25. ALDIZKARIA - 2003ko otsailaren 26a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B E R A

Deialdia, Berako Udalaren "Isidoro Fagoaga" Musika Eskolan biolin irakaslea izateko lanpostu bat betetzeko, oposizio-lehiaketa bidez, lanaldi partzialeko lan-kontratu finkoarekin

1. oinarria._Arau orokorrak.

1.1. Deialdi honen xedea da Berako Udalaren "Isidoro Fagoaga" Musika Eskolan biolin espezialitateko musika irakaslea izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzea, 6 hilabeteko probaldiarekin.

1.2. Izendatzen den pertsona, ondorio guztietarako, lanpostuaren jabetza hartzen duen egunetik, nominako eta plantillako lan-kontratudun finkoa izanen da, eta lanaldi partziala izanen du.

1.3. Urteko lansari gordina (lanaldiaren araberakoa) 23.817,50 eurokoaren proportzionala izanen da, astean 30 orduko lanaldiaren baliokidea baita.

1.4. Lanaldiaren araubidea zerbitzuaren beharretara moldatuko da, eta administrazio organo eskudunek noiznahi aldatzen ahalko dute.

2. oinarria._Izangaiek bete behar dituzten baldintzak.

2.1.

Oposizio honetan onartuak izateko, izangaiek baldintza hauek bete beharko dituzte eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean:

a)$Adinez nagusia eta nazionalitate espainiarrekoa izatea, edo Europako Batasuneko kide diren estatuetakoa.

b) Gutxienez, biolin espezialitateko maila ertaineko irakaslearen titulua izatea. Atzerriko titulu baliokidea duten izangaiek, aukeratuak izanez gero, kontratazioan eskatutako tituluarekin baliokidetu beharko dute. Baliokidetzea Hezkuntza eta Zientzia Ministerioko Idazkaritza Tekniko Orokorraren bitartez egin behar da.

c) Lanpostuaren eginkizunetan aritzeko behar den gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.

d) Eginkizun publikoak betetzeko desgaitua edo gabetua ez egotea eta ezein administrazio publikoren zerbitzutik baztertua ez izatea.

e) Euskaraz idazten eta mintzatzen jakitea. Izangaiek euskara proba gainditu beharko dute behar adinako hizkuntza maila dutela egiaztatzeko.

2.2 Azterketa gainditu eta lanpostua eskuratzen duen izangaiak aitzineko baldintzak betetzen dituela frogatu beharko du, deialdi honetako 7. oinarrian ezartzen diren epean eta moduan. Baldintzak bete beharko ditu, hain zuzen ere eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean, eta horien jabe beharko du izan hautapenaldiak dirauen bitartean eta izendapena egiten den arte.

3. oinarria._Eskabideak.

3.1. Deialdi honetan parte hartu ahal izateko eskabideak Berako Udalaren "Isidoro Fagoaga" Musika Eskolako erregistroan aurkeztu beharko dira, 30 egun naturaleko epean, deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Eskabideek I. eranskineko ereduaren araberakoak beharko dute izan, eta haiekin batera lehiaketaldian baliarazi nahi diren merezimenduen jatorrizko ziurtagiriak, kopia kautotuak edo fotokopia konpultsatuak aurkeztu beharko dira. Musika Eskolak ez du agiririk konpultsatuko.

3.2. Eskabideak aurkezteko ezarri den epea luzaezina da.

4. oinarria._Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

4.1.$Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, Musika Eskolako Zuzendaritza Batzordeko buruak, ebazpen bidez, izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsiko du eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko aginduko du.

4.2. Baztertutako izangaiek, behin-behineko zerrenda Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta 10 egun balioduneko epean, egokiak juzgatzen dituzten erreklamazioak egiten ahalko dituzte eta okerrik bada, zuzendu.

4.3. Erreklamazioak aurkezteko epea bukatu eta haiek ebatzi ondoren, Udalaren Musika Eskolako Zuzendaritza Batzordeko buruak izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko ebazpena emanen du, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko aginduko.

5. oinarria._Epaimahaia.

5.1. Epaimahaian honako hauek izanen dira:

Mahaiburua: Berako Udalaren "Isidoro Fagoaga" Musika Eskolako Zuzendaritza Batzordeko burua.

Ordezkoa: Berako Udaleko zinegotzi bat, Berako Udalaren "Isidoro Fagoaga" Musika Eskolako Zuzendaritza Batzordeko kidea.

Mahaikidea: espezialitateko irakasle bat.

Ordezkoa: espezialitateko irakasle bat.

Mahaikidea: espezialitateko irakasle bat.

Ordezkoa: espezialitateko irakasle bat.

