23. ALDIZKARIA - 2003ko otsailaren 21a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B U R G I

2002ko aurrekontu orokor eta bakarreko aldaketa

Burgiko Udalak, 2002ko azaroaren 21ean egin osoko bilkuran, hau erabaki zuen:

Hasiera batez onestea aurrekontuko aldaketa, hain zuzen ere 533.620 "Naturaren interpretaziorako bide-zidorra" izeneko kontusaila sortzekoa, 15.000 euroko zenbatekoarekin.

Aurrekontuko aldaketa hori finantzatuko da 755.06 "Nafarroako Gobernuaren dirulaguntza, lankidetza hitzarmena, naturaren interpretaziorako bide-zidorra" kontusailaren kargura, 15.000 euroko zenbatekoarekin.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 276. artikuluan ezarritakoarekin bat, espedientea udal idazkaritzan egonen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.

Jendaurreko aldian ez bada erreklamaziorik aurkezten, espedientea behin betiko onetsitzat joko da.

Burgin, bi mila eta hiruko urtarrilaren hogeita hamaikan. Alkate udalburua, Manuel Sanz Zabalza.

Iragarkiaren kodea: A0301469