23. ALDIZKARIA - 2003ko otsailaren 21a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

P I T I L L A S

Pitillasko Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko tasak arautzen dituen ordenantzaren aldaketa. Hasierako onespena

Pitillasko Udalak, 2002ko abenduaren 27an egin osoko bilkuran, beste erabaki batzuen artean, kirol instalazioak erabiltzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalaren aldaketa hasiera batean onestea erabaki zuen. Hona hemen erabakiaren testu osoa:

"Udalbatzako kideek aztertu egin dute kirol instalazioak erabiltzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalaren aldaketa. Horren ondorioz 5. artikulua honela geratuko litzateke:

5. artikulua. Eskubideak eskuratzeko tasa ondoko tarifari lotuko zaio:

Tarifa

a) Udako igeriketa ikastaroak. 22 orduko ikastaroak, gutxienez: 24 euro, lagun eta ikastaro bakoitzeko

b) Udalak kudeatutako igerileku estaligabeetako jendearentzako lehiatila.

SARRERAK (2003KO KANPAINA) LANEGUNAK JAIEGUNAK

0tik 7 urte bitarte 1,5 euro 2,1 euro

7tik 14 urte bitarte 2,1 euro 2,4 euro

14tik 65 urte bitarte 3,3 euro 4,5 euro

65 urtetik gorakoak 2,1 euro 2,4 euro

Guraso edo aitona-amonetatik zeinahik, edo epaileak aitortutako guraso-agintea duen pertsonak bere sarrera ordainduz gero, 0-7 urte bitarteko adingabeak harekin batera dohainik sartzen ahalko dira.

ABONUAK (2003KO KANPAINA) DENBORALDIKOA HILEKOA

0tik 7 urte bitarte 10 euro 8 euro

14tik 65 urte bitarte 60 euro 57 euro

7tik 14 urte bitarte 33 euro 30 euro

65 urtetik gorakoak 33 euro 30 euro

Guraso edo aitona-amonetatik zeinahik, edo epaileak aitortutako guraso-agintea duen pertsonak bere sarrera ordainduz gero, 0-7 urte bitarteko adingabeak harekin batera dohainik sartzen ahalko dira.

c) Kirol pisten alokairua.

Argia, ordubete: 3 euro

Hala, bada, aldaketa hasiera batean onestea erabaki da, aho batez."

Beraz, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legeko 325. artikuluak xedatu bezala, administrazio espedientea interesa dutenen eskura egonen da Udalaren idazkaritzan, hogeita hamar lanegunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, interesa dutenek eta herritarrek egoki jotzen dituzten erreklamazioak, oharrak eta kexak aurkez ditzaten.

Aipatu epean alegaziorik aurkeztu ezean, aldaketa behin betikoz onetsitzat joko da.

Pitillasen, bi mila eta biko abenduaren hogeita hamarrean. Alkate udalburua, Rafael Esparza Hernández.

Iragarkiaren kodea: a0300400