23. ALDIZKARIA - 2003ko otsailaren 21a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B U Ñ U E L

Jarduera sailkatua

Ingurumena babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legean eta hura garatzeko otsailaren 15eko 32/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Erregelamenduan xedatutakoa betez, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela, hamabost egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko oharrak egin ditzaten.

Eskatzailea: Productos Agropecuarios Hermanos Oliver, S.L. Jarduera: bazka pikortatzea eta bazka hazien aukeraketa. Tokia: 629. lurzatia, "La Rozadilla" alderdia. Alegazioetarako epea: hamabost egun, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Buñuelen, bi mila eta hiruko urtarrilaren hogeita lauan. Alkate udalburua, Santiago Mayayo Chueca.

Iragarkiaren kodea: A0301008