25. ALDIZKARIA - 2003ko otsailaren 26a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

53/2003 FORU AGINDUA, otsailaren 6koa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana, ikasleen garraio zerbitzu batzuk, 2002-2003 ikasturterako, presako lehiaketa publikoaren bidez kontratatzea xedatzen duena. Ikastetxeak hauek dira: Tuterako "Benjamín de Tudela" B.H.I., Burlatako "Askatasuna"/"Ibaialde" B.H.I., Iruñeko "Padre Moret" B.H.I. eta Zizur Nagusiko B.H.I.

Hezkuntza eta Kultura Departamentuak presako lehiaketa publikorako deia egin du, 2002-2003 ikasturterako ikastetxe publikoetako ikasleen garraio zerbitzu batzuk kontratatzeko.

Modalitatea: lehiaketa publikoa, presako izapidaketa.

Kontratuen xedea: 2002-2003 ikasturtean, Agindu teknikoen pleguko eranskinean adierazten diren ikastetxeetako ikasleen garraio zerbitzuaz arduratzea. (1)

Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio klausula partikularren eta agindu teknikoen pleguetan ageri dena. Agiriok jatorrizkoak edo notarioak zein administrazioak kautotutako kopiak izanen dira.

Proposamenak aurkezteko toki-egunak: iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita hamahirugarren egun naturaleko ordu bi eta erdiak arte, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorrean (Karlos III.a, 2, Iruña), edo Hezkuntza eta Kultura Departamentuaren Erregistroan (Santo Domingo kalea, z.g., Iruña).

Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Legearen 91. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, jakinarazten da ezin dela aldaerarik egin.

Eskaintzak noiz irekiko diren: martxoaren 18an, jendaurrean, Hezkuntza Zuzendaritza Nagusian (Iruñeko Santo Domingo kalea, z.g.).

Pleguak eta proposamen ekonomikoaren eredua: lizitatzaileen eskura daude Hezkuntza eta Kultura Departamentuan (Zerbitzu Osagarrien Bulegoa), Santo Domingo kalea, z.g., Iruña.

(1) Lizitazioaren gehieneko prezioak eta ibilbideen deskripzioa pleguen eranskinean azaldu dira.

Iruñean, bi mila eta hiruko otsailaren zazpian._Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús María Laguna Peña.

Iragarkiaren kodea: A0301501