Mahaikidea: Berako Udalaren "Isidoro Fagoaga" Musika Eskolako zuzendaria.

Ordezkoa: Berako Udalaren "Isidoro Fagoaga" Musika Eskolako zuzendariak izendatzen duena.

Mahaikide idazkaria: Berako Udalaren "Isidoro Fagoaga" Musika Eskolako Zuzendaritza Batzordekoa.

Ordezkoa: Berako Udalaren "Isidoro Fagoaga" Musika Eskolako Zuzendaritza Batzordeko idazkariak izendatzen duena.

5.2. Epaimahaia hautaprobak hasi baino lehen eratu beharko da, eta eraketa eta jarduketa baliozkoak izateko haren kideen gehiengo osoak agertu beharko du, guttienez.

5.3. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdi honetako oinarrien interpretazioari eta aplikazioari buruz sor daitezkeen gorabeherak oro.

5.4.$Epaimahaiak aholkulari espezialistak ekarri ahalko ditu proba guztietara, edo batzuetara bakarrik. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan aritzera mugatuko dira eta horietan baino ez diote laguntzarik emanen epaimahaiari.

6. oinarria._Oposizio-lehiaketaren hasiera eta nondik-norakoa.

6.1.$Onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko ebazpenean berean jakinaraziko da probak zer toki, egun eta ordutan hasiko diren.

6.2. Lehiaketaren nondik-norakoa:

Izangaien merezimenduak baremo honi jarraikiz baloratuko dira:

6.2.1. Esperientzia irakaskuntzan: Gehienez ere 6 puntu emanen dira.

a) Irakaskuntza publikoan deialdikoa bezalako lanpostuetan egindako ikasturte oso bakoitzeko: puntu 1.

b) Ikasturte osoa baino guttiagoko zati edo hilabete bakoitzeko, aitzineko atalean aipatzen diren lanpostuetan: 0,25 puntu.

c) Irakaskuntza publikoan a) atalean ageri ez diren lanpostuetan egindako ikasturte oso bakoitzeko: 0,75 puntu.

d)$Irakaskuntza pribatuan, aitzineko a) azpiatalean adierazten diren espezialitateko eta hezkuntza mailako lanpostuetan egindako ikasturte oso bakoitzeko: 0,25 puntu. Azpiatal honetan 2 puntu emanen dira gehienez.

e) Emandako ikastaro, mintegi edo ikasgai magistral bakoitzeko: 0,25 puntu.

a), b), c) eta d) azpiataletan ikasturte osotzat joko da, ekainaren 30ean zenbatuta, gutxienez sei hilabeteko zerbitzua betetzea. b) idatz-zatian zehazten diren zerbitzuak ikasturte bakoitzeko ekainaren 30 arte besterik ez dira zenbatuko. Zerbitzuak ikastetxe batean baino gehiagotan batera izan badira ez dira puntuak batuko.

6.2.2. Espediente akademikoa. Gehienez 2 puntu emanen dira.

Atal honetan, izangaiak aurkezten duen espediente akademikotik, lanpostuan sartzeko izangai guztiei eskatzen zaien tituluari dagokion batez besteko puntuazioa baizik ez da baloratuko, eta jarraian zehazten den gisan:

_6 edo gutxiago: puntu 1.

_6,01 eta 7,5 bitarte: 1,5 puntu.

_7,51 eta 10 bitarte: 2 puntu.

Espediente akademikoan zenbakizko adierazpen zehatzik ez dagoen kasuetan, espedienteko batez besteko nota lortzeko, baliokidetasun hauek erabiliko dira:

_Nahikoa: 5

_Ongi: 6

_Oso ongi: 7

_Bikain: 9

_Ohorezko matrikula: 10

6.2.3. Beste merezimendu batzuk.

Gehienez ere 2 puntu emanen dira.

a) Deialdiko lanpostuan sartzeko eskatzen eta alegatzen den tituluaren maila bereko titulu bakoitzeko: 0,2 puntu.

b) Egindako kontzertuengatik, gehienez: puntu 1.

c) Gainditutako prestakuntza edo hobekuntza ikastaro bakoitzeko, baldin eta hezkuntzako administrazioek edo unibertsitateek antolatua izan bada eta deialdiko espezialitate berekoa edo didaktikaren alorrekoa: gehienez 0,6 puntu.

_30 ordu baino gehiagokoak: 0,2 puntu.

_100 ordu baino gehiagokoak: 0,4 puntu.

d) Alegatu eta agiri bidez frogatutako gainerako merezimenduengatik: gehienez 0,2 puntu.

