23. ALDIZKARIA - 2003ko otsailaren 21a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

P I T I L L A S

2003ko zerga-tasak onetsirik

Pitillasko Udalak ondotik osorik ematen den erabakia hartu zuen, 2002ko abenduaren 27an egin osoko bilkuran.

"Hirilurraren gaineko kontribuzioaren eta gainerako zergen 2003ko ekitaldiko karga-tasak osoko bilkurari aurkeztu behar zaizkio onets ditzan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legean xedatutakoaren arabera; horren berri jaso ondotik,

Udalbatzako kideek, aho batez, ondoko zerrendan dauden tributuen zerga-tasak eta gainerako errekarguak onestea erabaki dute:

1. Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergari dagokionez, karga-tasa izanen da exekuzio materialaren aurrekontuaren %4.

2. Hirilurraren gaineko kontribuzioa ordainarazteko urteko karga-tasa %0,271 izanen da.

3. Landalurraren gaineko kontribuzioa ordainarazteko urteko karga-tasa %0,83 izanen da.

4. Hirilurren balio igoeraren gaineko zergari dagokionez, balio igoera zehazteko, tarte bakoitzeko gutxieneko ehunekoa 2/95 Foru Legeko 175. artikuluan adierazitakoa izanen da, eta karga-tasa, berriz, %8 izanen da.

5. Jarduera ekonomikoen gaineko zergari dagokionez, 2/95 Foru Legeko 154. artikuluan aurreikusitako indizeetatik honakoak erabiliko dira:

_Jarduera hirigunean egiten bada, 1,4.

_Jarduera hirigunetik kanpo egiten bada, 1,38.

6. Onespen erabaki hauek 2003ko urtarrilaren 1ean hartuko dute indarra."

Argitara ematen da, behar diren legezko ondorioak izan ditzan.

Pitillasen, bi mila eta biko abenduaren hogeita hamarrean. Alkate udalburua, Rafael Esparza Hernández.

Iragarkiaren kodea: a0300402