23. ALDIZKARIA - 2003ko otsailaren 21a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

P I T I L L A S

Pitillasko udal hilerriaren erabilera eta hura erabiltzeko eta hartan zerbitzuak egiteko eskubide eta tasak arautzen dituen ordenantza hasiera batean onetsirik

Pitillasko Udalak, 2002ko abenduaren 27an egindako osoko bilkuran, beste erabaki batzuen artean, "Pitillasko udal hilerriaren erabilera eta hura erabiltzeko eta hartan zerbitzuak egiteko eskubide eta tasak" arautzen dituen ordenantza hasiera batean onestea erabaki zuen; hona hemen erabakiaren testu osoa:

"Udalaren idazkaritzak ordenantza horretarako egin duen proiektua aztertu dugu, eta berak egindako txostenari oniritzi diogu; txostenean azaltzen da ordenantza onesteko prozedura. Horrenbestez, uztailaren 2ko 6/90 Foru Legeko 325 eta 326. artikuluetan ezarritakoarekin bat,

Aho batez erabaki dugu:

1. "Pitillasko udal hilerriaren erabilera eta hura erabiltzeko eta hartan zerbitzu egiteko eskubide eta tasak" arautzen dituen ordenantza hasiera batean onestea.

2. Erabaki dugu, halaber, erabaki hau argitara ematea Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udal honen iragarki oholean, eta jendaurreko epea ezartzea, hogeita hamar egunekoa, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, nahi dutenek egoki jotzen dituzten alegazioak, kexak eta oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko aldian alegaziorik aurkeztu ezean, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da eta osorik argitaratuko da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, orok jakin dezan."

Beraz, aurrekoa betez, aditzera ematen da espedientea herritar eta interesdunen eskura egonen dela Udalaren idazkaritzan, hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina.

Pitillasen, bi mila eta biko abenduaren hogeita hamarrean. Alkate udalburua, Rafael Esparza.

Iragarkiaren kodea: a0300401