25. ALDIZKARIA - 2003ko otsailaren 26a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

DEIALDIA, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Bularraldeko Kirurgiako barrutiko sendagile espezialista izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzekoa. Izendapen proposamena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Bularraldeko Kirurgiako barrutiko sendagile espezialista izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren 8. oinarrian xedaturikoari jarraikiz, deialdi horretako epaimahaiak probak gainditu dituen izangaia izendatzeko proposamena aurkeztu du. Deialdia 2002ko otsailaren 27ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, 25. zenbakian.

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Bularraldeko Kirurgiako barrutiko sendagile espezialista izateko lanpostu baterako Juan José Guelbenzu Zazpe jauna izendatzeko proposamena onesten da.

2. Hori guztia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara bedi, behar diren ondorioak sor ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko abenduaren hamaikan._Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Administrazio eta Giza Baliabideen zuzendaria, Alberto Andérez González.

Iragarkiaren kodea: A0213729