25. ALDIZKARIA - 2003ko otsailaren 26a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

1336/2002 EBAZPENA, abenduaren 19koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Administrazio eta Giza Baliabideen zuzendariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoko Urologia Ataleko buru izateko lanpostu huts bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onesten duena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak, abuztuaren 27ko 1480/2002 Ebazpenaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoko Urologia Ataleko buru izateko lanpostu huts bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zuen. Deialdi hori 2002ko 124. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, urriaren 14an.

Eskabideak aurkezteko epea bukaturik, bidezko da onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onestea.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren egitura organikoa aldatu zuen abenduaren 26ko 604/95 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoko Urologia Ataleko buru izateko lanpostu huts bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda hau onestea:

_Txanda irekia

Onartuak:

MILLAN SERRANO, JOSE ANTONIO

Baztertuak: inor ez.

2. Izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, zuzentzeko.

3. Ondokoek osatuko dute epaimahaia:

Mahaiburua: José Ramón Ayestarán Ruiz-Bazán jauna, Tuterako Osasun Barrutiko zuzendaria.

Ordezko mahaiburua: Mariano Hernández Galindo jauna, Tuterako Osasun Barrutiko Oinarrizko Osasun Laguntzako zuzendariordea.

Mahaikidea: Antonio Allona Almagro jauna, espezialitateko sendagilea, Urologiako Batzorde Nazionalak izendatua.

Ordezko mahaikidea: Rafael Díaz González jauna, espezialitateko sendagilea, Urologiako Batzorde Nazionalak izendatua.

Mahaikidea: espezialitate horretako sendagile bat, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatu beharrekoa.

Ordezko mahaikidea: espezialitate horretako sendagile bat, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatu beharrekoa.

Mahaikidea: Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen ordezkariek izendatu beharrekoa.

Ordezko mahaikidea: Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen ordezkariek izendatu beharrekoa.

Mahaikide idazkaria: Gabriel Izpura Liberal jauna, Tuterako Osasun Barrutiko Langileri Zerbitzuko burua.

Ordezko mahaikide idazkaria: Luis Larraya Galarza jauna, Laguntza Anbulatorioa Koordinatzeko Zuzendariordetzako Kudeaketa Zerbitzuko burua.

4. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

5. Ebazpen hau igortzea mahaikide titularrei, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Kudeaketa, Sarrera eta Barne Igoerarako Zerbitzura eta Deialdiak Izapidatzeko Unitatera, eta Osasun Departamentuko idazkari teknikoari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko abenduaren hemeretzian._Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Administrazio eta Giza Baliabideen zuzendaria, Alberto Andérez González.

Iragarkiaren kodea: A0300176