25. ALDIZKARIA - 2003ko otsailaren 26a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

1035/2002 EBAZPENA, abenduaren 18koa, Ekonomia eta Europako Aferen zuzendari nagusiak emana, Lan, Garraio eta Etxebizitza Departamentuko Herri Lan Zuzendaritza Nagusiak errepideetarako behar duen gatza erosteko hornidura adjudikatzen duena.

Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legeko 97.3 artikulua betetzeko asmoz, aditzera ematen da espediente hau adjudikatu dela:

Entitate adjudikatzailea:

a) Erakundea: Ekonomi eta Ogasun Departamentua.

b) Espedientea izapidatzen duen bulegoa: Kontratazio eta Aseguruen Atala.

c) Espedientearen zenbakia: 83/2002.

Kontratuaren xedea:

a) Kontratu mota: hornidura kontratua.

b) Xedearen deskripzioa: errepideetarako gatza erostea.

c) Lote bakarra.

d) Lizitazioko iragarkiaren argitalpena: 2002ko 130. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, urriaren 28koa.

Tramitazioa, prozedura eta adjudikazio mota.

a) Izapidaketa: arrunta.

b) Prozedura: irekia.

c) Adjudikatzeko modua: enkantea.

Hasierako aurrekontua: 73.418,74 euro (BEZa barne).

Adjudikazioa:

a) Eguna: 2002ko abenduaren 18a.

b) Kontratista: Ibérica de Sales, S.A.

c) Nazionalitatea: Espainiakoa.

d) Adjudikazioaren zenbatekoa: 341 euro (BEZa barne) Landabengo instalazioetan uzten den kloruro sodikoko tona bakoitzeko, 25 kiloko zakutan; 25 euro adjudikazio-hartzailearen instalazioetan gordetzen den kloruro sodikoko tona bakoitzeko. Bien batez besteko prezioa 43,60 eurokoa da.

Iruñean, bi mila eta biko abenduaren hemezortzian._Ekonomia eta Europako Aferen zuzendari nagusia, José Angel Zubiaur Carreño.

Iragarkiaren kodea: A0213975