25. ALDIZKARIA - 2003ko otsailaren 26a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

1334/2002 EBAZPENA, abenduaren 19koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Administrazio eta Giza Baliabideen zuzendariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoko Geriatria Zerbitzuko buru izateko lanpostu huts bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onesten duena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak, abuztuaren 13ko 1449/2002 Ebazpenaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoko Geriatria Zerbitzuko buru izateko lanpostu huts bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zuen. Deialdi hori 2002ko 124. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, urriaren 14an.

Eskabideak aurkezteko epea bukaturik, bidezko da onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onestea.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren egitura organikoa aldatu zuen abenduaren 26ko 604/95 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoko Geriatria Zerbitzuko buru izateko lanpostu huts bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiko onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda hau onestea:

_Txanda irekia

Onartuak:

LARRION ZUGASTI, JOSE LUIS

REDIN LARRAZ, JOSE MIGUEL

Baztertuak: inor ez.

2. Izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, zuzentzeko.

3. Ondokoek osatuko dute epaimahaia:

Mahaiburua: Antonio Merino Díaz de Cerio jauna, Nafarroako Ospitaleko zuzendaria.

Ordezko mahaiburua: Soledad Salvo Gonzalo andrea, Nafarroako Ospitaleko zuzendari medikoa.

Mahaikidea: Francisco Guillén Llera jauna, espezialitateko batzorde nazionalak izendatua.

Ordezko mahaikidea: José Manuel Rivera Casado jauna, espezialitateko Batzorde Nazionalak izendatua.

Mahaikidea: espezialitate horretako sendagile bat, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatu beharrekoa.

Ordezko mahaikidea: espezialitate horretako sendagile bat, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatu beharrekoa.

Mahaikidea: Gregorio Tiberio López jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen ordezkariek izendatua.

Ordezko mahaikidea: José Ramón Vidán Cruz jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen ordezkariek izendatua.

Idazkaria: José Luis Ruiz Ciruelos jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileri eta Lan Harremanen zuzendariordea.

Ordezko idazkaria: María José Cárcamo Casimiro, Bideko Ama Birjina Ospitaleko Langileri zuzendaria.

4. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

5. Ebazpen hau igortzea mahaikide titularrei, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Kudeaketa, Sarrera eta Barne Igoerarako Zerbitzura eta Deialdiak Izapidatzeko Unitatera, eta Osasun Departamentuko idazkari teknikoari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko abenduaren hemeretzian._Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Administrazio eta Giza Baliabideen zuzendaria, Alberto Andérez González.

Iragarkiaren kodea: A0300178