25. ALDIZKARIA - 2003ko otsailaren 26a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L A R R A G A

Jarduera sailkaturako baimena

Ingurumena babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legean eta hura garatzeko otsailaren 15eko 32/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Erregelamenduan xedatutakoa betez, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela, hamabortz egunez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko oharrak egin ditzaten.

Eskatzailea: Angel M. eta Miguel Angel Colomo Luquin. Jarduera: Nekazaritzako biltegia egitea eta mahatsondo landareen biltegia handitzea, Larragan (Nafarroa). Tokia: Lurzati berrantolamenduko 19. poligonoa, 624. lurzatia, La Balsa alderdia.

Larragan, bi mila eta biko abenduaren hemeretzian. Alkate udalburua, Jesús García García.

Iragarkiaren kodea: A0214028