23. ALDIZKARIA - 2003ko otsailaren 21a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

SAN MARTIN UNX

Oihan enkantea, % 20 merkeago

San Martin Unxeko Udalak, behar bezala baimenduta, plegu itxien bidezko enkante publikoa eginen du oihan aprobetxamendu hau saltzeko:

Lote bakarra._San Martin Unxeko Udalaren hermendia, "Valijo" alderdia, 341 makal, 170,03 metro kubiko zur lodi eta 63,02 metro kubiko zur mehe egiten dutenak (guztira, 233,39 metro kubiko). Hasierako prezioa: 8.416,98 euro, BEZa kanpo.

Proposamenak idazkaritza orokorrean aurkeztuko dira, lizitazio iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hurrengo hamasei (16) egun naturaleko epean, azken eguneko 14:00ak arte.

Enkantea zuzenduko duten baldintza fakultatiboak eta ekonomiko-administratiboak interesatuen eskura daude Udaleko idazkaritzan, bulego orduetan.

Argitara ematen da, interesatu orok jakin dezan.

San Martin Unxen, bi mila eta hiruko otsailaren bostean. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0301530