25. ALDIZKARIA - 2003ko otsailaren 26a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

23/2003 FORU DEKRETUA, urtarrilaren 27koa, Yolanda Blanco Rodríguez andrea, 2003ko urtarrilaren 28tik eta bitarte baterako, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Telekomunikazio Zerbitzuen Proiektu eta Ustiapenetarako Ataleko buru izendatzen duena.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren Testu Bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriko bigarren idatz-zatian xedatzen du Foru Komunitateko Administrazioko atalburu eta bulegoburuak organo eskudunak izendatzen ahalko dituela bitarte baterako. Nahitaez, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.

Horrenbestez, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak proposaturik eta 2003ko urtarrilaren 27an izandako bilkuran Nafarroako Gobernuak hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra._Yolanda Blanco Rodríguez andrea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren funtzionaria baita, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Telekomunikazio Zerbitzuen Proiektu eta Ustiapenetarako Ataleko buru izendatzea bitarte baterako.

Iruñean, bi mila eta hiruko urtarrilaren hogeita zazpian._Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma._Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilaria, José Ignacio Palacios Zuasti.

Iragarkiaren kodea: A0301199