I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Agintariak eta Langileak
694/2002 FORU AGINDUA, abenduaren 20koa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana, Javier Lacarra Albizu jaunari Departamentuko idazkari teknikoaren ordezko izateko gaitasuna ematen diona bitarte baterako.
Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legearen 36.3.g) artikuluak ezartzen du kontseilariei dagokiela indarra duten xedapenek agintzen dizkieten eginkizun eta eskumenak baliatzea.
Uztailaren 17ko 156/1985 Foru Dekretuak baimena ematen die departamentuetako kontseilariei zerbitzuetako zuzendariak, idazkari teknikoak eta erakunde autonomoetako zuzendariak ordezkatzeko aldi baterako gaitasuna emateko, haiek eri, oporretan edo aldi baterako ezinduak diren kasuetan.
Horrenbestez, uztailaren 17ko 156/1985 Foru Dekretuak eman dizkidan ahalmenak erabiliz,
AGINDU DUT:
1. Javier Lacarra Albizu jaunari, Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Idazkaritza Teknikoko Araubide Juridikoaren Ataleko burua baita, Departamentuko idazkari teknikoaren ordezko izateko gaitasuna ematen zaio bitarte baterako, 2003. urtean hura eritasun, opor edo denbora aldetiko beste eragozpenen bat dela medio kanpoan denean ari dadin.
2. Foru Agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.
Iruñean, bi mila eta biko abenduaren hogeian._Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús María Laguna Peña.
Iragarkiaren kodea: A0214087