25. ALDIZKARIA - 2003ko otsailaren 26a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

EKONOMI ETA OGASUN DEPARTAMENTUA. Ediktua.

Ezin izan da Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorreko 99. artikuluko 2. idatz-zatian aipatzen den jakinarazpena egin. Ediktu hau jakinarazten bitan saiatuta, Ignacio Ansorena Arroyo tributupekoaren, 29149076-A NAN duenaren, helbidean, Taxoareko San Emeterio kaleko 2an, Foru Lege hartako 99. artikuluko 4. idatz-zatian xedaturikoarekin bat, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Aranguren Ibarreko Herriko Etxeko iragarki oholean argitaratzen da, zergapekoari jakinarazteko hamar eguneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, Tributu Ikuskapenerako Zerbitzuko bulegoan agertu behar duela, Iruñeko Karlos III.a etorbideko 4ko hirugarren oinean, hark berak edo behar bezala ordezkaturik, ondokoen jakinarazpena jasotzera: 1997, 1998, 1999, 2000 eta 2001eko Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga ikuskatzeko aktak, Balio Erantsiaren gaineko 1998 (2., 3. eta 4. hiruhilekoak). 1999, 2000 eta 2001eko Zergari buruzko aktak, emendiozko txostena, zehapen espedientearen hasiera, eta arau-hausteak eta zerga-zehapenak kalifikatzeko proposamena _betiere aipatu zerga eta urte eta hiruhilekoei buruzkoa_.

Tributupekoari jakinarazten zaio ezen, epe horretan agertzen ez bada, ondorio guztietarako jakinaren gainean dagoela ulertuko dela, epea bukatu eta biharamunetik aurrera.

Tributupekoari jakinarazten zaio, halaber, 152/2001 Foru Dekretuko 56.1. artikuluak eta 153/2001 F.D.ko 33. artikuluak ezartzen duten bezala, bidezko iruditzen zaizkion alegazioak Ikuskapen Zerbitzuko zuzendariari aurkezteko eskubidea duela, jakinarazpena jaso eta hurrengo hamabost eguneko epean.

Ikuskapen Zerbitzuko zuzendariak espediente bakoitzean jasotako dokumentu, froga eta alegazioak ikusirik, bidezko diren ebazpenak emango ditu.

Iruñean, bi mila eta hiruko urtarrilaren hamazazpian. Aktuarioa, Jesús Nogal Arreal.

Iragarkiaren kodea: A0300795