25. ALDIZKARIA - 2003ko otsailaren 26a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

Zehapen espedientea

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 135. artikuluak agintzen duen jakinarazpena egitea, hau da, Luis Goñi Olías jaunaren aurka, arrantzaren arloko arautegia hausteagatik, 416/02 zehapen espedientea hasten duen Foru Aginduarena. Beraz, honen bidez beteko da aipatu Lege horren 59. artikuluko 5. idatz-zatian xedatua.

1638/2002 FORU AGINDUA, urriaren 25ekoa, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, Luis Goñi Olías jaunaren kontrako zehapen espedientea irekitzen duena.

Basa Fauna eta haren habitatak Babestu eta Kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legea hautsi zelakoan, Foruzaingoak 2002ko abuztuaren 2an jarritako salaketa ikusirik.

Basa Fauna Babestu eta Kudeatzeari buruzko Foru Legearen 98. artikuluari jarraikiz,

AGINDU DUT:

1. Luis Goñi Olías jaunaren kontrako zehapen espedientea irekitzea, Basa Fauna eta haren Habitatak Babestu eta Kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legea hautsi duelakoan.

2. Iván Razquin Tarazona jauna, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko Ingurumeneko Araubide Juridikoaren Ataleko administrazio publikoko teknikaria (arlo juridikoa), espedientearen instruktore izendatzea.

3. Foru Agindu hau salatuari, salatzaileari eta Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko urriaren hogeita bostean._Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, Jesús Javier Marcotegui Ros.

KARGU PLEGUA

416/02 espedientea

1. Salatua: Luis Goñi Olías.

Helbidea: Doneztebe kalea, 9-1.a, Etxaleku (Nafarroa).

2. Arau-haustearen eguna eta tokia: 2002ko abuztuaren 2a, 22:00etan. Basaburua ibaia, Beramendi.

3. Salatutako egintzak: 24 karramarro seinaledun harrapatzea, esku-argiarekin eta arrantza-lizentzia eduki gabe, horrelakoak harrapatzea debekatuta dagoen ibai batean.

4. Hautsitako arauak: Ustezko arau-hausteak Basa Fauna eta haren Habitatak Babestu eta Kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legean daude tipifikaturik, honela:

_Arau-hauste larria, 120.8 artikuluan jasoa, behar den agiria izan gabe arrantzan aritzeagatik.

_Arau-hauste larria, 120.23 artikuluan jasoa, toki debekatuetan edo espresuki debekatutako tokietan arrantzan aritzeagatik.

_Arau-hauste arina, 119.11 artikuluan jasoa, arrantza gauez egiteagatik.

5. Zehapen proposamena: 721,22 euroko zehapena proposatu da (300,51 euro arau-hauste larri bakoitzarengatik eta 120,20 euro arau-hauste arinagatik), Basa Fauna eta haren Habitatak Babestu eta Kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legearen 122. artikuluko a) eta b) letretan xedatutakoari jarraikiz.

Halaber, proposatu da arrantza egiteko baimena kentzea edo, kasua bada, hura lortzeko debekua ezartzea urte beterako.

6. Organo eskuduna: Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, Basa Fauna eta haren Habitatak Babestu eta Kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legearen 98.1 artikuluaren arabera.

7. Animaliak eta tresneria: Hartutako tresnak Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan daude. Arau-hausleak berreskuratzen ahalko ditu, isuna eta erreskateko 18,03 euro ordaindu eta gero, Basa Fauna eta haren Habitatak Babestu eta Kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legearen 103.3.c) artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Hartutako tresnak berreskuratu nahi izanez gero, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren bulegoetara joan beharko da (Alondegi kalea, 1-2.a, Iruña, Telefonoa: 948-427609).

Basa Fauna eta haren Habitatak Babestu eta Kudeatzeari buruzko 2/1993 Foru Legearen 98. artikuluari jarraikiz, hamabost egun balioduneko epea ematen zaio bere eskubideen alde jotzeko bidezko diren alegazioak egin ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko urriaren hogeita bostean._Instruktorea, Iván Razquin Tarazona.

Iragarkiaren kodea: A0213721