Egindako zerbitzuak egiaztatzeko, horiek jaso zituzten administrazio publiko edo pribatuen ziurtagiriak aurkeztuko dira. Egindako zerbitzu guztiak onartuko dira, kontratazio araubidea gorabehera. Aldi berean egindako zerbitzuetatik, puntuaziorik altuena dutenak baizik ez dira baloratuko.

Egiaztagiriak:

6.2.1. atala: Ikastegiaren ziurtagiria, zerbitzuen espezialitatea eta iraupena agerrarazten dituena.

6.2.2. atala: Ikastegiaren ziurtagiri akademikoa.

6.2.3. atala: Lanpostua eskuratzeko behar den titulua eta merezimendu gisa alegatzen diren gainerako tituluak (ziurtagiri akademikoak edo fotokopia konpultsatuak). Hobekuntzako ikastaroen ziurtagiriak; horietan berariaz adierazi behar da ikastaroak zenbat ordu iraun duen.

6.3. Ondoko ariketak egin beharko dira oposizioaldian:

Lehenengo ariketa._Bi proba eginen dira, ondoko gaiei buruz:

Euskara: ahozko saioa eta idatzizko saioa, epaimahaiak proposatuko dituen gaiei buruz.

Bigarren ariketa._Hiru proba eginen dira:

1._Interpretazio ariketa praktikoak:

a) Oposizio egileak estilo ezberdineko hiru obra aurkeztuko ditu eta horietatik bi jo beharko ditu, bat epaimahaikoek aukeratua.

Epaimahaiak baloratu eginen du hautatu obren zailtasuna eta obrak ez dira bost minutu baino laburragoak izanen.

Ariketa horiek hasi aurretik eginen da zozketa eta hautaketa, oposizio egileek jo beharreko obrak zein diren jakiteko. Izangaiek jarduteko ordena ere zozketan jarriko da, ekitaldi berean. Zozketan izangai bat izendatuko da, lehenbizi berak jardungo du eta gero hurrenez hurren gainerakoek, alfabetoaren ordenean.

2._Irakaskuntza ariketa praktikoak:

a)$Klase praktiko bat ematea bi ikasle hasiberriri, instrumentuaren ezaugarriak eta gorputzaren zein eskuen posizio egokia adierazten zaizkiela.

b) Klase bat ematea ikasle aurreratu bati, zeinek epaimahaiak agindutako obra bat jo beharko baitu, eta oposizio egileak, interpretazio edo teknika aldetik, egoki juzgatzen dituen oharrak eginen ditu.

3._Teknika eta teoriazko ariketak:

a) Ariketa idatzia: Epaimahaiak proposatuta, biolinerako pieza baten artikulazioa eta fraseatua.

b) Ahozko ariketa:

_Epaimahaiak proposatutako biolinerako obra baten azterketa formal, tekniko eta estetikoa.

_Ondotik zehazten diren gaietako edozeini buruz epaimahaiak egiten dituen galderei erantzutea:

1. gaia: Biolinaren bilakaera historikoa.

2. gaia: Instrumentuaren (biolina) teknika eta irakaskuntza.

3. gaia: instrumentua Musika Eskolarako programatzea: ikasmaila bakoitzeko helburuak, edukiak, ebaluazio irizpideak eta estilo desberdinetako obrak zehaztea. Ganbera musika programatzea, instrumentuaren lehen ikasmailetara moldatua.

Hirugarren ariketa._Elkarrizketa epaimahaiko kideekin.

Aitzineko probak gainditzen dituzten izangaiek banan-banan elkarrizketa izanen dute epaimahaikoekin. Solasaldi horretan deialdiko lanpostuaren inguruko gaiez mintzatuko da.

6.4. Oposizioko ariketen balorazioan 73 puntu eman daitezke gehienez ere, honela banatuak:

Lehenbiziko ariketa.

Euskara: proba baztergarria. Gai edo ezgai kalifikazioa emanen da eta ez da punturik emanen.

Bigarren ariketa:

1._Interpretazio ariketa praktikoak: ariketa hauen balorazioan gehienez ere 25 puntu emanen dira. Gutxienez 15 puntu behar dira gainditzeko.

2._Irakaskuntza ariketa praktikoak: ariketa hauen balorazioan gehienez ere 20 puntu emanen dira. Gutxienez 10 puntu behar dira gainditzeko.

3._Teknika eta teoriazko ariketak: ariketa hauen balorazioan gehienez ere 20 puntu emanen dira. Gutxienez 10 puntu behar dira gainditzeko.

Hirugarren ariketa.

Elkarrizketa: proba honen balorazioan 0tik 8 puntura bitarte emanen dira eta proba ez da baztergarria izanen.

