23. ALDIZKARIA - 2003ko otsailaren 21a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B U R G I

2003ko karga-tasak

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraituz, Burgiko Udalak, 2002ko abenduaren 20an egin osoko bilkuran, hau erabaki zuen:

1._Hirilurraren gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa ehuneko 0,1655 izanen da.

2._Landalurraren gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa ehuneko 0,4784 izanen da.

3._Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga ordainarazteko karga-tasa ehuneko 2,5 izanen da.

4._Hirilurren balio igoeraren gaineko zergari dagokionez, 2/1995 Foru Legearen 175 eta 176. artikuluetan ezarritako gutxieneko portzentajeak aplikatuko dira.

5.-Jarduera ekonomikoen gaineko zergaren tarifei 1 indizea aplikatuko zaie.

Erabaki honek 2003ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra eta bere aurka bidezko errekurtsoak ezarri ahalko dira.

Burgin, bi mila eta hiruko urtarrilaren hogeita hamaikan. Alkate udalburua, Manuel Sanz Zabalza.

Iragarkiaren kodea: A0301470