25. ALDIZKARIA - 2003ko otsailaren 26a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A N T S O A I N

E D I K T U A

Trafikoari buruzko udal ordenantzaren 7, 33 eta 34. artikuluak aldatzeko hasierako onespena jendaurrean egon den bitartean ez da erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu haren aurka; hortaz, eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 326. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, argitara ematen da aldatutako artikuluen testu osoa. Hona hemen:

_7. artikulua. Debekaturik dago gidatu bitartean telefonoak edo komunikatzeko antzeko bitartekoak erabiltzea, hauek "eskuak libre" izeneko behar bezala homologatutako gailua dutenetakoak ez badira, behintzat.

_33. artikulua. 5.000 kg-tik gorako B.G.P. duten ibilgailuek debeku dute udal mugapeko bide guztietan aparkatzea.

Antsoaingo udal mugapeko hirigintzako garapenak eta trafikoko baldintzek baimentzen badute, Udalak, zerbitzu teknikoek hala eskatuta, aipatu ibilgailuendako tokia erreserbatu ahalko du behar bezala seinalatuko diren egun eta orduetarako, baldin eta ibilgailu horiek zirkulazioaren gaineko zerga eta jarduera ekonomikoen gainekoa Antsoaingo udalerrian helbideratuta badituzte.

Baimenak interesatuak eskatuta emanen dira. Hartara, Udalak eskatzen dituen baldintza guztiak bete beharko ditu, baimena jaso aurretik eta ondotik.

_34. artikulua. 21 bidaiari baino gehiagorendako tokia duten autobusek debeku dute udal mugapeko bide guztietan aparkatzea.

Antsoaingo udal mugapeko hirigintzako garapenak eta trafikoko baldintzek baimentzen badute, Udalak, zerbitzu teknikoek hala eskatuta, aipatu ibilgailuendako tokia erreserbatu ahalko du behar bezala seinalatuko diren egun eta orduetarako, baldin eta ibilgailu horiek zirkulazioaren gaineko zerga eta jarduera ekonomikoen gainekoa Antsoaingo udalerrian helbideratuta badituzte.

Baimenak interesatuak eskatuta emanen dira. Hartara, Udalak eskatzen dituen baldintza guztiak bete beharko ditu, baimena jaso aurretik eta ondotik.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Antsoainen, bi mila eta hiruko urtarrilaren hogeita lauan. Alkate udalburua, Alfredo García López.

Iragarkiaren kodea: a0300969