,15 euroko zehapena ezarri zien.

Ebazpen hori 2001eko irailaren 26an jakinarazi zitzaion errekurtsogileari.

3. 2001eko urriaren 29an, Carmelo Hernández jaunak, Villar S. A. eta Hernández F. J.C.ren izenean, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen.

Zuzenbideko oinarriak:

Bakarra._Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren irailaren 14ko 3066/2001 Zehapen Ebazpena 2001eko irailaren 26an jakinarazi zitzaion errekurtsogileari.

Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 47. artikuluak dioenez, lege horretan eta gainerako legeetan ezarritako terminoak eta epeak bete beharrekoak dira gaiak tramitatzeko eskumena duten administrazio publikoetako agintari eta langileentzat, eta bai interesatuentzat ere.

30/1992 Legeko 115. artikuluak dio hilabetekoa izanen dela gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko epea, egintza berariazkoa bada.

Arau horren 48.2 artikuluak dioenez, epea hilabeteka ezartzen bada, hilabeteak kasuan kasuko egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita kontatuko dira, edo, bestela, Administrazioaren isiltasunaren bidezko baiespen edo ezespena gertatu eta biharamunetik hasita. Horrenbestez, errekurtsoa aurkezteko azken eguna, oraingoan, 2001eko urriaren 26a izan zen.

Errekurtsoa 2001eko urriaren 29an aurkeztu zen, arauetan ezarritako epetik kanpo, eta horregatik bidezkoa da hura ez onartzea.

Horri buruz, Auzitegi Gorenak bere epaietan behin eta berriz adierazi du (Auzitegi Goreneko 1. Sailaren 1988ko abenduaren 23ko Epaia, zuzenbideko 3. oinarria) prozesuetako termino guztiak iraungipenekoak direla eta ez preskripziokoak.

Prozesuari dagozkion manuek, behin eta berriz bai Konstituzio Auzitegiak _urriaren 31ko 202/1988 Epaia_ bai Auzitegi Gorenak _1993ko martxoaren 18koa eta 30ekoa_ emandako doktrinaren arabera, izaera publikoa dute, eta haiei buruzko interpretazioak ezin du legez ezarritako baliabideetara jotzeko eskubidea murriztu. Beraz, ezin da ondorioztatu epeak arbitrarioki luzatzen ahal direnik, ez eta alderdiek borondatez ezar ditzaketenik ere (Konstituzio Auzitegiaren urtarrilaren 16ko 1/1989 Epaia). Maiz gertatu izan da Konstituzio Auzitegiak babes errekurtsoa ez onartzea Konstituzio Auzitegiari buruzko Lege Organikoaren 44.2 artikuluan ezarritako hogei eguneko epea bukatu eta biharamunean aurkeztua izateagatik (beste askoren artean, 206/1985 eta 230/1990 autoak).

Azaldutakoa dela eta, gora jotzeko errekurtso hau ezin da onartu, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 115. artikuluan ezarritako hilabeteko epeaz kanpo aurkeztu zelako.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak proposaturik, ondokoa

ERABAKI DU:

1. Ez onartzea Carmelo Hernández jaunak Villar S. A. eta Hernández F. J.C.ren izenean aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa, Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren irailaren 14ko 3066/2001 Zehapen Ebazpenaren aurkakoa.

2. Garraio Zerbitzuari eta alderdi interesatuari erabaki honen berri emanen zaie, eta interesatuari jakinaraziko zaio ezen erabaki honek administrazio-bidea agortu duela eta haren kontra Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal duela Nafarroako Auzitegi Nagusian, jurisdikzio horretako sailean, bi hileko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, indarra duten legezko xedapenekin bat etorriz.

Iruñean, bi mila eta biko abuztuaren bostean._Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria. Nafarroako Gobernuko idazkaria, Rafael Gurrea Induráin.

Zehapen espedientearen ebazpena

Carmen Ontoria Pérez andreak Autocares Ibargoiti, S.L.ren izenean 2001eko abenduaren 28an aurkeztu zuen gora jotzeko errekurtsoa aztertu da. Errekurtsoan aurka egiten zaio Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren azaroaren 21eko 4275/2001 zehapen ebazpenari; horren bidez 601,01 euroko isuna ezarri zen, Trafikoko Guardia Zibilak 2001eko martxoaren 13an NA-9600-AG ibilgailuari egindako salaketaren ondorioz. Salaketaren zioa honakoa da: ibilgailuko gidariak ez zituen aurkeztu orduko asteko diagrama-diskoak, ezta gidatzen aritu zen aurreko asteko azken diskoa ere.

Egitezko aurrekariak:

1. 2001eko uztailaren 2an Autocares Ibargoiti, S.L.ri jakinarazi zitzaion NA02524/01 zehapen espedientea ireki zitzaiola, Trafikoko Guardia Zibilak 2001eko martxoaren 13an NA-9600-AG ibilgailuari egindako salaketaren ondorioz. Salaketaren zioa honakoa da: ibilgailuko gidariak ez zituen aurkeztu orduko asteko diagrama-diskoak, ezta gidatzen aritu zen aurreko asteko azken diskoa ere.

2. 2001eko abuztuaren 8an interesatuak alegazioak aurkeztu zituen.

3. 2001eko azaroaren 8an Garraio Zerbitzuko instruktoreak txostena eman zuen. Hartan adierazi zuenez, salatutako gertaera argitzeko beharrezko jarduketak eginda, eta, halaber, interesatuak 2001eko abuztuaren 8an aurkeztu zituen alegazioak aztertu ondotik, bidezkotzat jotzen zuen zehapena berrestea, ondoko inguruabar hauek kontuan izanik: LGALren 145. artikulua derogaturik dago 42/1994 Legearen hamaikagarren xedapen gehigarriaren indarrez, zeinean xedatu den preskripzio epeak 30/1992 Legearen 132. artikuluan ezarritakoak izanen direla, salbu eta arau-haustea arina denean, halakoetan epea urtebetekoa baita; esan behar da, mamiari dagokionez, diskoak ikuskapenaren unean aurkeztu ez baziren ere, gutxienez urtebetean gorderik eduki behar direla. Geroago, Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiak, azaroaren 21eko 4275/2001 zehapen ebazpenaren bidez, zehapen prozedura bukatutzat jo zuen eta Autocares Ibargoiti, S.L.ri 601,01 euroko zehapena ezarri zion.

4. 2001eko abenduaren 28an, Carmen Ontoria Pérez andreak, Autocares Ibargoiti, S.L.ren izenean, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen. Hartan adierazi zuen arau-haustea preskribatua zela. Prozedura iraungia zela. Ez zitzaiola helarazi ebazpen proposamena. Proportzionaltasun printzipioa urratu zela. Behar adinako frogarik ez zegoela.

Zuzenbideko oinarriak:

1. Zerga, Administrazio eta Gizarte Neurriei buruzko abenduaren 30eko 42/1994 Legearen XI. xedapen gehigarriak indargabetu egin du Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legearen 145. artikulua, eta lurreko garraioak arautzen dituen legeriaren aurkako arau-hausteak preskribatzeko epeak eta baldintzak Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritakoak izanen direla xedatu du, salbu eta arau-hausteak arinak direnean, halakoetan preskripzio epea urtebetekoa izanen baita.

