25. ALDIZKARIA - 2003ko otsailaren 26a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

207/2003 EBAZPENA, otsailaren 5ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko historia klinikoen artxibo pasiboa kudeatu eta zaintzeko eta historia klinikoak garraiatzeko zerbitzua 2003rako kontratatzeko gastua baimendu eta adjudikazio espedienteari hasiera ematen diona.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak lizitaziorako deia egin du Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko historia klinikoen artxibo pasiboa kudeatu eta zaintzeko eta historia klinikoak garraiatzeko zerbitzua 2003rako kontratatzeko, ondoko baldintza orokor hauei jarraikiz:

_Kontratuaren xedea: Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko historia klinikoen artxibo pasiboa kudeatu eta zaintzeko eta historia klinikoak garraiatzeko zerbitzua 2003rako kontratatzeko.

_Esleitzeko modua: lehiaketa publikoa, prozedura irekia.

_Hasierako prezioa: 226.370 euroko gehieneko gastua, BEZa barne.

_Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratibo eta partikularren pleguan zehazten direnak.

_Proposamenak aurkezteko epea eta tokia: iragarki hau argitaratu eta hogeita zazpi egun naturaleko epean, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko erregistroan (Iruñeko Irunlarrea kaleko 39an, 31008 posta kodean). Halaber, ekainaren 24ko 137/2002 Foru Dekretuan aipaturiko Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorreko edozein bulegotan (abuztuaren 7ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 95. zenbakia) edo Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluko 4. idatz-zatian aipatzen diren erregistro edo bulegoetan.

_Behin-behineko bermea: ez da eskatuko.

_Enpresaren sailkapena: L taldea, 1 azpitaldea, B maila; edo M taldea, 5 azpitaldea, B maila.

_Proposamen ekonomikoak jendaurrean irekitzeko toki-egunak: proposamenak aurkezteko epea bukatu eta hogeigarren egunean emanen da aditzera Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren iragarki oholean (Irunlarrea kalea, 39, Iruña) proposamen ekonomikoak non eta zein egun eta ordutan irekiko diren.

Klausula administratibo eta partikularren plegua lehiatzaileen eskura dago, aztergai, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan (Irunlarrea kaleko 39an eta 948428866 telefonoan), eta www.cfnavarra.es/sns-o/concursos helbide elektronikoan.

Pleguak onesten dituen Ebazpenaren kontra gora jotzeko helegitea paratzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, bi mila eta hiruko otsailaren bostean._Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Víctor Manuel Calleja Gómez.

PROPOSAMEN EKONOMIKOAREN EREDUA

(Kontratazioa arautzen duten pleguetan ageri dena: Proposamen ekonomikoaren ereduaren eranskina).

Iragarkiaren kodea: A0301687