23. ALDIZKARIA - 2003ko otsailaren 21a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A M E S K O A B A R R E N

2002ko aurrekontuko aldaketa

Udal honek, 2002ko azaroaren 15ean egin osoko bilkura berezian, erabaki hau hartu zuen:

Aurtengo ekitaldi ekonomikoan hasiera batez onestea 1.000 euroko kreditu gehikuntza, "533-787 Bide-zidor eta abelbideak egokitzea-Teder" izeneko kontusailean, 2001eko ekitaldiaren amaierako gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinaren kargura, behar besteko aurrekontua izan dezan.

Aditzera ematen da aipatu aurrekontuaren espedientea jendaurrean egonen dela udal idazkaritzan 15 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, herritarrek edo interesatuek aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten. Hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 284. artikuluan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 214. artikuluan eta azken Foru Lege hori bera aurrekontu eta gastu publikoari dagokionez garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan ezarritakoari jarraituz

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aurrekontua behin betikoz onetsitzat joko da, aipatutako jendaurreko epea iraganik.

Ameskoabarrenen, bi mila eta biko azaroaren hamabostean. Alkatea, José Javier Sáez de Jáuregui.

Iragarkiaren kodea: a0300964