Ildo horretan, Auzitegi Goreneko Administrazioarekiko Auzien Sailak, 1997ko urtarrilaren 20ko Epaian (zuzenbideko lehen eta hirugarren oinarriak) garbi adierazi du 16/1987 Legearen 145. artikulua isilbidez indarrik gabe utzi zuela Zerga, Administrazio eta Gizarte Neurriei buruzko abenduaren 30eko 42/1994 Legearen hamaikagarren xedapen gehigarriak. Izan ere, xedapen horren arabera, "lurreko garraioa arautzen duen legeriaren aurkako arau-hausteak preskribatzeko epeak eta baldintzak Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritakoak izanen dira, salbu eta arau-hausteak arinak direnean, halakoetan preskripzio epea urtebetekoa izanen baita". Lehenago ere, abuztuaren 5eko 1772/1994 Errege Dekretuak 30/1992 Legera jotzeko agindu zuen, Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Legearen Erregelamenduaren 203. artikulua aldatu eta 2. idatz-zatia honela berridatzi zuelarik: "Arau-hausteak eta zehapenak Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 132. artikuluan xedatutakoaren arabera preskribatuko dira, eta Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Legeak ezarritako epeetan".

Orobat, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailak, 1999ko otsailaren 22ko Epaian, azpimarratu egin zuen nola, Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Legearen Erregelamendua 1774/1994 Errege Dekretuaz aldatu zen bezalaxe, Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko 16/1987 Legea ere aldatu egin zen Zerga, Administrazio eta Gizarte Neurriei buruzko abenduaren 30eko 42/1994 Legearen hamaikagarren xedapen gehigarriaren bidez, hartan ondokoa adierazi baitzen: "lurreko garraioa arautzen duen legeriaren aurkako arau-hausteak Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritako epeetan eta baldintzekin preskribatuko dira, salbu eta arau-haustea arina denean, halakoetan preskripzio epea urtebetekoa izanen baita".

Gauza bera esan zuen Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailak 2001eko irailaren 28ko Epaian: "Baina preskripzio epea ez da hiru hilabetekoa, urtebetekoa baizik; izan ere, ulertu beharra dago 16/1987 Legearen 145.1 artikulua isilbidez derogaturik dagoela, 42/1994 Legearen 11. xedapen gehigarriaren ondorioz; azken horren arabera, lurreko garraioei buruzko legeetako arau-hauste eta zehapenak 30/1992 Legean ezarritako epe eta baldintzetan preskribatuko dira, salbu eta arau-hauste arinak direnean: halakoetan, preskripzio epea urtebetekoa izanen da (Auzitegi Nagusiaren 1997ko urtarrilaren 20ko Epaia).

Interpretazio horixe da Sailak erabili duena 1035/97 errekurtsoari buruz 2000ko ekainaren 26an emaniko epaia eta gero; izan ere, aurreko epaietan, errekurtsogileak aipatu duen bezala, 16/1987 Legearen 145.1 artikuluaren indarrari eutsi baitzitzaion, aipaturiko xedapen gehigarria gorabehera".

Beraz, aplikatu beharreko epea ez da hiru hilabetekoa, bi urtekoa baizik, eta epe hori ez da iragan aztertzen ari garen prozeduran.

2. Errekurtsogileak dio prozedura iraungia dela.

Irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuak, zeinak Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legea garatzen baitu, abuztuaren 5eko 1772/1994 Errege Dekretuak emandako idazkeran, 205. artikuluan dioenez, zehapen prozedurak tramitatu eta ebazteko epea urtebetekoa izanen da prozedura hasten den egunetik hasita, eta epe horretan prozedura ebatzi ezean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 43. artikuluko 4. idatz-zatian xedatutakoa aplikatu behar da.

Epe hori aldatu egin da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 1992/30 Legea aldatu duen 4/1999 Legeak 42.2 artikuluan dakarren aldaketaren bidez, ondoko hau ezarri baitu: "2. Berariaz ematen diren ebazpenak jakinarazteko epea prozedura bakoitzari buruzko arauan ezarritakoa izanen da. Beti ere, gehienez sei hilekoa izanen da, baldin eta ez bada epe luzeagoa ezartzen lege mailako arauren batean edo Europako Erkidegoaren araudian. 3. Prozedurari buruzko arauak jakinarazpena egiteko eperik ezartzen ez badu, epea hiru hilekoa izanen da. Epe hori eta aurreko idatz-zatian aipatu diren epeak honela zenbatuko dira: a) Ofizioz hasten diren prozeduretan, prozedura hastea erabakitzen den egunetik hasita".

Garraioen arloko arau-hausteez ari gara eta horrelakoei aplikatu behar zaien zehapen prozedura Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Erregelamenduan arautzen da, laugarren kapituluan hain zuzen ere. Erregelamendu hori irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen eta gerora osorik aldatu zen abuztuaren 5eko 1772/1994 Errege Dekretuaren bitartez, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legera moldatzeko.

Erregelamendu horrek ez du aukerarik ematen, trafikoaren arloko zehapen-prozedura arautzen duenak bezala, salaketarekin espedienteari hasiera emateko; aitzitik, espedientearen hasiera geroratu egiten du, eta prozeduraren instruktoreari agintzen dio interesatuari gertaerak jakinaraz diezazkiola, bere burua defendatzeko behar duen informazio guztia erantsiz, eta hamabost eguneko epea eman diezaiola alegazioak aurkezteko eta frogak aurkeztu edo proposatzeko.

Espedientea hasteko erabakia 2001eko ekainaren 19an hartu zen. Egun horretan hasi zen zehapen-espedientea eta horixe azaltzen da salaketaren jakinarazpenean. Zehapen-ebazpena 2001eko abenduaren 5ean jakinarazi zen. Beraz, ez zen iragan legez ezarritako 6 hilabeteko epea.

3. Ebazpen proposamena jakinarazi ez izanari buruz hauxe esan behar da: garraioen arloko arau-hausteei aplikatu behar zaien zehapen prozedura Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Erregelamenduan arautzen da, laugarren kapituluan hain zuzen ere. Erregelamendu hori irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen eta gerora osorik aldatu zen abuztuaren 5eko 1772/1994 Errege Dekretuaren bitartez, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legera moldatzeko.

Erregelamendu horrek 212. artikuluan dioenez, behin prozeduraren instrukzioa buruturik eta interesatua entzun ondoren (salbu eta interesatua entzun beharrik ez dagoenean, 30/1992 Legearen 84. artikuluaren arabera), egoki den organoak ebazpen-proposamena igorriko dio zehapena ezartzeko eskumena duen organoari.

Hortaz, manu horren arabera, ebazpen-proposamena ez zaio interesatuari igorri behar, baizik eta interesatua entzun ondoren bete behar den tramitea da. Kasu honetan, gainera, ez zegoen interesatua entzuteko tramitea berariaz egin beharrik ere, interesatuak jadanik ezagutzen zuelako espedientearen edukia oso-osorik, aurkatutako ebazpenaren bidez gero berretsi zen zehapen-proposamena ere barne zela.

Horri buruz, Auzitegi Gorenak ondokoa esan du 1999ko ekainaren 22ko Epaian: "1999ko maiatzaren 25eko eta 16ko epaietan, sala honek, honen antzeko kasuetan, hurrengoa ebatzi du: Esan daiteke salaketari buruz informatua izateko eskubidea, Konstituzioaren 24.2 artikuluan oinarrizko eskubide gisa bermatuta dagoena, zehatzeko administrazio-prozeduran, ebazpen proposamena jakinaraziz bete ohi dela normalean; izan ere, ebazpenean jasota dago interesatuari egozten zaion erantzukizunari buruzko iritzi-adierazpen zehatza, gutxienez ere ondokoak azaltzen dituena: antzeman den jokaera arau-hauslearen definizioa eta hari dagokion arau-hauste mota, eta ondorioz ezarri beharreko zigorra. Aparteko kasuetan tramite horrek ez du zertan nahitaezkoa izan, aipaturiko oinarrizko eskubidea betetzearen ikuspuntutik, aurreko tramite batean iritzi-adierazpen zehatza jakinarazi baldin bazen."

