25. ALDIZKARIA - 2003ko otsailaren 26a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E R G O I E N A

Herriko jabari publikoko lurzoruaren, hegalkinaren eta zorupearen erabilpen pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala. Behin betiko onespena

2001eko azaroaren 30eko osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez hasiera batean onetsi zen Lizentziak eman eta hirigintzako beste jarduketetarako tasak arautzen dituen ordenantza fiskaleko aldaketa. Dagokion iragarkia 2001eko 158. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, abenduaren 31n.

Jendaurrean egoteko epea iraganik, inork ez du alegazio, kexa edo oharrik aurkeztu.

2002ko otsailaren 2ko osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez behin betikoz onetsi zen eta, beraz, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/90 Foru Legearen 326. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, bidezko da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Oinarria

1. artikulua. Honako ordainarazpen hau ezartzen da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenbiziko tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoari jarraikiz, eta haren 12. artikuluan ageri den baimenaren babesean.

Zergagaia

2. artikulua. Zerga honen gaia dira hiriko jabari publikoko lurzoru, hegalkin eta zorupearen erabilera pribatibo edo aprobetxamendu bereziak, hala nola:

a) Erabilera publikoko zorupea okupatzea.

b) Erabilera publikoko lurrak salgai, eraikuntzako material, hondakin, hesi, puntel, euskarri, aldamio edo gisako instalazioen bidez okupatzea.

c) Pisuetako burdinsareak, soto edo sotoarteei argia, aireztapena, pertsonen sarbidea edo gaien sarrera eman ahal izateko hiriko edozein eremu publikoko zoru edo zorupean kokatutako lukana, arnasbide, ate, karga-aho edo gisako elementuak, bai eta argi-sare publikotik egindako hartunea ere.

d) Toki entitateko edozein eremu publikoko hegalkina ukitzea, eraikinak ixteko elementu, terraza, behatoki, balkoi, markesina, olana edo gisako instalazioekin, eremu publikoaren gainean dauden edo fatxadaren lerrotik ateratzen diren hegalkinak, eta balkoi eta terrazak kristalez ixtea.

e) Toki entitateko eremu publiko edo jabari publikoko bertzelako lurretan edo haien hegalkinean kokatuta dauden hariak, hodiak eta galeriak, argi indarra, ura, gasa edo beste edozein fluido eramateko; kableak, horma-besoak, lotura, banaketa edo erregistrorako kaxak, transformadoreak, burni-barrak, baskulak, aldamioak eta gisakoak; eta salmenta automatikorako tresnak eta gisakoak.

f) Eremu publikoan kioskoak jartzea.

g) Erabilera publikoko lurretan kokatutako postu, barraka, saltoki, ikuskizun eta jolaskizunak jartzea, bai eta kalez kaleko industriak eta zinema filmaketa ere.

h) Portada, erakusleiho eta beirarasak.

i) Erregaiaren deposituak eta hornigailuak eta, oro har, erabilera publikoko lurretan kokatutako artikulu edo salgaiak.

j) Toki entitateko jabari publikoko lurrak okupatzen dituzten edo hiriko errepide edo eremu publikoetatik ikusgarri diren iragarkiak jartzea.

k) Lur, eraikin edo hesiei eusteko hormak, behin betikoak zein behin-behinekoak, toki entitateko eremu publikoetan.

l) Azienda herriko bide publikoan edo jabari publikoko lurretan barna igarotzea.

Zerga ordaindu beharra

3. artikulua. Zerga hauek ordaindu beharra erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia hastean sortzen da, eta aurretik behar den baimena eskatu behar da.

Udalaren nahitaezko lizentziarik aurretik izan gabe erabilera edo aprobetxamendua hasten bada, ordenantza fiskal honetan ezarritako tasa pagatzeak ez ditu izandako erabilera edo aprobetxamenduak legeztatuko eta kalteordainik eman gabe instalazioak kentzeko agindu daiteke.

Ordenantza honetako erabilera edo aprobetxamenduak tasaren aldian behingo sortzapena behar badu, hura urtarrilaren 1ean izanen da urtero eta zergaldia urte naturala izanen da, salbu eta erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia urte hartan hasi edo bukatu egin den kasuetan, orduan zergaldia horren arabera moldatuko baita eta berdin kuota hainbanatuko.

Ordaintzera beharturik daudenak

4. artikulua. Tasa ordaintzera beharturik daude, zergadunak diren aldetik, pertsona fisiko zein juridikoak eta, nortasun juridikorik ez izanik ere, unitate ekonomikoa edo ondare berezia osatzen duten entitateak, baldin eta, hiriko jabari publikoko lurzoru, hegalkin eta zorupearen erabilera pribatibo edo aprobetxamendu berezia egiten badute, edo hari onura ateratzen badiote.

Hornidurako zerbitzu publikoak ustiatzen dituzten enpresek lurzoruan, hegalkinean eta zorupean egindako erabilera edo aprobetxamenduen tasak horien gaineko ordenantza fiskalen edo aplikagarri diren udal erabakien menpe egonen dira.

Oinarriak, tasak eta tarifak

5. artikulua. Tarifak aplikatzeko oinarria zehaztuko da erabilera edo aprobetxamenduaren iraupenaren eta okupatutako eremu publikoaren azaleraren arabera.

6. artikulua. Tarifak honako Ordenantza honen eranskinean azaltzen dira.

Kudeaketa arauak

7. artikulua. Erabilera pribatiboak edo aprobetxamendu bereziak berekin ekartzen badute udal ondasun edo instalazioen suntsiketa edo narriadura, onuraduna aipatu horiek berreraiki edo konpontzeko gastuen kostua ordaintzera beharturik dago, bai eta aurretik zenbateko hori gordailutako uztera ere.

