23. ALDIZKARIA - 2003ko otsailaren 21a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

ZIZUR NAGUSIA

Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda, Zizur Nagusiko Udalaren lorezaintzako behargin izateko bortz lanpostu oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko deialdian

Zizur Nagusiko Udaleko alkateak, 2003ko otsailaren 10ean, honako ebazpen hau eman zuen:

Zizur Nagusiko Udalaren lorezaintzako behargin izateko bortz lanpostu oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko deialdiko 4. oinarriko 3. puntuan xedatutakoari jarraituz,

Ebatzi dut:

1. Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda hau onestea:

Onartuak:

IGLESIAS IGLESIAS, AMALIO

JAURRIETA IBAR, IGNACIO

LIAÑO DE SOLA, ARMANDO

MARIN GARCIA, MAITE

ROLDAN PEREZ, EDUARDO

Baztertuak: inor ez.

2. Deialdiaren 8.1 oinarrian ezarritako lehenengo ariketa teoriko-praktikoa 2003ko otsailaren 27an eginen da, 17:00etan, Zizur Nagusiko Udaletxean. Ariketa horretan test moduko galdera batzuei erantzun beharko zaie, lorezaintzako gaiak oinarri hartuta.

Izangaiek Nortasun Agiri Nazionala eraman beharko dute.

3. Deialdiaren 8.1 oinarrian ezarritako bigarren ariketa, proba psikoteknikoak, 2003ko martxoaren 11n eginen da, 18:00etan, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuan (Navarreria kalea, 39).

Izangaiek Nortasun Agiri Nazionala eraman beharko dute.

4. Aurreikusitako izendapenak egin ondotik, honako kide hauek osatuko dute azkenean oposizioko epaimahaia:

Epaimahaiburua: Luis María Iriarte Larumbe jauna, Zizur Nagusiko Udaleko alkatea.

Ordezkoa: Félix Castor Zunzarren Fernández jauna, Zizur Nagusiko Udaleko lehen alkateordea.

Mahaikide idazkaria: Jesús Javier Múgica Martinena jauna, Zizur Nagusiko Udaleko idazkaria.

Ordezkoa: María Isabel Abadía Sanz andrea, Zizur Nagusiko Udaleko administrazio publikoko teknikaria.

Mahaikidea: Luis María Ibero Elía jauna, Zizur Nagusiko Udaleko Hirigintza Batzordeko burua.

Ordezkoa: Santiago Torrano Ayerra jauna, Zizur Nagusiko Udaleko Hiritarrendako Zerbitzuen Batzordeko burua.

Mahaikidea: Angel Abal Saleta jauna, arkitekto teknikoa eta Zizur Nagusiko Udalaren aholkularia.

Ordezkoa: Luis Aguirre Sanz jauna, arkitekto teknikoa eta Zizur Nagusiko Udalaren aholkularia.

Mahaikidea: Tomás Garro Zunzarren jauna, Zizur Nagusiko Udaleko langileen ordezkaria.

Ordezkoa: Eduardo Senar Senar jauna, Zizur Nagusiko Udalaren arkitekto tekniko/aparejadorea.

5. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Zizur Nagusian, bi mila eta hiruko otsailaren hamarrean. Alkatea, Luis María Iriarte Larumbe.

Iragarkiaren kodea: A0301467