Oraingoan, lehen esan dugunez, salaketa jakinarazi egin da, eta Administrazioak arau-haustea sailkatzeko oinarritzat hartu dituen manuak aipatu egin dira; errekurtsogileak sailkapenari buruz egokitzat jotzen zituen alegazioak egiteko aukera izan du eta egin ere egin ditu alegazioak, legez ezarritako epean, baina alegaziook ez dute ezertan ere aldarazi hasierako salaketaren edukia. Ez da beharrezkoa izan jarduketa gehiago egitea, ezta interesatua entzutea ere, jarduketa horien balizko baloraziorako.

4. Proportzionaltasun printzipioaren urratzea dela eta, kontuan hartu behar da salatutako egintza Europako Ekonomi Erkidegoaren 3821/1985 Erregelamenduko 15. artikuluaren eta 16/1987 Legeko 141.q) artikuluaren kontrako arau-haustea dela, eta larritzat kalifikatu dela, Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Legeko 143.1 artikuluan eta haren Erregelamenduko 201.1 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

Horrelako arau-hausteengatik 276,47 eta 1.382,33 euro bitarteko isuna ezartzen ahal da.

Oraingoan, ez astungarririk ez aringarririk ez dagoela ikusirik, 601,01 euroko isuna ezarri da. Aplikatu beharreko arauan ageri diren zehapenen artean, erdiko tartekoa hautatu da, aurkeztu gabe utzi ziren diskoen kopurua kontuan izanik.

5. Errekurtsogileak agente salatzailearen txostena eskatu du, Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Erregelamenduaren 211. artikuluari helduz.

Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Erregelamenduaren 211. artikuluaren arabera, Nafarroako Auzitegi Nagusiak 1996. urteko 53, 54 eta 55. epaietan ulertu duen moduan behintzat, agente salatzaileari txostena eskatu behar zaio baldin eta txosten hori beharrezkoa bada gertaerak frogatzeko, baina kasu honetan ez da beharrezkoa izan, egotzitako arau-haustea nahikoa egiaztatu baitzen, salaketaren egunean aurkeztu behar zituen diskoak falta zirela ikusi zenean.

Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailak honakoa adierazi zuen 2002ko martxoaren 27ko Epaian: "Irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuak, Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Legearen Erregelamendua onetsi zuenak, 211. artikuluko lehen paragrafoan dioenez, salatuak aurkako alegazioak aurkeztuz gero salatzaileari helaraziko zaizkio, salbu eta salatuaren desadostasunaren oinarri bakarra gertaeren kalifikazioaren oinarri den xedapenaren ilegaltasuna denean, eta salatzaileari hamabost eguneko epea emanen zaio alegazioei erantzuteko, eta ohartaraziko zaio ezen, hori egiten ez badu, jarduketek bidezko eran jarraitzen ahalko dutela. Horrelako alegazioak herritarren salaketen ondorioz hasitako prozeduretan egiten direnean, berriz, salatzaileari frogak ere eskatuko zaizkio, salatuak ukatzen dituen gertaerak egiaztatzeko. Bada, kasu honetan halako berrespenaren beharrik ez da egon, zeren, alde batetik, demandatzaileak ez du besterik egin gertaerak goitik behera ukatu baino, bere jarrerari eusteko inolako arrazoibide edo argudiorik eman gabe; eta bestetik, demandatzaileak alegazio-idazkian zenbait balorazio juridiko erantsi ditu, salatzailearen irizpen-eremua gainditzen dutenak; hori guztia dela eta, kasu honetan halako berrespena inondik inora ez da izan beharrezkoa.

Beste alde batetik, eta aurrekoa gorabehera, tramitea ez egiteak, prozedurako irregulartasuna izanik ere, kasu honetan ez dio inolako babes gabezia materialik sorrarazi demandatzaileari. Horregatik, egintza deuseztatzeko kausarik antzemanen balitz, indarrik gabe geratuko litzateke. Gainera, LGAEk honakoa dio: "hamabost eguneko epean alegazioei erantzuna emateko eskatuko zaio, eta ohartaraziko zaio ezen, hori egiten ez badu, jarduketek aurrera egiten ahalko dutela behar den moduan". Arau horrek garbi adierazten du tramitea ez egiteak zer ekar dezakeen. Horrekin lotu behar dira, eta halaxe egin du Sala honek, bai errrugabetasun-ustearen printzipioa indargabetzeko gaitasuna dela-eta gertaerez egin litekeen behin betiko balorazioa, eta bai babes gabeziaren sorrera ere. Bada, honako kasu honetan errugabetasun-ustea ezerezturik dago, egiaztatutako gertaeren indarrez, eta ez da inolako babes gabezia materialik sorrarazi".

6. Zehapenaren oinarri izan diren gertaerak ez dira gezurtatu. Beraz, bidezkoa da errekurtsoa ezestea eta aurkatutako ebazpenari eustea.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak proposaturik, ondokoa

ERABAKI DU:

1. Ezetsi egin da Carmen Ontoria Pérez andreak, Autocares Ibargoiti, S.L.ren izenean, Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren azaroaren 21eko 4275/2001 Zehapen Ebazpenaren kontra gora jotzeko jarri duen errekurtsoa.

2. Garraio Zerbitzuari eta alderdi interesatuari erabaki honen berri emanen zaie, eta interesatuari jakinaraziko zaio ezen erabaki honek administrazio-bidea agortu duela eta haren kontra Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal duela Nafarroako Auzitegi Nagusian, jurisdikzio horretako sailean, bi hileko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, indarra duten legezko xedapenekin bat etorriz.

Iruñean, bi mila eta biko urriaren zazpian._Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria. Nafarroako Gobernuko idazkaria, Rafael Gurrea Induráin.

Zehapen espedientearen ebazpena

Javier Marquínez Llano jaunak Yosein, S.L.ren izenean 2002ko urtarrilaren 4an aurkeztu zuen gora jotzeko errekurtsoa aztertu da. Errekurtsoan aurka egiten zaio Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren azaroaren 21eko 4278/2001 zehapen ebazpenari; horren bidez 601,01 euroko isuna ezarri zen, Trafikoko Guardia Zibilak 2001eko martxoaren 16an 0443-BCJ ibilgailuari egindako salaketaren ondorioz. Salaketaren zioa honakoa da: ibilgailuko gidariak orduko asteko diagrama-diskoak eta gidatzen aritu zen aurreko asteko azken diskoa falta zituen.

Egitezko aurrekariak:

1. 2001eko ekainaren 28an Yosein, S.L.ri jakinarazi zitzaion NA02540/01 zehapen espedientea ireki zitzaiola, Trafikoko Guardia Zibilak 2001eko martxoaren 16an 0443-BCJ ibilgailuari egindako salaketaren ondorioz. Salaketaren zioa honakoa da: ibilgailuko gidariak orduko asteko diagrama-diskoak eta gidatzen aritu zen aurreko asteko azken diskoa falta zituen.

2. 2001eko uztailaren 16an interesatuak alegazioak aurkeztu zituen.

3. 2001eko azaroaren 8an, Garraio Zerbitzuko instruktoreak txostena eman zuen. Hartan adierazi zuenez, salatutako gertaera argitzeko beharrezko jarduketak eginda, eta, halaber, interesatuak 2001eko uztailaren 16an aurkeztu zituen alegazioak aztertu ondotik, bidezkotzat jotzen zuen zehapena berrestea, ondoko inguruabar hauek kontuan izanik: ezin dira aintzat hartu interesatuak aurkeztu dituen diskoen kopiak, irakurtezinak direlako; agintaritzaren agenteak egindako salaketa egiazkoa dela uste izan behar da; eta zehapena arau-haustearen arabera eta aurkeztu gabeko diskoen arabera graduatu da. Geroago, Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiak, azaroaren 21eko 4278/2001 zehapen ebazpenaren bidez, zehapen prozedura bukatutzat jo zuen eta Yosein, S.L.ri 601,01 euroko zehapena ezarri zion.

