25. ALDIZKARIA - 2003ko otsailaren 26a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

T U T E R A

E D I K T U A

Gobernu Batzordeak, 2003ko urtarrilaren 17an egin bilkuran, Hirigintzako zinegotzi delegatuak proposatuta, erabaki zuen hirigintzako lizentzia berriak etetea 32. exekuzio unitate osoan, badaezpadako neurri gisa, LAHFLren 106. artikuluan ezarri bezala, Angel Jiménez Escudero jauna titular duen lurzatiaren parte hartzea arautzen ez den bitartean, eskubide eta betebeharrak kontuan hartuz.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Tuteran, bi mila eta hiruko urtarrilaren hogeita batean. Hirigintzako zinegotzi delegatua, Luis Casado Oliver.

Iragarkiaren kodea: a0301035