Gordailu hori ukituta gerta daitezkeen ondasun eta instalazio guztien balioaren arabera finkatuko da, hura zenbakietara ekartzeko udal teknikariak txostena aldez aitzinetik eginda.

Gordailua lotu daiteke indarra duen arautegia hautsi edo lizentziaren baldintzak ez betetzeagatik ezarritako zehapenekin. Gordailua berreskuratu ahal izateko adostasun txostena beharko da, indarra duen arauteriak eta lizentzia hartzeko baldintzak hertsiki bete eta lurzorua behar bezala konpondu dela egiaztatzen duena.

8. artikulua. Erabilera dela eta sortutako kalteak konponezinak badira, onuradunak desegindako gaiek zenbat balio duten edo kaltetutakoen baliogalera norainokoa den, horrenbertze emanen dio ordainetan Udalari. Bereziki konponezintzat hartuko diren kalteak interes artistiko edo historikoa duten monumentuetan eta 20 urte baino gehiagoko zuhaitzetan egindakoak izanen dira. Lehenik eta behin fidantzek kalteordain horiek estaliko dituzte.

9. art. 1) Ordenantza honetan araututako tasei lotutako aprobetxamenduek behar den errolda edo zentsua izanen dute ohikoak eta etengabeak badira. Tasa sei hilabetetik behin ordaindu beharko da, Ordenantza Fiskal Orokorrean ezarritako epe eta baldintzetan.

2) Erabilerak edo aprobetxamenduak lizentziarik behar ez badu, aurretik dagokien kuota ordaindu beharko da. Horrela izanez gero txartela jaso beharko da, behar bezala datatua, horretarako izendatzen diren langileen eskutik.

3) Gainerako kasuetan, likidazioa dagokion bulegoan eginen da. Lizentzia edo kontzesioa eman dela jakinarazi baino lehenago ordainduko da tasa, erabilera edo aprobetxamenduaren epea zehazki finkaturik dagoenean. Hala ez bada, pagamendua erabilera edo aprobetxamendua amaitutakoan eginen da, hau da, partikularrak Udalari bukatu dela jakinarazten dionean.

XEDAPEN GEHIGARRIA

Bakarra

Eremu publikoko terrazak nahiz mahaitxoak eta haietarako instalazio osagarriak, hala nola eguzkitakoak, oholak, olanak, alboko babesgarriak, argiak, etab., eremu publikoan terraza eta mahaitxoak jartzeko tasak arautzen dituen udal ordenantzaren bidez arautuko dira.

XEDAPEN IRAGANKORRA

Bakarra

Ordenantza honek indarra hartu aurreko hilabetean aurkezten diren eskabideak, Ordenantza honen arabera ebatziko dira.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Bakarra

Indarrik gabe gelditzen da Barrakak, jostetarako ikuskizunak, etab. jartzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

AZKEN XEDAPENA

Ordenantzak indarra hartuko du testu osoa Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hamabost egun baliodunen buruan.

TARIFEN ERANSKINA

I. epigrafea._Lurzoruaren erabilera edo aprobetxamendu bereziak.

1.1. Merkatu txikiak, metro lineal edo zatiki bakoitzeko, egunean: 2,55 euro. Denboraldi osoa: 180,30 euro. Tarifa horiek hasierako preziotzat hartuko dira, adjudikazioa enkante bidez egiten bada.

1.2. Ekaineko Sanjuanetan eta herrian antolaturiko gainerako festetan, Udalaren organo eskudunak onesten badu herrian kaleko salmenta egitea, jarduera horrengatik ordaindu beharreko tasa 15,03 eurokoa izanen da pertsona bakoitzeko, eta festen lehenbiziko egunetik bukatu arte.

Era berean, salmentarako postu finkoak jartzeko baimenak enkantez besteko prozeduraz emanen balira, tasa 60,10 eurokoa izanen litzateke salmenta egiteko eremura ematen duen metro lineal bakoitzeko. Esleipena enkante bidez egiten bada zenbateko hori hasierako prezioa izanen da.

Aipatu prezio publikoez gain, fidantza pausatzeko eskatzen ahal da, 150,25 eurokoa, hain zuzen.

1.3. Karabana, atoi eta automobilak ez diren gainerako ibilgailuak bereziki baimentzen direnean, tasa ordaintzeak baimena dagoela esan nahi ez badu ere.

Egun edo zatiki bakoitzeko: 1,50 euro.

1.4. Jarduera ez-ekonomikoetako bestelako erabilera edo aprobetxamenduak, edukiontziak, hesiturak eta jarduera ekonomikoa ez den okupazioa. Metro karratu edo zatiki bakoitzeko, egunean:

0,06 euro egunean.

II. Epigrafea._Erabilera edo aprobetxamendu bereziak hegalkinean:

Hegalkinaren erabilera edo aprobetxamenduen gaineko tasak, energia garraiatzeko linea elektrikoekin egiten badira, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak hitzarturikoak izanen dira.

III. epigrafea._Erabilera edo aprobetxamendu bereziak zorupean.

III.1._Aprobetxamendu bereziak zorupean.

Erregai biltontziak:

_Biltontzien kuota 1.202,02 eurokoa da urtean.

Gas sareak:

_Gasa banatzeko sare nagusien instalazio eta aprobetxamenduengatik izanen den gutxieneko kuota, metro lineal bakoitzeko eta urtean: 4,81 euro.

Ergoienean, bi mila eta biko abenduaren bian. Alkate udalburua, Olatz Berastegi Loiola.

Iragarkiaren kodea: A0300869