4. 2002ko urtarrilaren 4an, Javier Marquínez Llano jaunak, Yosein, S.L.ren izenean, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen. Hartan adierazi zuen diskoak jadanik aurkeztuak zirela. Bera ez zela arau-haustearen erantzulea. Preskripzioa eta iraungipena gertatu zirela. Berriz ere diskoen kopiak eransten zituela.

Zuzenbideko oinarriak:

1. Errekurtsogileak esan du aztergai dugun espedientea iraungi egin dela. Hori dela eta, irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuak, zeinek Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legea garatzen baitu, abuztuaren 5eko 1772/1994 Errege Dekretuak emandako idazkeran, 205. artikuluan dioenez, zehapen-prozedurak tramitatu eta ebazteko epea urtebetekoa izanen da prozedura hasten den egunetik hasita, eta epe horretan prozedura ebatzi ezean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 43. artikuluko 4. idatz-zatian xedatutakoa aplikatu behar da.

Epe hori aldatu egin da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 1992/30 Legea aldatu duen 4/1999 Legeak 42.2 artikuluan dakarren aldaketaren bidez, ondoko hau ezarri baitu: "2. Berariaz ematen diren ebazpenak jakinarazteko epea prozedura bakoitzari buruzko arauan ezarritakoa izanen da. Beti ere, gehienez sei hilekoa izanen da, baldin eta ez bada epe luzeagoa ezartzen lege mailako arauren batean edo Europako Erkidegoaren araudian. 3. Prozedurari buruzko arauak jakinarazpena egiteko eperik ezartzen ez badu, epea hiru hilekoa izanen da. Epe hori eta aurreko idatz-zatian aipatu diren epeak honela zenbatuko dira: a) Ofizioz hasten diren prozeduretan, prozedura hastea erabakitzen den egunetik hasita".

Garraioen arloko arau-hausteez ari gara eta horrelakoei aplikatu behar zaien zehapen prozedura Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Erregelamenduan arautzen da, laugarren kapituluan hain zuzen ere. Erregelamendu hori irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen eta gerora osorik aldatu zen abuztuaren 5eko 1772/1994 Errege Dekretuaren bitartez, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legera moldatzeko.

Erregelamendu horrek ez du aukerarik ematen, trafikoaren arloko zehapen-prozedura arautzen duenak bezala, salaketarekin espedienteari hasiera emateko; aitzitik, espedientearen hasiera geroratu egiten du, eta prozeduraren instruktoreari agintzen dio interesatuari gertaerak jakinaraz diezazkiola, bere burua defendatzeko behar duen informazio guztia erantsiz, eta hamabost eguneko epea eman diezaiola alegazioak aurkezteko eta frogak aurkeztu edo proposatzeko.

Espedientea hasteko erabakia 2001eko ekainaren 20an hartu zen. Egun horretan hasi zen zehapen-espedientea eta horixe azaltzen da salaketaren jakinarazpenean. Zehapen-ebazpena 2001eko abenduaren 4an jakinarazi zen. Beraz, ez zen iragan legez ezarritako 6 hilabeteko epea.

2. Bestalde, ezin da onartu arau-haustearen preskripzioa gertatu denik. Izan ere, Zerga, Administrazio eta Gizarte Neurriei buruzko abenduaren 30eko 42/1994 Legearen XI. xedapen gehigarriak indargabetu egin du Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legearen 145. artikulua, eta lurreko garraioak arautzen dituen legeriaren aurkako arau-hausteak preskribatzeko epeak eta baldintzak Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritakoak izanen direla xedatu du, salbu eta arau-hausteak arinak direnean, halakoetan preskripzio epea urtebetekoa izanen baita.

Ildo horretan, Auzitegi Goreneko Administrazioarekiko Auzien Sailak, 1997ko urtarrilaren 20ko Epaian (zuzenbideko lehen eta hirugarren oinarriak) garbi adierazi du 16/1987 Legearen 145. artikulua isilbidez indarrik gabe utzi zuela Zerga, Administrazio eta Gizarte Neurriei buruzko abenduaren 30eko 42/1994 Legearen hamaikagarren xedapen gehigarriak. Izan ere, xedapen horren arabera, "lurreko garraioa arautzen duen legeriaren aurkako arau-hausteak preskribatzeko epeak eta baldintzak Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritakoak izanen dira, salbu eta arau-hausteak arinak direnean, halakoetan preskripzio epea urtebetekoa izanen baita". Lehenago ere, abuztuaren 5eko 1772/1994 Errege Dekretuak 30/1992 Legera jotzeko agindu zuen, Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Legearen Erregelamenduaren 203. artikulua aldatu eta 2. idatz-zatia honela berridatzi zuelarik: "Arau-hausteak eta zehapenak Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 132. artikuluan xedatutakoaren arabera preskribatuko dira, eta Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Legeak ezarritako epeetan".

Orobat, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailak, 1999ko otsailaren 22ko Epaian, azpimarratu egin zuen nola, Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Legearen Erregelamendua 1774/1994 Errege Dekretuaz aldatu zen bezalaxe, Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko 16/1987 Legea ere aldatu egin zen Zerga, Administrazio eta Gizarte Neurriei buruzko abenduaren 30eko 42/1994 Legearen hamaikagarren xedapen gehigarriaren bidez, hartan ondokoa adierazi baitzen: "lurreko garraioa arautzen duen legeriaren aurkako arau-hausteak Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritako epeetan eta baldintzekin preskribatuko dira, salbu eta arau-haustea arina denean, halakoetan preskripzio epea urtebetekoa izanen baita".

Gauza bera esan zuen Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailak 2001eko irailaren 28ko Epaian: "Baina preskripzio epea ez da hiru hilabetekoa, urtebetekoa baizik; izan ere, ulertu beharra dago 16/1987 Legearen 145.1 artikulua isilbidez derogaturik dagoela, 42/1994 Legearen 11. xedapen gehigarriaren ondorioz; azken horren arabera, lurreko garraioei buruzko legeetako arau-hauste eta zehapenak 30/1992 Legean ezarritako epe eta baldintzetan preskribatuko dira, salbu eta arau-hauste arinak direnean: halakoetan, preskripzio epea urtebetekoa izanen da (Auzitegi Nagusiaren 1997ko urtarrilaren 20ko Epaia).

Interpretazio horixe da Sailak erabili duena 1035/97 errekurtsoari buruz 2000ko ekainaren 26an emaniko epaia eta gero; izan ere, aurreko epaietan, errekurtsogileak aipatu duen bezala, 16/1987 Legearen 145.1 artikuluaren indarrari eutsi baitzitzaion, aipaturiko xedapen gehigarria gorabehera".

Beraz, ez da hiru hilabeteko epea aplikatu behar, bi urtekoa baizik, arau-haustea larritzat kalifikaturik egon baitzen diskoak aurkeztu ziren arte. Aztertzen ari garen prozedura honetan ez da bi urteko epea iragan.

3. Ibilgailuaren titularra ez dela erantzulea alegatu da. Hori dela eta, gogora dezagun zer dioen Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legearen 138. artikuluak: garraioari eta garraioaren osagarri diren jarduerei buruzko arauen kontrako arau-hausteengatiko administrazio-erantzukizuna baimenaren titularrari dagokio, nahiz eta, beti ere, titularrek bidezko ekintzak balia ditzaketen arau-hausteak materialki egozten ahal zaizkien pertsonen aurka.

Azpimarratu behar da, beraz, arau-haustearen erantzulea errekurtsogilea dela, baimenaren titularra den aldetik, eta ez gidaria, nahiz eta titularrak gidariaren aurka egokitzat jotzen dituen ekintzak baliatzeko eskubidea izan.

