III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
T U T E R A
Obra kontratua esleiturik
Foru Komunitateko Administrazioaren kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legearen 97.3 artikuluan xedatutakoa betez, Udal honetako Gobernu Batzordeak, 2003ko urtarrilaren 24an egindako bilkuran, ondoko kontratua esleitzea erabaki zuen:
Kontratuaren xedea: Tuterako (Nafarroa) Mejanako mendebaldeko bidea zolatzeko lanak.
Obrak esleitzeko modua: prozedura negoziatua, prentsan iragarrita.
Esleitzeko prezioa: 61.461,45 euro (hirurogeita bat mila laurehun eta hirurogeita bat euro eta berrogeita bost zentimo), BEZa eta gainerako kontzeptuak barne.
Esleipen hartzailea: Hormigones Asfálticos de la Ribera, S.A. (Harinsa).
Obrak egiteko epea : Bi hilabete, zuinketa akta sinatu eta biharamunetik hasita.
Tuteran, bi mila eta hiruko urtarrilaren hogeita lauan. Zinegotzi delegatua, sinadura ulertezina.
Iragarkiaren kodea: a0301013