23. ALDIZKARIA - 2003ko otsailaren 21a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

C A S T E J O N

El Campillo lorategiz hornitzeko obren kontratazioa

Nafarroako Administrazio Publikoen kontratuen gaineko arauei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legean xedatutakoa aplikatuz, Udalak ondoko ezaugarriak dituen lehiaketa publikorako deia egitea erabaki zuen, 2003ko urtarrilaren 30eko osoko bilkuran:

Kontratuaren xedea: El Campillo lorategiz hornitzeko obra adjudikatzea.

Adjudikatzeko modua: prozedura irekia, ohiko tramitazioa, lehiaketa.

Lizitazioaren aurrekontua: 174.796,64 euro, BEZa barne.

Kontratisten sailkapena: A taldea, 2. azpitaldea, d) kategoria.

Baldintzen plegua: udal bulegoetan dago lizitatzaileen eskura, jendea hartzeko orduetan.

Proposamenak aurkezteko: Udaleko erregistroan, lizitazio iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hogeita seigarren eguneko 14:00ak arte.

Proposamen ekonomikoak non eta noiz irekiko diren: Udaletxean irekiko dira, proposamenak aurkezteko epea bukatu eta hurrengo egun baliodunean, 14:00etan.

Obren proiektu teknikoa eta baldintzen plegua interesatuen eskura daude, Carlos Sagasti kopia-dendan, Zaragozako etorbidea, 31, Tutera; telefonoa: 948-412133.

Proposamen eredua: klausula administratiboen pleguan ageri da.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Castejonen, bi mila eta hiruko otsailaren lauan. Alkate udalburua, Francisco Javier Sanz Carramiñana.

Iragarkiaren kodea: a0301529