6.5. Idatzizko ariketak toki itxian eginen dira, epaimahaiak kasu bakoitzean ezarriko duen denboran.

6.6. Ariketa bakoitza zuzendutakoan, epaimahaiak hura gainditu duten izangaien zerrenda eta lortu dituzten kalifikazioak ikusgai jarriko ditu Musika Eskolako iragarki oholean.

6.7. Ariketa bakoitzerako dei bakarra eginen da eta izangaiek Nortasun Agiri Nazionala aldean dutela agertu beharko dute.

7. oinarria._Probak gainditu dituztenen zerrenda eta agirien aurkezpena.

7.1. Azken ariketaren kalifikazioa bukatutakoan epaimahaiak probak gainditu dituztenen zerrenda aurkeztuko dio Musika Eskolako Zuzendaritza Batzordeari, lorturiko puntuazio osoaren araberako hurrenkeran. Puntuazio osoa kalkulatzeko, izangai bakoitzak lehiaketaldian eta oposizioaldiko ariketa guztietan lortu kalifikazioak batuko dira. Zerrendarekin batera, puntuaziorik handiena eskuratu duen izangaiaren aldeko izendapen proposamena ere aurkeztuko du. Proposamen hori Musika Eskolako iragarki oholean eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

7.2. Izendapen proposamena iragarki oholean eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta 30 egun naturaleko epean, proposatutako izangaiak honako agiri hauek aurkeztu beharko ditu Musika Eskolako bulegoetan:

1._Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia.

2._Deialdiko 2. oinarrian eskatzen den jatorrizko tituluaren fotokopia, edo hura lortzeko eskubideak ordainduak izanaren agiriarena.

3._Zinpeko aitorpena, funtzio publikoak betetzeko desgaitua edo zigortua ez dagoela eta ezein administrazio publikoren zerbitzutik baztertua izan ez dela dioena.

4._Osasun ziurtagiria, karguaren eginkizunetan aritzea galarazten dion eritasunik edo akats fisiko edo psikikorik ez duela erakusten duena.

7.3. Aipatu epean eta ongi justifikaturiko ezinbesteko kasuetan izan ezik, agiri horiek aurkezten ez dituztenak ezin izanen dira izendatuak izan eta baliorik gabe geldituko dira haien jarduketa guztiak, deialdian parte hartzeko eskabidean egin faltsukeriagatik etor lekiekeen erantzukina deusetan galarazi gabe.

7.4. Aurreko atalean azaldutakoa gertatuz gero, 7.1. atalean aipatzen den zerrendan ondotik heldu den izangaiak beteko luke utzitako hutsunea eta honekin ere aurreko ataletako prozedura bera erabiliko litzateke.

8. oinarria._Izendapena.

8.1. Hautapen prozesua amaitu eta izangaiak 7.2. oinarrian aipatzen diren agiriak aurkeztu ondoren, Zuzendaritza Batzordeak, ebazpen bitartez, hura izendatuko du biolin irakaslearen lanpostuan aritzeko.

8.2. Izendapen hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

8.3. Izendatutako izangaiak lanpostuaz jabetu beharko du, izendapena jakinarazi eta hilabeteko epean. Epe horretan, eta ezinbesteko kasuetan izan ezik, jabetza hartzen ez badu, eskubide guztiak galduko ditu. Izendapenak ez du ondoriorik ekarriko, eta 7.4. oinarrian ezarritakoa beteko da.

9. oinarria._Errekurtsoak.

Deialdi honen kontra, baita bere oinarri eta egintzen kontra ere, hauetako errekurtso bat para daiteke:

a) Administrazioarekiko auzi errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko jurisdikzio horretako sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Aukeran, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hilabeteko epean.

I. ERANSKINA

Eskabide eredua

Izena: .............., adinez nagusia; N.A.N. zk.: .........., helbidea (herria, kalea, zenbakia): ............., posta kodea: ............., telefonoa: ................

Azaltzen dut:

Berako Udalaren "Isidoro Fagoaga" Musika Eskolan biolin espezialitateko irakaslea izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onar nazatela eskatzen dudala.

Karguan aritzea galarazten didan eritasun edo akats fisiko edo psikikorik ez dudala.

Indarra duten xedapenetan ezarritako ezintasunik ez dudala.

Ez naizela diziplina espediente bidez inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizia izan eta ez nagoela desgaitua eginkizun publikoak betetzeko.

Deialdiko 2. oinarrian adierazten den titulazioa badudala.

Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean baldintza guzti-guztiak betetzen ditudala.

Horrenbestez,

Berako Udalaren "Isidoro Fagoaga" Musika Eskolan biolin espezialitateko irakaslea izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onar nazatela eskatzen dut.

.........(e)n, ...... 2003ko .........aren ...........(e)an.

Iragarkiaren kodea: A0214116