23. ALDIZKARIA - 2003ko otsailaren 21a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B A R A S O A I N

Barasoaingo nekazaritza bideen sarea berritzeko obretarako kontribuzio berezien espedientea hasiera batean onetsita

Barasoaingo Udaleko Kudeaketa Batzordeak, 2002ko abenduaren hemeretzian egin osoko bilkura arruntean, eta legeak eskatzen duen quorumarekin, erabaki hau hartu zuen:

1. Hasiera batean onestea ondotik ageri den espedientea, kontribuzio bereziak ezarri eta antolatzeko:

1._Xedea: Barasoaingo nekazaritza bideen sarea berritzeko obrak.

2._Subjektu pasiboak: Berrituko diren bideekin muga duten landa-lurzatien jabeak, hau da, obren onura bereziki jasoko duen eremuko jabeak.

3._Obren onura bereziki jasoko duen eremua: Exekuzio proiektuan sartutako bideetatik zuzeneko sarbidea duten lurzati guztiak.

4._Zerga oinarria: Barasoaingo Udalak finantzatu behar dituen obren kostu osoaren %50, proiektuaren prestakuntzarako eta obren zuzendaritza teknikorako lansariak barne direla. Hasierako aurreikuspenaren arabera, zerga oinarria 85.330,84 euro izanen da.

Nafarroako Toki Ogasunei buruz indarra duen martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedatutakoaren arabera, kopuru hori kalkuluetarako aurreikuspen hutsa da eta behar izanez gero zuzendu eginen da, obrak bukatu eta haien benetako kostua jakin ondotik.

5._Banatzeko irizpideak: Kontribuzioen zenbatekoa kalkulatzeko, erdia lurzatiaren azaleraren arabera kalkulatuko da eta beste erdia lurzatiaren katastroko balioaren arabera.

6._Erabaki honetan aurreikusirik ez dauden alderdietan, aplikagarriak izanen dira, espediente hau tramitatu eta kudeatzeko, Ordenantza Fiskal Orokorra, Kontribuzio Berezien Ordenantza eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea.

2. Espedientean dagoen zergadunen zerrenda onestea, eta bai banakako kuotak ere, zergadun bakoitzaren finka guztien gainean ezarritako banaketa-irizpideak zerga oinarriari aplikatuz kalkulatuak.

3. Erabaki hau jendaurrean azaltzea hogeita hamar egunez, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, espedientean interesa dutenek egoki jotzen dituzten alegazioak egin ditzaten eta ukituek Zergadunen Administrazio Elkartean biltzeko aukera izan dezaten, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeko 119 eta 120. artikuluetan aurreikusi bezala.

4. Jendaurreko aldia bukatutakoan, erreklamaziorik ez badago, erabakia behin betikoa izanen da, berariaz hala adierazi beharrik izan gabe. Kasu horretan, behin betiko erabakia argitara emanen da, indarra duen legeriak xedatutakoa betetzeko, eta zerrendako zergadun bakoitzari esleitu zaion kuota jakinaraziko zaio.

Barasoainen, bi mila eta biko abenduaren hogeian. Alkatea, Carlos Izuriaga Eslava.

Iragarkiaren kodea: A0214060