25. ALDIZKARIA - 2003ko otsailaren 26a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

Zehapen espedientea

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 135. artikuluak agintzen duen jakinarazpena egitea, hau da, Juan Antonio Pérez de Obanos Aragón jaunari zehapena jartzeko Foru Aginduarena (227/02 zehapen espedientea), ingurumenaren arloko arautegia hausteagatik. Beraz, honen bidez beteko da aipatu Lege horren 59. artikuluko 4. idatz-zatian xedatua.

1334/2002 FORU AGINDUA, irailaren 6koa, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, Juan Pérez de Obanos Aragón jaunari zehapena jartzen diona, Nafarroako Naturguneei buruzko ekainaren 17ko 9/1996 Foru Legea hausteagatik.

Ikusirik 227/02 zehapen espedientea, uztailaren 2an Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emandako 1079/2002 Foru Aginduaren bitartez hasia Juan Pérez de Obanos Aragón jaunaren aurka, mendi zaindariek 2002ko apirilaren 6an egindako salaketa baten ondorioz, Andia mendian, Soosa alderdiaren ondoan, Arbeltzeko errebueltatik Ikomarrera doan pistan, SS-4674-AS matrikuladun Rover markako ibilgailu granate batean baimenik gabe ibiltzeagatik.

Karguen plegua jakinarazita, salatuak alegazioak aurkeztu ditu horretarako ezarritako epean. Idazki horretan zehapen espedientea baliogabetzea eskatu du, honako hauek oinarri:

Ez duela ulertzen urte osoan jendea Andia mendian bizi eta zirkulatu ahal izatea eta berari isuna jartzea 900 metro baino ez egiteagatik, behor batzuk markatzeko tresna batzuk eraman beharra baitzuen.

Isuna ez dagokiola berari, izan ere, bera ez zen auto-gidaria. Oinez zihoan, behorrekin batean.

Aurkeztutako alegazioak ikusita, salaketa egin zuen mendi zaindariari txostena eskatu zitzaion eta salatutako egintzak berretsi zituen.

Naturguneei buruzko ekainaren 17ko 9/1996 Foru Legearen 34. artikuluaren arabera, Administrazioko funtzionarioek egindako ikuskapen akta edo salaketek frogatzeko balioa izanen dute, baldin eta legezko manuak betez dokumentu publikoan ezarri badituzte, deusetan galarazi gabe salatuek dagozkien eskubide edo interesak defedantzeko aurkezten dituzten probak. Salaketan azaltzen da Juan Antonio Pérez de Obanos Aragón jauna aipatu ibilgailua gidatzen ari zela, autoa geldiarazi zuela eta, zirkulatzeko txartela ote zuen galdetu ziotelarik, horrelakorik ez zeukala erantzun zuela. Hori guztia gero emandako txostenean berretsi da. Horren aurrean, salatuak gertakari horiek ukatzen ditu, besterik gabe, baina bere hitzak ez du probatarako indarrik, ez baita aski egotzitako egintzak gertatu zirelako presuntzioa indargabetzeko.

Horrenbestez, ondorioztatu da arau-hauste arina, hots, Nafarroako Naturguneei buruzko ekainaren 17ko 9/1996 Foru Legeko 36.2.g) artikuluaren kontrakoa, egin, egin duela, eta beraz Karguen plegua jakinarazi bezalaxe mantendu da.

Nafarroako Naturguneei buruzko ekainaren 17ko 9/1996 Foru Legearen aurkako administrazio zehapenen prozedura ezartzen duen irailaren 9ko 319/1996 Foru Dekretuan xedatutakoarekin bat:

AGINDU DUT:

1. Juan Antonio Pérez de Obanos jaunari 150 euroko isuna jartzea egindako arau-hausteagatik, aipatu Foru Legearen 36.5.a) artikuluan ezarritakoari jarraikiz, deusetan galarazi gabe Foru Lege horren 106. artikuluan xedatutakoaren arabera erabaki litekeen isunaren murriztea.

2. Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Dekretuaren 258. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, isuna % 30 murriztuko da, betiere ondoko baldintza hauek betetzen badira:

a) Isunaren gainerako zatia gehienez hilabeteko epean ordaintzea, zehapena jakinarazten denetik kontatzen hasita.

b) Arau-hausleak idatziz adieraztea ezarri zaion zehapenarekin ados dagoela eta berariaz uko egitea epe horretan inpugnazio ekintzak erabiltzeko eskubideari.

Isunaren kopurua gutxitzearekin ados egonez gero, interesatuak Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura, hain zuzen Administrazio Kontrolaren Atalera joan beharko du (Alondegi kalea 1, 2. solairua). Han, ordain-gutuna emanen diote, orain bidaltzen denaren ordez, baita murrizpena lortzeko gainerako agiriak ere.

3. Isuna edozein banketxe edo aurrezki kutxatan ordaintzen ahal du, ordain-gutun ofizialaren bidez, Foru Agindu hau administrazio bidean irmoa egiten den egunaren biharamunean hasi eta hamabost egun igaro baino lehen. Epe hori igarota, premiamendu bidez kobratuko da.

4. Foru Agindu honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik aitzina, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean eta hura aldatzen duen 4/1999 Legearen 114. eta 115. artikuluetan xedaturikoarekin bat.

5. Foru Agindu honen berri emanen zaie espedientatuari, salatzaileari, Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuari eta Kontrol Administratiboaren Atalari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko irailaren seian._Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, Jesús Javier Marcotegui Ros.

Iragarkiaren kodea: A0213722