25. ALDIZKARIA - 2003ko otsailaren 26a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

INGURUMEN, LURRALDEAREN ANTOLAMENDU ETA ETXEBIZITZA DEPARTAMENTUA. Zehapen espedienteak.

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 135. artikuluak agintzen duen jakinarazpena egitea, hau da, Miguel Mecías Lojan Hernández jaunaren aurka, ingurumenaren arloko arautegia hausteagatik, 225/02 zehapen espedientea hasten duen Foru Aginduarena. Beraz, honen bidez beteko da aipatu Lege horren 59. artikuluko 5. idatz-zatian xedatua.

1077/2002 FORU AGINDUA, uztailaren 2koa, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, Miguel Mecías Lojan Hernández jaunaren (3154652) aurkako zehapen espedientea irekitzen duena.

Ikusirik Mendizaintzak 2002ko maiatzaren 1ean aurkezturiko salaketa, Nafarroako Naturguneei buruzko ekainaren 17ko 9/1996 Foru Legea hautsi zelakoan.

Nafarroako Naturguneei buruzko Foru Legeko 34. artikuluaren arabera,

AGINDU DUT:

1. Miguel Mecías Lojan Hernández jaunaren aurkako zehapen espedientea irekitzea, Nafarroako Naturguneei buruzko ekainaren 17ko 9/1996 Foru Legea ustez hausteagatik.

2. Catalina Nieves Nuin andrea Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko Ingurumeneko Araubide Juridikoaren Ataleko Administrazio Publikoko arlo juridikoko teknikaria, espedientearen instruktore izendatzea.

3. Foru Agindu hau salatuari, salatzaileari eta Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko uztailaren bian._Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, Jesús Javier Marcotegui Ros.

KARGU PLEGUA

225/2001 espedientea

1. Salatua: Miguel Mecías Lojan Hernández.

Helbidea: Kale nagusia, 36, 2.a, D atea, Burlata.

2. Arau-haustearen eguna eta tokia: ustezko arau-haustea 2002ko maiatzaren 1ean gertatu zen, 13:30ean, Arbeltz alderdian, Urbasa-Andimendiko Parke Naturalean.

3. Salatutako egintzak: Arbeltzeko bihurgunetik Ikomarrera doan bide nagusiaren ondoan, NA-1180-AM matrikuladun ibilgailua aurkitu zuten, ongi aparkatuta, baina Urbasa-Andimendiko Parke Naturalean ibiltzeko baimenik gabe.

4. Hautsitako arauak: ustezko arau-haustea Nafarroako Naturguneei buruzko ekainaren 17ko 9/1996 Foru Legean tipifikatuta dago, honelaxe:

Arau-hauste arina, 36. artikuluko 2 g) idatz-zatiaren arabera, ibilgailu motordunak Naturguneetan barrena baimenduriko tokietatik kanpo ibiltzeagatik.

5. Zehapen proposamena: 150 euroko isuna proposatu da, Nafarroako Naturguneei buruzko ekainaren 17ko 9/1996 Foru Legeko 36. artikuluko 5 a) idatz-zatiarekin bat.

6. Kalte-ordainak: ez dira bidezko.

7. Zehapen osagarriak: ez dira bidezko.

8. Organo eskuduna: Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, Nafarroako Naturguneei buruzko ekainaren 17ko 9/1996 Foru Legeko 34. artikuluko a) idatz-zatian xedaturikoarekin bat.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 4ko 10/1994 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onesten duen apirilaren 3ko 85/1995 Foru Dekretuko 74. artikuluko 1. idatz-zatian xedaturikoarekin bat, hamabost egun balioduneko epea ematen zaio, bere eskubideen alde egokitzat jotzen dituen alegazioak aurkez ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko uztailaren bian._Instruktorea, Catalina Nieves Nuin.

Iragarkiaren kodea: A0213725