Madrilgo Auzitegi Nagusiak aurrekoarekin bat datorren iritzia azaldu zuen martxoaren 28ko 311/2000 Epaian, zuzenbideko hirugarren oinarrian: "baimenaren titularraren _garraio enpresa, kasu honetan_ erantzukizunaren legezko tratamenduak badu oinarria administrazioko arau-haustea materialki egiten duen enplegatuaren "in eligendo" edo "in vigilando" erruaren printzipioan. Oraingoan erantzulea ez da arau-hauslea bera, baina itzulketa edo banaketa ekintza baliatzen ahal du arau-hauslearen gain. 30/1992 Legeak, eranzukizunaz ari dela, 130. artikuluan dioenez, administrazioko arau-hausteengatik ezin da beste inor zehatu beraien erantzule diren pertsona fisiko edo juridikoak baino, baita ez-betetze hutsaren erantzuleak direnean ere. Hortaz, erantzukizunaren elementua soilik hartzen da kontuan arau-haustea "ex lege" egozteko eta dagokion zehapena ezartzeko".

4. Esan behar da, azkenik, diskoak alegazio fasean aurkeztu baziren ere, irakurtezinak zirela eta ezin izan zirela kontuan hartu zehapen ebazpenean. Errekurtso honetan aurkeztu diren diskoak, aldiz, kontuan hartu beharrekoak dira, eta horregatik errekurtsoa zati batean onetsi behar da. Baina, hala ere, arau-haustea da, nahiz eta arina izan, gidariak salaketaren egunean diskoak ibilgailuan ez edukitzea, une oro eduki behar baititu eskura, araudi aplikagarriaren arabera.

5. Aurreko paragrafoan azaldutakoa oinarri harturik, eta Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Legearen 143.1 artikuluan eta Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Erregelamenduaren 201.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, bidezkoa da arau-haustearen kalifikazioa aldatzea; larritzat jo behar da, eta 150 euroko isuna ezarri.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak proposaturik, ondokoa

ERABAKI DU:

1. Zati batean baietsi da Javier Marquínez Llano jaunak, Yosein, S.L.ren izenean, Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren azaroaren 21eko 4278/2001 Zehapen Ebazpenaren kontra gora jotzeko jarri duen errekurtsoa. Isuna 150 eurora beheratu behar da.

2. Garraio Zerbitzuari eta alderdi interesatuari erabaki honen berri emanen zaie, eta interesatuari jakinaraziko zaio ezen erabaki honek administrazio-bidea agortu duela eta haren kontra Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal duela Nafarroako Auzitegi Nagusian, jurisdikzio horretako sailean, bi hileko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, indarra duten legezko xedapenekin bat etorriz.

Iruñean, bi mila eta biko urriaren zazpian._Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria. Nafarroako Gobernuko idazkaria, Rafael Gurrea Induráin.

Zehapen espedientearen ebazpena

Siro Lorente Gimeno jaunak 2002ko martxoaren 7an aurkeztu zuen gora jotzeko errekurtsoa aztertu da. Errekurtsoan aurka egiten zaio Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren abenduaren 20ko 4527/2001 zehapen ebazpenari; horren bidez 300,51 euroko isuna ezarri zen, Trafikoko Guardia Zibilak 2001eko apirilaren 19an V-4718-GX ibilgailuari N-121-A errepideko 40 kilometroan egindako salaketaren ondorioz. Salaketaren zioa honakoa da: Ingalaterratik Valentziara automobilen piezak zeramatzan ibilgailuak guztira 4.680 kiloko pisua zuen, beraren gehieneko pisu baimendua 3.500 kilo izan arren. Behar baino 1.180 kilo gehiago zituen.

Egitezko aurrekariak:

1. 2001eko irailaren 24an Siro Lorente Gimeno jaunari jakinarazi zitzaion NA03173/01 zehapen espedientea ireki zitzaiola, Trafikoko Guardia Zibilak 2001eko apirilaren 19an V-4718-GX ibilgailuari N-121-A errepideko 40 kilometroan egindako salaketaren ondorioz. Salaketaren zioa honakoa da: Ingalaterratik Valentziara automobilen piezak zeramatzan ibilgailuak guztira 4.680 kiloko pisua zuen, beraren gehieneko pisu baimendua 3.500 kilo izan arren. Behar baino 1.180 kilo gehiago zituen.

Jakinarazpen horretan adierazi zitzaion 15 egun balioduneko epea zuela egokitzat jotzen zituen alegazioak eta frogak aurkezteko.

Epe horretan ez zuen alegaziorik aurkeztu, ezta arau-haustea gezurtatzeko frogarik proposatu ere.

2. 2001eko azaroaren 9an Garraio Zerbitzuko instruktoreak txostena eman zuen. Bertan adierazi zuenez, bidezkotzat jo zuen zehapena berrestea, interesatuak ez baitzuen ez alegaziorik ez frogarik aurkeztu horretarako legez ezarritako epean. Gerora, Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiak, abenduaren 20ko 4527/2001 Zehapen Ebazpenaren bidez, zehapen-prozedura bukatutzat jo zuen eta Siro Lorente Gimeno jaunari 300,51 euroko zehapena ezarri zion.

Ebazpen hori 2002ko urtarrilaren 25ean jakinarazi zitzaion errekurtsogileari.

3. 2002ko martxoaren 7an, Siro Lorente Gimeno jaunak gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen.

Zuzenbideko oinarriak:

Bakarra._Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren abenduaren 20ko 4527/2001 Zehapen Ebazpena 2002ko urtarrilaren 25ean jakinarazi zitzaion errekurtsogileari.

Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 47. artikuluak dioenez, lege horretan eta gainerako legeetan ezarritako terminoak eta epeak bete beharrekoak dira gaiak tramitatzeko eskumena duten administrazio publikoetako agintari eta langileentzat, eta bai interesatuentzat ere.

30/1992 Legeko 115. artikuluak dio hilabetekoa izanen dela gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko epea, egintza berariazkoa bada.

Arau horren 48.2 artikuluak dioenez, epea hilabeteka ezartzen bada, hilabeteak kasuan kasuko egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita kontatuko dira, edo, bestela, Administrazioaren isiltasunaren bidezko baiespen edo ezespena gertatu eta biharamunetik hasita. Horrenbestez, errekurtsoa aurkezteko azken eguna, oraingoan, 2002ko otsailaren 25a izan zen.

Errekurtsoa 2002ko martxoaren 7an aurkeztu zen, arauetan ezarritako epeaz kanpo. Beraz, bidezkoa da hura ez onartzea.

Horri buruz, Auzitegi Gorenak bere epaietan behin eta berriz adierazi du (Auzitegi Goreneko 1. Sailaren 1988ko abenduaren 23ko Epaia, zuzenbideko 3. oinarria) prozesuetako termino guztiak iraungipenekoak direla eta ez preskripziokoak.

Prozesuari dagozkion manuek, behin eta berriz bai Konstituzio Auzitegiak _urriaren 31ko 202/1988 Epaia_ bai Auzitegi Gorenak _1993ko martxoaren 18koa eta 30ekoa_ emandako doktrinaren arabera, izaera publikoa dute, eta haiei buruzko interpretazioak ezin du legez ezarritako baliabideetara jotzeko eskubidea murriztu. Beraz, ezin da ondorioztatu epeak arbitrarioki luzatzen ahal direnik, ez eta alderdiek borondatez ezar ditzaketenik ere (Konstituzio Auzitegiaren urtarrilaren 16ko 1/1989 Epaia). Maiz gertatu izan da Konstituzio Auzitegiak babes errekurtsoa ez onartzea Konstituzio Auzitegiari buruzko Lege Organikoaren 44.2 artikuluan ezarritako hogei eguneko epea bukatu eta biharamunean aurkeztua izateagatik (beste askoren artean, 206/1985 eta 230/1990 autoak).

