25. ALDIZKARIA - 2003ko otsailaren 26a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Iruñeko Jarauta kaleko 13an obrak egiteko errekerimendua

Iruñeko Udaleko Hirigintza eta Etxebizitzako zinegotzi delegatuak ondoko ebazpena eman zuen 2002ko abenduaren 23an:

RUV 02-ABE-23 (12/UV)

"Iruñeko Jarauta kaleko 13ko eraikina 2002ko azaroaren 28an aztertu ondoren, eta Etxebizitzak Zaharberritzeko Bulegoko Udal Zerbitzu Teknikoek ikuskapenari buruz egin txostena ikusirik, frogatu baita delako eraikinak honako hauek gaizki dituela:

Ur ihes asko daude, zaharrak eta baita berriagoak ere, 2. solairuko bainugelako sabaian, bainugeletako ur beltzen zorrotenen zutabetik datozenak. Zutabea konpondu egin behar da eta/edo aldatu.

Eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 224. artikuluan eta Lurzoruaren Araubideari eta Balorazioei buruzko apirilaren 13ko 6/1998 Legearen 19. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, ebatzi dut:

1. Iruñeko Jarauta kaleko 13ko eraikinaren jabeei agintzea honako lan hauek egin ditzatela, hirurogei eguneko epean:

Ur beltzen zorrotenaren tarte hondatuak konpontzea, eta materiala hondatua duten osagaiak nahiz lotuneak ordeztea.

Obrak hasi aitzin, ondokoak aurkeztu beharko dira: obrak zehazten dituen agiria, aurrekontua eta obra zuzendaria kontratatu izanaren ziurtagiria.

2. Etxe horretako jabeei ohartaraztea ezen, aitzineko puntuan errekeritutako lanak ezarritako epean egiten ez badituzte, Udalak epea bukatu eta biharamunetik obrak haien ordez egin ahal izanen dituela eta, hori gertatuz gero, behar diren tasak, hau da, sortzen diren gastuen % 125 igorriko zaizkiela, edo bestela isun hertsatzaileak paratzen ahalko dituela hilabetero.

Jabetza Horizontalari buruzko Legearen 10.2 artikuluak ezarritakoaren arabera, aginteak emaniko aginduen kontra egin edo haien betearazpena oztopatzen duten jabeek bakarka erantzun beharko diete ezartzen zaizkien zehapenei.

3. Era berean, jabeei ohartarazten zaie ezen, aipatu epean obrak egiten ez badira, zehapen espedientea abiaraziko dela, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 248.5 artikuluan sailkatutako hutsegite arinaren ustezko erantzule izateagatik. Hutsegite arina 300,51 eurotik 6.010,12 eurora bitarteko isunarekin zehaturik dago.

4. Jabeei ohartaraztea, orobat, konponketa obra horiek eraikinaren egitura eta funtzionaltasunaren egokitzapena lortzeko beharrezkoak direnetarik direla. Egokitzapen hori etxebizitza arloko jarduketa babesgarriak finantzatzeko indarra duen Foru Dekretuan zehazten da.

Obra horiei ekiteko zaharberritzeko dirulaguntzak eskura daitezke, betiere eraikinaren egitura eta funtzionaltasunaren egokitzapena lortzeko beharrezkoak direnekin batera egiten badira; horretarako, Etxebizitzak Zaharberritzeko Udalaren Bulegoan, Eslava karrikako 1.ean, argibideak eska daitezke."

Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetariko bat aurkezten ahal da, hautara:

Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik, edo bertzenaz,

Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik.

Argitara ematen da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruz indarra duen Legearen 59.4 artikuluan eta 59.5 artikuluaren a) idatz-zatian (azaroaren 26ko 30/1992 Legea) eta aplikatzen ahal den gainerako legerian xedatutakoa betez, izan litezkeen interesatu ezezagunentzat eta, legeak dioen bezala saiatuta ere, jakinarazi ahal izan ez zaienentzat jakinarazpen balioa izan dezan.

Iruñean, bi mila eta hiruko urtarrilaren hogeita zazpian. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: a0301012