25. ALDIZKARIA - 2003ko otsailaren 26a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

189/2003 EBAZPENA, urtarrilaren 31koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Nafarroako Ospitaleko Bihotz-hodietako Kirurgia Zerbitzurako bihotzerako eta odol-hodietarako protesien hornidura 2003. urterako kontratatzeko gastua baimendu eta esleipen espedienteari hasiera ematen diona (APRO 53/2003 lehiaketa publikoa).

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak lizitaziorako dei egin du bihotzerako eta odol-hodietarako protesiak kontratatzeko, orotariko baldintza hauei jarraikiz:

_Kontratuaren xedea: Nafarroako Ospitaleko Bihotz-hodietako Kirurgia Zerbitzurako bihotzerako eta odol-hodietarako protesien hornidura 2003. urterako kontratatzea (APRO 53/2003 lehiaketa publikoa).

_Esleitzeko modua: lehiaketa publikoa, prozedura irekia.

_Hasierako prezioa: gutxi gorabehera 233.570 euroko gastua urtean, BEZa barne.

_Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratibo eta partikularren pleguan zehazten direnak.

_Proposamenak aurkezteko epea eta tokia: iragarki hau argitaratu eta hogeita zazpi egun naturaleko epean, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko erregistroan (Iruñeko Irunlarrea kaleko 39an, 31008 posta kodean). Halaber, ekainaren 24ko 137/2002 Foru Dekretuan aipaturiko Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorreko edozein bulegotan (abuztuaren 7ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 95. zenbakia) edo Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluko 4. idatz-zatian aipatzen diren erregistro edo bulegoetan.

_Behin-behineko bermea: ez da eskatuko.

_Proposamen ekonomikoak jendaurrean irekitzeko toki-egunak: proposamen ekonomikoak ireki eta irakurtzeko eguna, ordua eta tokia Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren iragarki oholean jakinaraziko dira (Irunlarrea kalea, 39, Iruña), proposamenak aurkezteko epea bukatu eta hilabete pasata.

Klausula administratibo eta partikularren plegua lehiatzaileen eskura dago, aztergai, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan (Irunlarrea kaleko 39an eta 948428866 telefonoan), eta www.cfnavarra.es/sns-o/concursos helbide elektronikoan.

Pleguak onesten dituen Ebazpenaren kontra gora jotzeko helegitea paratzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, bi mila eta hiruko urtarrilaren hogeita hamarrean._Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Víctor Manuel Calleja Gómez.

PROPOSAMEN EKONOMIKOAREN EREDUA

(Kontratazioa arautzen duten pleguetan ageri dena: Proposamen ekonomikoaren ereduaren eranskina).

Iragarkiaren kodea: A0301539