Azaldutakoa dela eta, gora jotzeko errekurtso hau ezin da onartu, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 115. artikuluan ezarritako hilabeteko epeaz kanpo aurkeztu zelako.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak proposaturik, ondokoa

ERABAKI DU:

1. Ez onartzea Siro Lorente Gimeno jaunak Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren abenduaren 20ko 4527/2001 Zehapen Ebazpenaren kontra gora jotzeko jarri duen errekurtsoa.

2. Garraio Zerbitzuari eta alderdi interesatuari erabaki honen berri emanen zaie, eta interesatuari jakinaraziko zaio ezen erabaki honek administrazio-bidea agortu duela eta haren kontra Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal duela Nafarroako Auzitegi Nagusian, jurisdikzio horretako sailean, bi hileko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, indarra duten legezko xedapenekin bat etorriz.

Iruñean, bi mila eta biko urriaren hamalauan._Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria. Nafarroako Gobernuko idazkaria, Rafael Gurrea Induráin.

Zehapen espedientearen ebazpena

Transtelleria, S.L.k Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren abenduaren 26ko 4682/2001 Zehapen Ebazpenaren aurka 2002ko urtarrilaren 26an jarri zuen gora jotzeko errekurtsoa aztertu da. Ebazpen horren bidez 1.382,33 euroko isuna ezarri zen, Nafarroako Foruzaingoak 2001eko apirilaren 20an SS-9234-BD ibilgailuari A-15 errepideko 30 kilometroan eginiko salaketaren ondorioz. Salaketaren zioa hauxe da: 2001eko apirilaren 18ko eta 2001eko apirilaren 19ko diskoen artean, 13:00etan, ibilitako distantziaren lerroan kointzidentziarik ez zegoela zirkulatzea.

Egitezko aurrekariak:

1. 2001eko irailaren 17an Transtelleria, S.L.ri jakinarazi zitzaion NA03212/01 zehapen espedientea ireki zitzaiola, Nafarroako Foruzaingoak 2001eko apirilaren 20an SS-9234-BD ibilgailuari A-15 errepideko 30 kilometroan eginiko salaketaren ondorioz. Salaketaren zioa hauxe da: 2001eko apirilaren 18ko eta 2001eko apirilaren 19ko diskoen artean, 13:00etan, ibilitako distantziaren lerroan kointzidentziarik ez zegoela zirkulatzea.

2. Jakinarazpen horretan adierazi zitzaion 15 egun balioduneko epea zuela egokitzat jotzen zituen alegazioak eta frogak aurkezteko.

Epe horretan ez zuen alegaziorik aurkeztu, ezta arau-haustea gezurtatzeko frogarik proposatu ere.

3. 2001eko azaroaren 9an Garraio Zerbitzuko instruktoreak txostena eman zuen. Bertan adierazi zuenez, salatutako gertaera argitzeko beharrezko jarduketak egin ondotik, bidezkotzat jo zuen espedientearen ebazpena proposatzea eta arau-haustea larritzat kalifikatzea, 16/1987 Legearen 141.h) artikuluan eta 1211/1990 Erregelamenduaren 198.h) artikuluan ezarritakoari jarraituz; hala bada, 1.382,33 euroko zehapena proposatu zuen. Geroago, Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiak, abenduaren 26ko 4682/2001 Zehapen Ebazpenaren bidez, zehapen-prozedura bukatutzat jo zuen eta Transtelleria, S.L.ri 1.382,33 euroko isuna ezarri zion.

4. 2002ko urtarrilaren 26an, Transtelleria, S.L.k gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen. Hartan adierazi zuen espedientea iraungia zela. Takografoa inork ez zuela manipulatu, berez matxuratu zela. Errua gidariarena zela. Tipizitate eta legaltasun printzipioak urratu zirela. Ez zela aintzat hartu berdintasun printzipioa. Proportzionaltasun printzipioa urratu zela.

Zuzenbideko oinarriak:

1. Errekurtsogileak dio preskripzioa gertatu dela, legez ezarritako epea iragan baita. Beraren iritziz aplikagarria da Auzitegi Goreneko Administrazioarekiko Auzien Sailaren 2001eko maiatzaren 23ko Epaia, legearen intereserako 3990/2000 kasazio errekurtsoan emana.

Lehenbizi, aipatu epaian, eta 2000ko azaroaren 15eko beste epai bati aipamena eginez, hauxe azaldu zela gogoratu behar da: "salaketak zehapen espedienteari hasiera ematen dio, soil-soilik, salatuari berehala jakinarazten zaionean. Bestela, erabaki egokia hartu arte ez da hasiko zehapen espedientea...". Horren ildotik, legezko doktrina gisa ezartzen da, salaketa berehala jakinarazten ez den kasuetarako, honako hau: "Trafikoaren, Motordun Ibilgailuen Zirkulazioaren eta Bide Segurtasunaren arloko Zehapen Prozedurari buruzko Erregelamenduko 16. artikuluari jarraituz, epeak kontatzerakoan, prozedura iraungitzearen ondorioetarako, organo eskudunak arau-hauslea nor den jakin ondotik espedientea hastea erabakitzen duen egunetik hasita kontatuko da epea, ezinezkoa izan baitzen arau-hauslea jakinaren gainean jartzea arau-haustea egin eta berehala; ondorio horietarako, epea ezin da kontatu agenteak salaketa egin zuen egunetik hasita".

Trafikoko zehapenei dagokien doktrina hori, Auzitegi Gorenaren esanetan, bete-betean aplikatzen ahal zaie garraioen arloko zehapenei, zeren eta, nahiz eta Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Erregelamenduak kideko manurik ez izan, litekeena baita agenteek egindako salaketak zuzenean bideratzea balizko arau-hausleekin, datuak jartzeko eta jakinarazteko betebeharrak beterik; hala, formaren aldetik ez, baina materialki badago prozedurarik. Ondorioz, epea kontatzeko lehen eguna, horrelako kasuetan, behar bezala egin eta jakinarazitako salaketaren eguna izanen da.

Kasu honetan, Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legearen 138. artikuluan ezarritakoaren arabera, errekurtsogilea da arau-haustearen erantzulea, baimenaren titularra den aldetik, eta ez gidaria. Beraz, gidariari egindako jakinarazpena ezin da hartu gertaeraren erantzuleari arau-haustea egin eta berehala egindako jakinarazpentzat, eta iraungitze epea, horregatik, zehapen espedientea hasi zen egunetik aurrera kontatu behar da.

Espedientea hasteko erabakia 2001eko irailaren 10ean hartu zen. Egun horretan hasi zen zehapen-espedientea eta horixe azaltzen da salaketaren jakinarazpenean. Zehapen-ebazpena 2002ko urtarrilaren 21ean jakinarazi zen. Beraz, ez zen iragan legez ezarritako 6 hilabeteko epea.

2. Bestalde, errekurtsogileak esan du ezin zaiola zehapenik ezarri takografoa manipulatzeagatik, berez matxuratu baitzen. Hala ere, ez du inolako frogarik aurkeztu hori erakusteko, eta atzeman ziren diskoetatik ateratako datuen arabera, aldiz, diskoak manipulatu egin ziren. Izan ere, apirilaren 18ko diskoan, ibilitako distantzien lerroan 610 kilometro zenbatu ziren, baina, gidariaren oharren arabera, 738 kilometro egin ziren (348.976 -348.238), eta horrenbestez 128 kilometro falta dira.

Ezin da aintzat hartu errekurtsogilearen eskaera, alegia, ibilgailua gidatu zen azken 7 egunetako diskoak bidaltzeko eskaera, zeren eta 2001eko apirilaren 18 eta 19ko diskoak bakarrik atzeman baitziren. Hain zuzen ere errekurtsogileari dagokio eskatzen dituen diskoak gordetzea.

