23. ALDIZKARIA - 2003ko otsailaren 21a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

SAKANAKO MANKOMUNITATEA

Kontratu mistoa lehiaketa irekiaren bidez

Xedea: Urdalurko ur edangarria tratatzeko plantaren proiektua idatzi, eraiki eta ustiatzea.

Lizitazioaren prezioa (BEZ barne): 1.607.000 euro.

Esleipen prozedurari dagokionez lehiaketa mota irekia izango da.

Betetze epeak: a) Proiektua idaztea: 2 hilabete eta erdi jakinarazpena ematen denetik hasita; b) Obra egitea: 8 hilabete hasiera agindua ematen denetik hasita; c) UETP ustiatzeko kontratistak duen denbora: 3 hilabete.

Eskaintzak aurkezteko epea: iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko 30 egun naturaleko epean, Mankomunitateko Erregistroan (Uriz kalea, 38, 31830-Lakuntza), bulego orduetan (8:00etatik 15:00etara, astelehenetik ostiralera).

Eskaintzak jendaurreko ekitaldian irekiko dira, Mankomunitateko Batzar Gelan, eskaintzak aurkezteko epea amaitu ondoko hogeita hamargarren egun balioduneko 12:00etan. Egun hori larunbata bada, hurrengo astelehenean eginen da.

Pleguaren publikotasuna: plegua ikusgai izango da Copia dendan (Pio XII.aren etorb., 13, Iruña), egun baliodun guztietan.

Lakuntzan, bi mila eta hiruko otsailaren hamaikan. Uraren Organoko lehendakaria, José Miguel Larrea Araña.

Iragarkiaren kodea: A0301571