25. ALDIZKARIA - 2003ko otsailaren 26a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

G A L A R

Plan partzialeko aldaketa behin betiko onetsita

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 117.4 eta 127. artikuluetan xedatutakoa betetzeko, aditzera ematen da Galar Zendeako Udalak, 2003ko urtarrilaren 23an egin bilkuran, hau erabaki zuela:

Behin betiko onestea Cordovillako S-5 sektoreko plan partzialeko aldaketa, Macla Ingeniería Civil enpresak sustatua.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Getze-Galarren, bi mila eta hiruko urtarrilaren hogeita bederatzian. Alkatea, Ricardo Ariz Imízcoz.

Iragarkiaren kodea: a0301031