3. Bestalde, errekurtsogilearen ustez gidaria da erantzulea.

Hori dela eta, Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legearen 138. artikuluak xedatzen duenez, garraioari eta garraioaren osagarri diren jarduerei buruzko arauen kontrako arau-hausteengatiko administrazio-erantzukizuna baimenaren titularrari dagokio, nahiz eta, beti ere, titularrek bidezko ekintzak balia ditzaketen arau-hausteak materialki egozten ahal zaizkien pertsonen aurka.

Azpimarratu behar da, beraz, arau-haustearen erantzulea errekurtsogilea dela, baimenaren titularra den aldetik, eta ez gidaria, nahiz eta titularrak gidariaren aurka egokitzat jotzen dituen ekintzak baliatzeko eskubidea izan.

Madrilgo Auzitegi Nagusiak aurrekoarekin bat datorren iritzia azaldu zuen martxoaren 28ko 311/2000 Epaian, zuzenbideko hirugarren oinarrian: "baimenaren titularraren _garraio enpresa, kasu honetan_ erantzukizunaren legezko tratamenduak badu oinarria administrazioko arau-haustea materialki egiten duen enplegatuaren "in eligendo" edo "in vigilando" erruaren printzipioan. Oraingoan erantzulea ez da arau-hauslea bera, baina itzulketa edo banaketa ekintza baliatzen ahal du arau-hauslearen gain. 30/1992 Legeak, eranzukizunaz ari dela, 130. artikuluan dioenez, administrazioko arau-hausteengatik ezin da beste inor zehatu beraien erantzule diren pertsona fisiko edo juridikoak baino, baita ez-betetze hutsaren erantzuleak direnean ere. Hortaz, erantzukizunaren elementua soilik hartzen da kontuan arau-haustea "ex lege" egozteko eta dagokion zehapena ezartzeko".

4. Tipizitate eta legaltasun printzipioen ustezko urratzeari dagokionez, honakoa esan behar da: errekurtsogileari salaketa egin zaio Europako Erkidegoaren 3821/1985 Erregelamenduaren 13. artikulua urratzeagatik. Urriaren 18ko 2242/1996 Errege Dekretuaren 6. artikuluan ezarritakoaren arabera, 16/1987 Legeko xedapenei jarraituz ezarri behar zaio zehapena. Halaber, egin den arau-haustea 16/87 Legearen 141.h) artikuluan aurreikusten da, eta beraz, legaltasun printzipioa bete da, baita tipizitatearena ere, zeren, artikulu horrek dioenez, arau-hauste larria baita takografoa edo haren elementuak manipulatzea.

5. Administrazio honek errekurtsogileari bereizkeriazko tratua ematen diolako alegazioari erantzunez, agerian jarri behar dugu errekurtsogileak aurkeztu dituen kasuak ez direla esku artean dugunaren baliokideak. Haietan 141.j) artikulua urratu zen, eta honako honetan 141.h) artikulua urratu da. Eta garbi geratu behar da tratu berdina eman behar dela kasuak berdinak direnean, eta ez, inondik inora, kasuak desberdinak direnean, oraingoan bezala, Beraz, argudioa ezin da ontzat hartu.

6. Azkenik, proportzionaltasun printzipioa aipatu behar da, errekurtsogilearen ustez urratu egin baita. Hori ez da egia, zeren egotzi zaion egintza Europako Ekonomi Erkidegoaren 3821/1985 Erregelamenduko 13. artikuluaren eta 16/1987 Legeko 141.h) artikuluaren kontrako arau-haustea baita, eta larritzat kalifikatu baita, Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Legeko 143.1 artikuluan eta haren Erregelamenduko 201.1 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

Horrelako arau-hausteengatik 276,47 eta 1.382,33 euro bitarteko isuna ezartzen ahal da.

Oraingoan 1.382,33 euroko isuna ezarri da, kontuan izanik takografoan horrelako aldaketak nahita eginda baizik ezin direla gertatu eta errekurtsogilea ez dela gauza izan horien arrazoiak azaltzeko.

7. Zehapenaren oinarri izan diren gertaerak ez dira gezurtatu. Beraz, bidezkoa da errekurtsoa ezestea eta aurkatutako ebazpenari eustea.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak proposaturik, ondokoa

ERABAKI DU:

1. Ezetsi egin da Transtelleria, S.L.k Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren abenduaren 26ko 4682/2001 Zehapen Ebazpenaren kontra gora jotzeko jarri duen errekurtsoa.

2. Garraio Zerbitzuari eta alderdi interesatuari erabaki honen berri emanen zaie, eta interesatuari jakinaraziko zaio ezen erabaki honek administrazio-bidea agortu duela eta haren kontra Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal duela Nafarroako Auzitegi Nagusian, jurisdikzio horretako sailean, bi hileko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, indarra duten legezko xedapenekin bat etorriz.

Iruñean, bi mila eta biko urriaren hamalauan._Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria. Nafarroako Gobernuko idazkaria, Rafael Gurrea Induráin.

Zehapen espedientearen ebazpena

Francisco Risueño Ibánez jaunak Garraio eta Telekomunikazio zuzendari abuztuaren 9ko 4065/2002 Zehapen Ebazpenaren aurka 2002ko irailaren 26an jarri zuen gora jotzeko errekurtsoa aztertu da. Ebazpen horren bidez 600 euroko isuna ezarri zen, Nafarroako Foruzaingoak 2001eko azaroaren 3an MU-7467-CH ibilgailuari N-1 errepideko 400,500 kilometroan eginiko salaketaren ondorioz. Salaketaren zioa honakoa da: takografoak arauzko zigilua ez edukitzea (mikroetengailuen zigilua).

Egitezko aurrekariak:

1. 2002ko martxoaren 15ean Francisco Risueño Ibáñez jaunari jakinarazi zitzaion NA 0079/02 zehapen espedientea ireki zitzaiola, Nafarroako Foruzaingoak 2001eko azaroaren 3an MU-7467-CH ibilgailuari N-1 errepideko 400,500 kilometroan eginiko salaketaren ondorioz. Salaketaren zioa honakoa da: takografoak arauzko zigilua ez edukitzea (mikroetengailuen zigilua).

2. 2002ko martxoaren 27an interesatuak alegazioak aurkeztu zituen.

3. 2002ko abuztuaren 8an, Garraio Zerbitzuko instruktoreak txostena eman zuen. Hartan adierazi zuenez, salatutako gertaera argitzeko beharrezko jarduketak eginda, eta, halaber, interesatuak 2002ko martxoaren 27an aurkeztu zituen alegazioak aztertu ondotik, bidezkotzat jotzen zuen zehapena berrestea, ondoko inguruabar hauek kontuan izanik: salatutako gertaera egiaztaturik zegoen agente salatzailearen berrespen txostenaren bidez; interesatuak ezin izan zuen gezurtatu, eta zehapena behar bezala graduatu zen, egindako arau-haustearen arabera, eta arau-hauste larrietarako ezarritako zerrendako erdiko tartean. Hala, bada, Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiak, azaroaren 9ko 4065/2002 zehapen ebazpenaren bidez, zehapen prozedura bukatutzat jo zuen eta Francisco Risueño Ibáñez jaunari 600 euroko zehapena ezarri zion.

4. 2002ko irailaren 26an, Francisco Risueño Ibáñez jaunak gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen. Hartan adierazi zuen takografoa ez zela manipulatu. Proportzionaltasun printzipioa urratu zela. Ez zela bete entzunaldi tramitea. Zehapen ebazpenean ez zela froga baloratu ezta behar adinako ziorik azaldu ere.

