23. ALDIZKARIA - 2003ko otsailaren 21a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

SAN ADRIAN

Okupatu aurreko akten idazketa

4/2003 ebazpena, otsailaren 5ekoa, alkate udalburuak emana, ondoko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideak okupatu aurreko aktak idazteko egunak finkatzen dituena: "San Adriango (Nafarroa) Udalaren kirol instalazioen 1. fasea".

2002ko apirilaren 29ko osoko bilkuran, Udalaren kirol instalazioen 1. faseko obren proiektu teknikoa onetsi zen, Arquinavarrak idatzia, bai eta proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideak desjabetzeko presako prozedura abiarazi ere. Era berean, behin-behinekoz onetsi zen ondasun eta eskubide horien zerrenda zehatz eta banakatua.

Erabaki hori Diario de Navarra eta Diario de Noticias egunkarietan argitaratu zen, 2002ko maiatzaren 15eko aleetan, bai eta maiatzaren 29ko 65/02 Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean agertu ere. Ukitutako jabeei, berriz, banan-banan jakinarazi zitzaien.

Aipatu ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jarri zelarik, hainbat alegazio aurkeztu ziren, behin betikoz onesteko hartu erabakian ebatzi baitziren, 2002ko irailaren 30eko osoko bilkuran alegia.

Abenduaren 4ko 243/2002 Foru Dekretuaren bidez, San Adriango Udalaren kirol instalazioen 1. fasea izeneko proiektuak ukituriko ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa zela deklaratu zen, nahitaezko desjabetzapena egiteko.

Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legeko 52.2 eta 52.3 artikuluetan xedatutakoaren arabera, bidezko da ondoko zerrendan agertzen diren ondasun eta eskubideen titularrak deitzea, okupatu aurreko aktak idazteari ekiteko.

Horrenbestez, ebatzi dut:

1._San Adriango Udalaren kirol instalazioen 1. fasea izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei, erantsitako zerrendan agertzen baitira, dei egiten zaie 2003ko martxoaren 12 eta 13an San Adriango Udaletxera ager daitezen 9:00etatik aitzina, okupatu aurreko aktak idazteari ekiteko. Agertu behar diren ordua banan-banan zehaztuko zaie titularrei zitazio zedula banakatuan. Ondokoak dira titularrak:

Daniel David Medrano Munilla 1-552 (SN-01) 861 m² % 100

Dolores Marín Fernández

Israel Saenz Laya 1-555 (SN-02) 1.767 m² % 100

Margarita Martínez Parra

José González San Miguel 1-556 (SN-03) 1.355 m² % 100

M.ª Alba Pérez López

María Carmen Montes Cristóbal 1-557 (SN-04) 1.529 m² % 100

M.ª Teresa Montes Cristóbal

Lucio Montes Navarro

Carmen Cristóbal Navarro

Robustiano Argandoña Medrano 1-558 (SN-05) 2.737 m² % 100

Julia Pía López Lorente

José Luis Martínez Merino 1-559 (SN-06) 1.372 m² % 100

Josefina Parra López

José Luis Martínez Merino 1-560 (SN-07) 3.438 m² % 100

Josefina Parra López

Sindicato de Riegos SN-08 652 m² Erretena

Lucio López Perea 1-572 (SN-09) 3.243 m² % 100

M.ª Consuelo Peña Díaz

José Ramón Martínez Viguera

Ascensión Ruiz Espina

San Adriango Udala SN-10 731 m² Bidea

José M.ª Lapedriza Gil 1-561 (SN-11) 1.638 m² % 100

Eliduvina Gil Herrero

Máximo Lapedriza Gil

María Ramos Corcín Galán 1-562 (SN-12) 1.747 m² % 100

Sindicato de Riegos de San Adrián SN-13 223 m² Erretena

José María Lapedriza Gil 1-563 (SN-14) 2.362 m² % 100

Eliduvina Gil Herrero

Máximo Lapedriza Gil

Javier Lapedriza Hualde 1-564 (SN-15) 1.669 m² % 100

Sindicato de Riegos de San Adrián SN-16 126 m²

Félix Sola Luis 1-565 (SN-17) 1.346 m² % 100

M.ª Luisa Saez Herce

Constancio Munilla Garcíaren oinordekoak 1-566 (SN-18) 971 m² % 100

(Mario Munilla Muro)

Constancio Munilla Garcíaren oinordekoak 1-567 (SN-19) 420 m² % 100

(Mario Munilla Muro)

José María Lapedriza Gil 1-569 (SN-20) 5.388 m² % 100

Eliduvina Gil Herrero

Máximo Lapedriza Gil

Joaquín Lapedriza Hernández 1-569 (SN-20/1) 2.694 m² % 100

Purificación Fernández Allo

José María Lapedriza Gil 1-570 (SN-21) 2.242 m² % 100

Eliduvina Gil Herrero

Julián González Lopera 1-571 (SN-22) 1.842 m² % 100

Araceli Jiménez Expósito

Victoria González Martínez 1-573 (SN-23) 2.001 m² % 100

Angela Sádaba González

Faustino Sádaba González

2._Ekintza horretara ukitutakoek eurek etorri beharko dute, edo haien izenean aritzeko behar bezalako baimena duten ordezkariek, euren titulartasuna ziurtatzen duten aktak eta kontribuzioaren azken ordainagiria ekarriz, eta egoki iritziz gero, perito edo/eta notario bat lagun dutela eta haiek ordainduta.

3._Jasone Goikoetxea Iriberri andrea eta María Carmen Uriz Lusarreta andrea Administrazioaren perito izendatu dira, okupatu aurreko aktak idazteko.

4._Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta San Adriango Udaletxeko iragarki oholean argitaratuko da. Orobat jakinaraziko zaie ukitutako titularrei zitazio agiri banakatuen bidez. Argitara ematen da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruz indarra duen Legearen 59.4 artikuluan xedatutakoa betez, ezagunak ez diren titularrei edo leku ezezagunetan daudenei jakinarazteko.

San Adrianen, bi mila eta hiruko otsailaren seian. Alkatea, Jesús Angel Mendaza Marrodán.

Iragarkiaren kodea: A0301519