Zuzenbideko oinarriak:

1. Interesatuak errekurtso idazkian azaldutako lehen alegazioari dagokionez, esan behar dugu zehapena ez zaiola ezarri takografoa manipulatzeagatik, baizik eta instalaturik eduki behar den zigilua ez edukitzeagatik. Zigilu horren falta 16/87 Legearen 141.h) artikuluan azaltzen den arau-hauste tipikoa da: "gabezia edo behar ez bezalako funtzionamendua, garraiolariari egozgarria, edo takografoaren, haren elementuen, bestelako tresnen eta kontrol-bitartekoen manipulazioa...". Hortaz, zigilurik ez izatea arau-haustea da berez, eta horixe da errekurtsogileari egotzi zaiona.

2. Proportzionaltasun printzipioaren ustezko urratzea dela eta, kontuan hartu behar da salatutako egintza Europako Ekonomi Erkidegoaren 3821/1985 Erregelamenduko 3. artikuluaren eta 16/1987 Legeko 141.h) artikuluaren kontrako arau-haustea dela, eta larritzat kalifikatu dela, Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Legeko 143.1 artikuluan eta haren Erregelamenduko 201.1 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

Horrelako arau-hausteengatik 276,47 eta 1.382,33 euro bitarteko isuna ezartzen ahal da.

Oraingoan, ez astungarririk ez aringarririk ez dagoela ikusirik, 600 euroko isuna ezarri da. Aplikatu beharreko arauan ageri diren zehapenen artean erdiko tartekoa hautatu da, egindako arau-haustearen nondik-norakoak kontuan harturik. Beraz, ez da urratu proportzionaltasun printzipioa.

3. Abuztuaren 5eko 1772/1994 Errege Dekretuak, zeinaren bidez garraio eta errepideen arloetako zenbait administrazio-prozedura Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeari egokitu baitzitzaizkion, garraioen arloko arau-hausteak direla-eta kontuan hartu behar diren prozedura-arauak azaltzen ditu. Honako errekurtsoa jarri zaion zehapen-prozeduran bete dira arau horiek.

Zehazki, 1211/1990 Errege Dekretuaren 212. artikuluak Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko 30/1992 Legearen 84.4 artikuluarekin loturik aurreikusten duenez, ez dago interesatua entzuteko tramiterik egin beharrik baldin eta "prozeduran agertzen diren eta ebazpenean kontuan hartzen diren gertaera, alegazio eta frogak interesatuak azaldutakoak besterik ez badira".

Horixe gertatu da aztergai dugun kasuan. Izan ere, ebazpen-proposamenean ez da azaldu egintzarik, ez alegaziorik, ezta inongo frogarik ere, interesatuak berak lehenago azaldu ez duenik. Beraz, prozesuaren une hartan interesatuari entzuteko tramitea egitea ez zen inola ere aginduzkoa, eta ez da babes gabeziarik egon, errekurtsogileak alegatzen duen bezala.

Errioxako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailak ildo bereko iritzia adierazi zuen 1996ko martxoaren 9ko Epaian. Epai horren zuzenbideko laugarren oinarrian hauxe baieztatu zuen: entzunaldiaren tramitea ez da manuzkoa, ez dago tramite hori zertan burutu jardulearen aurkako prozeduran, berak baino ez baitu esku hartzen interesatu gisara, eta interesatuak egindako alegazioak baizik ez dira kontuan hartu behar, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 84.4 artikuluak aurreikusten duenez. EAEko Auzitegi Nagusiaren 1996ko otsailaren 15eko epaia ere azpimarragarria da; horrek dioenez, entzute tramitea ez egiteak ez dakar defentsa gabeziarik baldin eta Auzitegiak auzia ebazteko aski iritzi-elementu baditu.

4. Azkenik, errekurtsogileak esan du ebazpena ez dela behar adina arrazoitu eta froga ez dela baloratu. Errekurtsoa egin zaion ebazpena aztertu ondotik, errefusatu egin behar dugu argudio hori.

Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, 138.1 artikuluan, zehapen prozedurei bukaera ematen dieten ebazpenen edukia arautzen du. Ebazpenaren zioak azaldu egin behar direla eta espedientean sortutako auzi guztiak ebatzi behar direla dio artikulu horrek.

4065/2002 zehapen ebazpena zioak behar bezala azaltzen dituen ebazpena da. Izan ere, interesatuak azaldutako auzi guztiak ebatzi dira, gertaerak aztertuz eta haien inguruabar guztiak aipatuz (eguna, lekua, salatutako ibilgailuaren matrikula), eta egintza zein arau-hauste den eta zein zehapen jarri behar zaion adierazi da, arau-haustea eta zehapena zein manutan tipifikatzen diren zehaztuz; halaber, errekurtsogileak aurkeztutako alegazioak aztertu dira, eta ez dira aintzat hartu, agente salatzailearen berrespen txostenean berretsi egin baita errekurtsogileari egotzitako egintza. Txosten hori, behinola egin zen salaketa orriarekin batera, kontuan hartu da froga gisa, eta egoki baloratu da, lehenago egindako oharretatik ondorioztatzen denez, zehapena ezartzeko orduan.

Horren ildotik, Nafarroako Auzitegi Nagusiak irailaren 12ko 53/1996 Epaian adierazitakoa gogoraraziko dugu. Errekurtsogileak argudiatu zuen ezen Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak ez zituela zioak azaldu garraioen arloko arau-hausteengatiko zehapenak ezartzeko eman zituen bi foru agindutan.

Epai horretan Auzitegiak ondokoa baieztatu zuen: "Zioen azalpenik ere ez da falta, zeren bi ebazpenetan zehatz azaltzen baita, labur bada ere, arau-haustea zertan den, zein egun, ordu eta lekutan egin zen, ibilgailuaren datuak, garraiatzen ari zen zamaren eta baimendutako zamaren pisuak eta abar. Era berean, arau-haustea oso larritzat tipifikatzen duten legezko eta arauzko manuak aipatzen dira eta ezarritako zehapenen oinarri juridiko eta faktikoez nahikoa informazio ematen da, bidea emanez ebazpenen aurka egin dadin eta jurisdikzioak haiek berrikus ditzan Zuzenbideari lotzen zaizkion ala ez begiratzeko. Horregatik, zioen azalpenak betetzen ditu, funtsean, defentsarako eskubidea eta Administrazioaren egintzen kontrola bermaturik egon daitezen bete behar diren baldintza nagusiak."

Horrela, bada, ebazpen zehatzaileak errespetatu egin ditu salatuaren ustez urratu dituen manuak. Izan ere, zioak azaltzen dituen ebazpena da, interesatuek aurkeztutako arazoak ebatzi dituena, frogak baloratu, gertaeren nondik-norakoak azaldu eta erantzulea, arau-haustea eta zehapena zehaztu dituena.

5. Zehapenaren oinarri izan diren gertaerak ez dira gezurtatu. Beraz, bidezkoa da errekurtsoa ezestea eta aurkatutako ebazpenari eustea.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak proposaturik, ondokoa

ERABAKI DU:

1. Ezetsi egin da Francisco Risueño Ibáñez jaunak Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren abuztuaren 9ko 4065/2002 Zehapen Ebazpenaren kontra gora jotzeko jarri duen errekurtsoa.

2. Garraio Zerbitzuari eta alderdi interesatuari erabaki honen berri emanen zaie, eta interesatuari jakinaraziko zaio ezen erabaki honek administrazio-bidea agortu duela eta haren kontra Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal duela Nafarroako Auzitegi Nagusian, jurisdikzio horretako sailean, bi hileko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, indarra duten legezko xedapenekin bat etorriz.

Iruñean, bi mila eta biko abenduaren lauan._Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria. Nafarroako Gobernuko idazkaria, Rafael Gurrea Induráin.

Iragarkiaren kodea: A0300922